Hitzaldia
30Azaroa
2014
30 |
Hitzaldia

Ana Otadui (Bizkaiko hautagaien aurkezpena)

Hitzaldia
Azaroa 30 | 2014 |
Hitzaldia

Egun on eta eskerrik asko

 

Utzidazue labur bada ere eskerrak ematea Bizkai Buru Batzarrari eta alderdikideei nigan jarritako konfiantzagatik, Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidenta izateko hautagai aukeratu nautelako. Ohore handia da niretzat Euzko Alderdi Jeltzalea ordezkatzea.

Ana Otadui Biteri nauzue, 38 urteko emakume gaztea, hala sentitzen dut nire burua behintzat. Dinamikoa eta indarrez eta ilusioz betea.

Laster ama izango naiz lehenengo aldiz.

Elorrion jaio nintzen eta harro esaten dut elorriar peto-petoa naizela. Hainbeste maite dudan Duralgaldeko txoko zoragarria.

Zuzenbidean lizentziatua naz eta gaur egun Elorrioko Alkatea izatez gain Parlamentaria ere banaiz.

Aldaketa nabarmenak izango ditut nire bizitzan epe laburrean. Bizitza berria erdituko dut otsailean eta bizitza berria arlo profesionalean.

Agate jaioko da otsailean eta hauteskunde kanpaina ekarriko dit besapean. Ezin ukatu erronka berri hauen aurrean urduritasun pixka bat badudala, baina, ilusioz betea nago horiei aurre egiteko.

PARTEKATU