Almudena Otaola
17Ekaina
2016
17 |
Hitzaldia

Almudena Otaola. Ekitaldia Anguleman (2016-06-17)

Almudena Otaola
Ekaina 17 | 2016 |
Hitzaldia

Pertsonen eta merkantzien garraioa ahalbidetzen duten azpiegiturak ezinbestekoak dira herri baten garapenari eta herritarren bizi-kalitateari dagokienez. 

Euzko Alderdi Jeltzalearentzat hori funtsezkoa da. Hori du gogoan Euskadiren interesak jokoan dauden leku guztietan, Euskadin, Araban eta Vitoria-Gasteizen.

Madrilen urte erdi eman dute kateatuta presidente eta presidenteorde nor izango zen eztabaidatzen. Bien bitartean, EAJ lanean egon da. Madrilen bigarren hauteskunde batzuk egitera bultzatzen gintuzten bitartean, EAJ Lanean egon da.

Madrilen gaitasun eza erakusten zuten bitartean, EAJk elkarrizketari garrantzia eman eta akordioak lantzen egon da. Madrilen lerro gorriak margotzen zituzten bitartean, EAJk lerro berdeak margotu ditu. Madrilen OFF zeuden bitartean, EAJ ON zegoen.

Horregatik egon nahi dugu Madrilen talde parlamentari indartsu batekin. Geureari eutsi nahi diogu! Garraio azpiegiturak ezin dira truke politikorako txanpona izan. Horregatik, Madrilera joango gara estatuak bere konpromisoak bete ditzan.

Euzko Alderdi Jeltzaleak  Abiadura Handiko Trena Euskadira 2019an heltzeko konpromisoa lortu du estatuarengandik. Baina beste helburu bat ere badugu, trena Vitoria-Gasteizera lur azpitik heltzea. Estrategikoa da Arabaren ekonomia-garapenerako.

Vitoria-Gasteiz eraldatzeko aukera historikoa da, gizatiarragoa eta irisgarriagoa den hiria eraikitzeko aukera. ETORKIZUNERA JAUZI EGITEKO AUKERA Lehentasun bat da EAJrentzat. Gure onena emango dugu.Ezin dugu gehiago itxaron. Adostasun bat lortzea estrategikoa da. Araba eta Euskadi estrategikoak dira Europarekin lotzeko eta orain arte atzean utzi nahi izan gaituzte. Euskadi eta Europaren arteko komunikazio egokia exijituko dugu. Euskadi eta Araba iparraldeari begira daude, Europari begira.

 

Estatuaren behin eta berriro gogorarazi behar izan diogu. Ez hori bakarrik! Estatuari proposatu genion guk aurreratuko genuela lanak egiteko dirua eta gero ordainduko zigula. Eta hala egin genuen. Berriro ere, EAJren ekimenez eta ekonomi itunari esker. Indar berarekin defendatuko dugu Arasur-Jundiz-Foronda ardatza. Aukera bikaina da merkantzia eta bidaiarien garraiorako. Araba eta Gasteizko ekonomiaren zutabe bat da. Horregatik proposamen zehatzak diseinatu ditugu: Jundizen tren autobide bihurtuko den merkantzien geltoki intermodal bat eraikitzea Jundiz eta Europa lotzeko. Proiektu estrategikoa da. Araba Europara begira dago.

Arasurrentzat tren bidez konexioa izatea ezinbestekoa da. Dagoeneko sinatu da hitzarmen Bilboko Portuarekin. Autopista sarea ere ezinbestekoa da eta, horregatik, A-1 eta A-68 autopisten transferentzia exijitzen jarraituko dugu.

Forondarentzat  ezinbestekoa da egunean 24 orduz irekita egotea eta aduana gunea berreskuratzea. Jundiz eta Foronda lotu eta aireportuaren etorkizuneko plataforma logistikoari bideragarritasuna emango dion trenbide konexio bat eraikitzea. Merkantzien garraioa sustatzea. Bidaiarien garraioa berreskuratzea. Industria parke aeronautiko bat eraikitzea.

Ezin dugu estatuak Forondako aireportua hustu eta Zaragoza eta Burgoskoa betetzen jarraitzea. Espainiako gobernuak ezin badu ondo kudeatu, aireportuen transferentzia egin diezagula. Guk kudeatuko dugu.

Laburbilduz, gertutasun eta jasangarritasun irizpideetan oinarritutako azpiegiturak, gizarte eta ekonomia garapena sustatzeko. Araban logistikak aukera handiak eskaintzen dizkigu. Baina, ez ditut Vitoria-Gasteiz eta mugikortasuna ahaztu nahi. Mugikortasuna eta aldaketa klimatikoaren kontrako borroka uztartu ditugu. Hirien erronka nagusienetako bat ingurumena da. Vitoria-Gasteiz eredugarria da erronka honi dagokienez.

Hiri mugikortasun jasangarriaren alde egin du kutsadura atmosferikoa gutxituz, tranbia lineak hedatuz, autobus elektriko azkarra sustatuz. Garraio  publiko linea berriak jarri ditu norbanakoen ibilgailu kopurua murrizteko. Bizikletentzako bide sarea zabaldu du. Vitoria-Gasteizko mugikortasuna osasungarria da, joan-etorri gehienak oinez egiten dira.

Espainiako alderdiek bete ezin diren promesak egiten dituzte. Zergak jaitsiko dituztela diote eta, aldi berean,  murrizketarik egingo ez dutela. Gastu soziala handituko dutela diote, bete ezin den promesa dela ondo dakiten arren.

EAJ-PNVk lerro berdeak jartzen ditu mahai gainean. Gure lerro berdeek abiadura handiarekin dute zerikusia. Gure lerro berdeek Europarekin lotzen gaituzte. Gure industria eta ongizatearen garapenarekin dute zerikusia, proiektu estrategikoak dira.

EAJk Euskal Agendan jasotzen duen ereduan mugikortasun jasangarriak garrantzi handia du. Horregatik, bidaiari eta merkantzien garraiorako azpiegitura jasangarrien alde egiten dugu. Aberastasuna sortzeaz gain, aukera ugari eskaintzen dizkiote Arabari eta Vitoria-Gasteizi. Besteak beste, garapen ekonomiko eta soziala, lehiakortasuna eta kohesioa.

Euskal agenda dago jokoan. Euskadi dago jokoan. Horregatik euskal erakundeekin batera lankidetzan dihardugu Madrilen Euskadiren interesen alde. Horregatik eskatzen dugu EAJren aldeko botoa. Madrilen talde parlamentari sendoa izateko. Gobernagarritasuna zailtzen duten Espainiako lau alderdiei aurre egiteko. Elkarrizketa eta akordioa sustatzeko. Gure premiak asetzen direla bermatzeko. Araba eta Vitoria-Gasteiz jokoan ez egoteko, eman botoa EAJri.

Lehenik Euskadi

Lehenik Araba

Eutsi geureari!

PARTEKATU