Nazio Batuen Erakundeak 1975an erabaki zuen martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna izango zela. Egun honen kariaz, EAJ-PNVk aitortzen eta aldarrikatzen du emakume eta gizonen arteko berdintasuna -benetakoa eta eraginkorra- demokraziaren funtsezko balorea ez ezik Euskadiren giza garapenerako eta garapen sozial eta ekonomikorako ezinbesteko faktorea ere dela.Genero desberdintasuna da, bere adierazpen ugarietan, XXI. mende honetan Gizateriak daukan erronkarik handienetakoa, handiena ez bada.
Gaur egun, desberdintasunak ehunka milioi gizakiren funtsezko eskubideak urratzen ditu, bidegabekeria sozial,kultural eta ekonomikoa betikotuz. Hori guztia borrokatzeko, EAJ-PNVk eskubide guztien defentsa, pertsona guztien duintasuna, justizia soziala, elkartasuna eta gizarte inklusiboaren eraikuntza sustatzeko politikak bultzatzen ditu; herritar guztiok, bakoitzak gure sexu,arraza, jatorri edo erlijioarekin, bizitza duin eta zoriontsua izan dezagun, duintasunez eta baldintza berdinekin.
Euskadi aitzindaria izan da berdintasun politikak bultzatzeko orduan. Eusko legebiltzarrak 2005ean onartu zuen Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun Legea, Juan Jose Ibarretxe Lehendakari jeltzalearen agindupean. Lege hark aurrerakada handia egitea ahalbidetu zigun emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko bidean. Lege honen aplikazioari esker eman diren aurrera pausuak eredu eta pizgarri dira gaur, euskal herritar guztiok benetako berdintasun eraginkorrera iristeko falta zaigun bide luzea egin dezagun.
EAJ-PNVren konpromiso irmoa da berdintasuna eta identitatea bultzatzea, elkarbizitzarako proiektu finko bat eraikitzeko beharko ditugun zutabe gisa. Era berean egiten dugu esparru guztietan, bereziki lan esparruan, aukera berdintasunaren eta meritu eta errekonozimendu berdintzailearen aldeko apustu erabakigarri eta lagaezina. Uste osoa daukagu emakumeen ahalduntzean. Enpoderamendu honek pertsonala,kolektiboa eta soziala izan beharko du, eta soilik etorriko da bere autoestimuaren eta autonomiaren garapenetik, bere bizitza baldintzen hobekuntzatik eta bere parte hartze sozio-politikoa areagotzetik.
Horregatik guztiagatik,2018ko martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna delarik eta jabeturik emakume eta gizonen arteko berdintasunak gizarte gisa aurrera egiten, pertsonen autonomia hobetzen, berdinen arteko eta errespetuzko harremanak sustatzen lagunduko digula, EAJ-PNVk hurrengo konpromiso hauek hartu ditu:
Azkenik, Euskadiko emakume eta gizon guztiak gonbidatzen ditugu bihar arratsaldean, Sabin Etxean egingo dugun ate irekien jardunaldian parte hartzera. Biharko ekitaldian margolaritzak, antzerkiak eta dantzak bat egingo dute emakumeek arteari eta kulturari egin dioten ekarpen oparoa ikusarazteko.