Hitzaldia
16Maiatza
2014
16 |
Hitzaldia

Izaskun Bilbao (Bermeo)

Hitzaldia
Maiatza 16 | 2014 |
Hitzaldia

Gaur,  aurreko egunotan baino errazago egingo jat kanpaina egitea. Etxean nago, kresal usainak inguratuta. Arrain azoka ospatzen ari gara, eta gure urdina da nagusi; kalea itsaso bihurtu jaku geure koloreagaz, geure azulagaz. Neurea dana, barru-barruan daroadana usaingozatzen, ikusten eta sentitzen dot, nire sustraiak dira. Eta hori, nahikoa da ondo sentitzeko. Baina , horrezaz ganera, Bermeon ez dogu azaldu beharrik Europa guretzat zein garrantzitsua dan, gure bizitzan zelango garrantzia dauan. Ondo baino hobeto dakigu hori, Europar Batasunean sartu ginanean konturatu ginan. Arrantza akordioak eta batasunaren arrantza politikagure eguneroko bizitzaren  parte dira, gure kezka eta arduren artean dagoz. Orduan, Deskarteak, gitxieneko errendimendu jasangarria, arrantza legala, kontrolatua eta komunikatua , TAC, ontzidiaren birmoldaketa,itsasontziak desguazera  bialtzeko laguntasunak bezalako berbak  entzuten hasi ginan. Beste leku batzuetan ez dabez hain sarri erabilten. Horretan be, trankil egoteko arrazoia dago. Guk badakigu inportantea zer dan. Europa garrantzitsua da, baina   hori baino garrantzitsuagoa da han egotea, inork guk hartu behar doguzan erabagiak hartu ez daizan.

Behar bada, Bermeokue izateak lagundu deust azken bost urteotan  ibili behar izan dodan bidea egiten. Kostaldeko herrietan  zerumugara begira egoten gara, eta joan eta etorteko ohitura handia daukagu; baina batez  be, zain egoteko ohitura daukagu. Han, urrunean dagoan puntutxoari begira.Ezagutzen dauanak baino ikusten ez dauan  hori , dan dana da guretzat: gure arrantzaleak etxera datozala. Hori da  beti garrantzitsuena. Baina, puntutxu hori be bada  gauzak ondo joan diralako itxaropena adierazten dauan gauza.

Horregaitik, Bruselan emon dodan aste bakotxa, kostera lez hartu izan dot. Aukera txiki bakotxa jo dot dana izan ahal dan puntu txikitxu hori balitz bezala. Sarean egin dot lan, ehunka erakunde, pertsona eta enpresakaz osatu dodan sarean, Europar Batasunaren itsaso konplexu eta batzuetan nahaspilotsu  dan horretan arrantza egiteko.  Kosterak ez jataz  hain txarto joan, gitxika- gitxika ehunka euskal ideia  europar araudi bihurtzea lortu dogulako.

Hor daukagu, esate baterako, saregile, neskatila eta paketatzaileen eskubideak lehen aldiz aitortzen dituen txostena, eta hori lortzeko bizi dogun abentura izugarria. Lehenengo eta behin, gure konpromisoa bete egin behar izan gendun: Euskadin Europa gehiago izatea lortzea.Parlamentuko Arrantza Batzordea hona ekari gendun. Gero, alderantziz, Europan Euskadi gehiago izateko lana egin genduan. Isaura, Ainhoa eta Maitek Bruselara eroan eben kresaleko emakumeen lekukotasuna. Hori bizipen guztia zuzenketa, proposamen, testu bihurtu  behar zan eta babesak bilatu behar ziran.Denak izan gara  ,nahi izanez gero, edozer lortu daitekeela erakusten dauan akordioaren protagonista. Baina, ekin egin behar jako.

Hori da lan egiteko dogun modua. Horreri deitzen deutsogu guk hurbiltasun politika, pertsonen zerbitzura egotea, pertsonek eta pertsonentzat egina. Eta, hori da hurrengo bost urteotan egiten jarraitu gura doguna. Lana handia bada be, aukerak ugariak diralako . Eta horreetan guztietan egin behar doguna da gure ontzidiaren izen ona aldarrikatzea, gure arrantzaleen izen ona. Hemen eta Indiako itsasoan be, ondo egiten dabela erakusten dabelako. Aitzindariak gara  gure ondarea, gure eguneroko jarduna zaintzeko  egin diren tekniketan. Eta , irudi hori erakutsi behar dogu, batzuetan, pertsonen etorkizunaz baino, arrainaren etorkizunaz kezkatzen dala emoten dauan Parlamentuan.

Gure proposamena da Batasunaren arrantza politika barriaren abantailak mailarik gorenean jartzea eta bere arazoak zuzentzea. Bajurako arrantzaren definizio bat proposatuko dogu gure erreaitatea egokituko dana . Kostaldean tokian tokiko garapen planak proposatuko ditugu Batasunaren Arrantza Politikaren regionalizazioa eta funtsen konbinaketa aprobetxatuz. Europar Parlamentuari jagokon egitekoa aldarrikatuko dugu, antxoa bezalako espezieen  epe luzerako planak ezartzeko orduan, kuotak egonkorragoak , gardenagoak eta objektiboagoak izan daitezan. Zentzu horretan, Aztiren prestigioa babesten jarraituko dogu. Gure  Atun industriak  egiteko egokia behar dau, bere dimentsioaren  eta arrantza akordioak negoziatzeko orduan dauan garrantziaren araberakoa . Beste herrialdeetan be, negoziaketak zabaltzea proposatuko dogu, beste herrietatik datozen kontserben kontrol handiagoa eskatuko dogu ,eta gure ontzidia Atalanta eragiketaren bidez babestua izan daiten. Guk ez doguz Alacranako arrantzaleak ahazten, eta inork ez dau barriro halakorik bizi behar. Itsaso guztietan gure arrantzaleen praktika onak aldarrikatu gura  doguz,  beren inguru hurbila errespetatzen dabelako,  Europa mailan eredugarri direlako. Eta, jakina, itsasoko emakumeen aldeko apustuagaz jarraitu gura dogu.

 Kostaldeko bizimodua bultzatu gura dogu, ahalmena dogulako, kalitatea dogulako. Hobeto saltzeabaino ez jaku geratzen. Paper ederrez apaindu. Eta horretarako, Batasunaren Arrantza Poitikakaukera handiak eskaintzen ditu. Europar arauak eskuan, tokian tokiko erakundeak eta berenegitasmoak  ezinbestekoak izango dira. Europan egitasmo erakargarri eta interesgarriak eskatzendabez. Eta, horreek baldintza guztiak entzuten dodazanean gogora etorten jataz San Juan, eta kontserbak saltzen laguntzeaz aparte egin ahal dauzan gauza guztiak. Bermeo bisitatzea, gureKostaldea bisitatzea , esperientzia bat dalako zentzumen guztien gozamenerako produktu eta zerbitzuak doguzalako. Etorkizunean be, lan honek alkartuko gaitu Bermeon, Bruselan eta behar diran toki guztietan.

 

PARTEKATU