Rajoyren agintaldia ahazteko modukoa izan da. Agintaldiaren hasieran egoera ekonomikoa jasanezina zen. Interbentzio puntuan egon zen. Lau urte geroago, agintaldiaren amaieran, egoerak oso kezkagarria izaten jarraitzen du. Abian jarritako erreformak, gaizki planteatuta egoteaz gain, alferrekoak izan dira. Espainiak langabezi tasa altuena izaten jarraitzen du mundu mailako herri garatuen zerrendan.
Rajoyren agintaldia murrizketen agintaldia izan da. Agintaldi honetan gizarte desberdintasunek gora egin dute. Atzeraldia egon da gizarte gaiei dagokienez. Estatu espainiarrean figura berri bat sortu da: langile txiroena. Familia askok ez dute inolako diru sarrerarik. Pentsioen eta gizarte zerbitzuen sistemak goia jo dezakeela antzeman daiteke.
Madrildik heldu diren lan erreformak ez dira baliagarriak izan kalitatezko lanpostuen merkatua dinamizatzeko. Kaleratzeak eta esku lana merkatzeko diseinatu zituzten, gizarte eragileekin adostu gabe.
Euskal autogobernuak eta, bereziki gizarte babeserako euskal sistemak, egoera hori ahal den neurrian Euskadira ez heltzea ahalbideratu dute. Baina beti ezin izango diogu egoera horri eutsi. Ezinbestekoa da Madrilgo gizarte eta ekonomia politikek enplegua eta pertsonen ongizatea lehenestea. Ezinbestekoa da krisiak gizartean eragindako ondorio kaltegarriak gainditzen lagunduko duten gizarte politikak lehenestea. Gizarte garapenik ez dakarren garapen ekonomikoa ez da onuragarria eta ez da jasangarria.
Euzko Alderdi Jeltzaleak pertsonekin du konpromisoa. Horregatik, EAJk lan harremanen marko propio eta autonomoa eskatzen du. Euskal enpresei eta ekonomiari erantzuna emango dion lan merkatu propioa egituratzeko. Gizarte kohesioa eta elkartasuna gogoan izango dituen markoa egituratzeko.
EAJk sektore desberdinen arteko elkarlanerako itun handia eskatzen du. Lehiakorragoa den ekonomian oinarrituta enplegua sortzeko. Produktibitateak berrikuntzarekin izan behar du zerikusia, ez soldata murrizketekin.
EAJk 2012ko lan erreforma modu sakonean eraldatu behar dela uste du. Lanbide arteko gutxieneko soldata modu progresiboan igo behar dela uste dugu. Langile autonomoen babesa hobetu beharra dago. Langabezia estaldura hobetzea proposatzen dugu, prestazioa kobratzeko gehienezko epea hogeita hamasei hilabetera luzatuz.
EAJk gazte enplegua sustatu nahi du, prekarizazioa saihestuz eta Lanbide Heziketako eredu berri bat ezarriz.
Arlo publikoa eta pribatua elkarren eskutik joan behar gara, inor atzean gera ez dadin. EAJk belaunaldi guztientzako Euskadi hobea eraikitzeko konpromiso sendoa du, bertatik bertarako Gizarte Segurantza sistema bat eraikiz. Gure ongizatearen zutabe izango den gizarte segurantzaren euskal sistema. Herriaren eta herritarren zerbitzura egongo den sistema. Horregatik, Gernikako Estatutuan gizarte segurantzari buruz aurreikusitakoa betetzea eskatzen dugu. Euskadiri pentsioak transferitzea eskatzen dugu.
Almudena Otaola. Vitoria-Gasteiz. 11-12-2015
(El único discurso válido será el pronunciado por el orador en el acto. Balioa izango duen diskurtso bakarra hizlariak ekitaldian bertan eskaini duena da)