Almudena Otaola
11Ekaina
2016
11 |
Hitzaldia

Almudena Otaola. Ekitaldia Salburuan (Vitoria-Gasteiz)

Almudena Otaola
Ekaina 11 | 2016 |
Hitzaldia

Jakin dakizuenez, bi dira gure goiburuak.

Egun on, guztioi!

Jakin dakizuenez, bi dira gure goiburuak:

  • Bat, “Lehenik Euskadi”.  
  • Bestea, “Eutsi geureari”.

Horien bidez zera esan nahi dugu:

  • Euskadiren interesen alde egin nahi dugula.
  • Madrilek gobernatzeko duen modua aldatu nahi dugula.

Hori dela-eta, honako hau proposatzen diegu Arabako eta Gasteizko herritarrei: euren botoaren bidez desberdintasuna azpimarra dezatela. Zergatik?

  • Madrilera joan beharra dagoelako desberdintasuna markatzera.
  • Gure gizartea desberdina delako.
  • Gauzak modu desberdinean egiten ari garelako.
  • Desberdinak garelako.

EAJkook iradokizun jakina egin nahi diegu arabarrei eta gasteiztarrei. Arabarrok, gasteiztarrok, gogoeta egin ezazue:

  • Nork egiten du zurearen alde?
  • Nor da politika egiteko beste modu baten jabe?
  • Nor da kontu publikoen kudeaketa egiteko beste modu baten jabe?
  • Nork hobe ditzake gure gizartearen bizi-baldintzak?
  • Arazoak sortu beharrean, nork konpon ditzake arazoak?

Aipaturiko kontu horietan eta beste askotan ere, EAJ desberdina da. EAJri botoa ematea ere, desberdin jokatzea da. EAJri botoa emateak zera esan nahi du:

  • Desberdinek ahuldu gabeko herri baten alde boto ematea dela.
  • Herri tolerante eta ireki baten alde boto ematea dela.
  • Bizi-kalitatea duen herri bateratu baten alde boto ematea dela.
  • Munduan bere tokia izango duen herri baten alde boto ematea dela.
  • Kalitatezko enplegua duen herri baten  alde boto ematea dela.
  • Ekonomia-garapen iraunkorra duen herri baten alde boto ematea dela.

EAJk gizarte jakina nahi du. Bere garapen sozio-ekonomikoa orekatua izango duen gizartea nahi du.

  • Ingurumenaren zaintzarekin orekatua.
  • Ingurumenaren berreskuratzearekin orekatua.
  • Ingurumenaren berriztatzearekin orekatua.

Klima-aldaketaren erronkari aurre egingo dion gizartea nahi du EAJk. Klima-aldaketa hori, batez ere, iraunkorra ez den ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-garapenaren ondorioz etorri zaigu. Hori dela eta,

  • energia-politika berri baten alde egingo dugu.
  • herritarren inplikazioa eta parte hartzea eskatzen duen energia-kultura berri baten alde egingo dugu.
  • Politika hori gabe, kultura hori gabe, nekez etorriko dira beharrezkoak diren aldaketak.

Politika horien bidez, Espainiarekiko desberdintasuna markatu nahi dugu.

Espainian

  • Ez dago energia-politika seriorik.
  • Dagoen politika bakarra, Garoñan egiten dutena da.
  • Hori da PPkoen euskal agenda. Horregatik ezkutatzen dute hain zuzen ere.

Ez gara isilik egon; ez gaude isilik eta ez gara isilik egongo! Garoña zabaltzearen kontra gaude. Ez dugu Garoña hondakin nuklearren biltegi bihurtzea nahi. Garoña, ingurumenaren eta gure osasunaren kontra dago. Kontu horretan guztiok bat egin beharrean gaude. Bat egin, Euskadi hobeago baten alde. Bat egin Garoña desager dadin. Hori da Euskadik nahi duena. Hori da euskal agendan jasotzen duguna. Guk ez dugu ezkutatzeko ezer! Guk ez dugu marra gorririk jarri, ez eta jarriko. Gure marrak berdeak dira.

Berriko diot:

  • Herritarren zerbitzura jarritako marra berdeak.
  • Oztopoak jarri beharrean, bide ematen duten marrak berdeak.
  • Trabak jarri beharrean, akordioa dakarten marra berdeak.
  • Ekonomiari egonkortasuna ematen dioten marra berdeak.
  • Iraunkortasunaren bidetik aurrera egiten lagunduko diguten marra berdeak.

Green Capital den gure hiriburua marra berdea da. Euskadiren bihotz berdea den Araba, marra berdea da. Hori dela-eta, gaur eta hemen, sekula baino gehiago, Euskadi da garrantzitsuena. Lehenik, Euskadi! Orain duzue aukera, zuen botoei esker euskal lurra kolore berdez margotzeko. Orain duzue aukera, zuen botoei esker, bagarela eta izan nahi dugula esateko. Gureari eusteko aukera ezin hobea.

Eutsi gureari, lagunok!

Eutsi gogotik!

Eskerrik asko!

PARTEKATU