Euzko Alderdi Jeltzalearen eta Legebiltzarrean ordezkatuta dauden erakunde politikoen artean, Eusko Jaurlaritza berria osatu baino lehen egin zen elkarrizketa errondan, Euzkadi Buru Batzarraren ordezkaritzak hasierako azterketarako agiri orokorraren barruan, zerga eta tributuei buruzko akordiorako proposamena aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidego osorako.
Proposamena hurrengo lerrootan ematen da hitzez hitz; eta EH Bilduri, Euskadiko Alderdi Sozialistari (PSE), Alderdi Popularrari eta UPyDri helarazi zitzaien.
Hona hemen proposamena:
"2. ZERGA POLITIKA BERRIA JARDUERA EKONOMIKOAREN ETA ENPLEGUAREN ALDE. IRUZURRAREN KONTRAKO BORROKA
Aurreko agintaldiko adostasun politikoaren eta onartu ziren egonkortasun akordioen ondorioz, indarrean daude orain Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako zerga neurriak. Neurri hauen aplikazioa 2012 eta 2013 ekitaldietara lotuta daude. Ondarearen gaineko Zergari dagokionez, araudiaren indarraldia 2012 urtean amaitzen da, eta beraz, premiazko dugu modifikatzea.
Zergei buruzko neurri hauek, araudi propioko tributu sistema osoari eragiten diotenak, adostasun osoz onartu ziren, eta harmonizazio gradua jaso zuten Tributuen Koordinazio Erakundearen aldetik.
2013 urterako eta aurreko urteetarako ere, araudi hori berriztatzeko dugun beharrizan horren aurrean, EAJ-PNVk zera proposatzen du :
1.- Alderdi politikoen ordezkari batzordea eratzea, honako zergen erreformarako aukerak plantea ditzala: PFEZ, Sozietateak, Ondorengoak eta Dohaintzak. .
Proposamen hauen helburua izango da, ahalik eta zerga progresibotasun mailarik altuena lortzea, jarduera ekonomikoa bizkortzea eta zerbitzu publikoei eusteko behar besteko baliabideak lortzea.
2.- Batzorde hau osatuko dute alderdi politiko bakoitzeko hiru ordezkarik. Beren lanak egin beharko dituzte, indarrean dagoen erakunde egituraketarekin ados, lanetik irtengo diren testu hauek Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak Zergen Koordinazio Erakundean aurkez ditzaten. Bertan aztertuko dira 2013 urteko lehen hiruhilekoan "harmonizazio" gradua jasotzeko.
3.- Oinarrizko adostasun maila lortuta, arau aurreproiektu berriak dagokien Batzar Nagusietara bidaliko dira bertan onartzeko. Ekimenak gauzatzeko tramitea denboraz eta formaz koordinatu beharko da.
4.- Ondarearen gaineko Zergari dagokionez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak "Aberastasun handiak" izeneko aurreproiektua egin eta onartu duenez, akordio honetan parte hartzen duten alderdiok konpromisoa hartzen dute aztertuko eta adostuko dutela Zergen Koordinazio Erakundean, Herrialdeetan behin betiko onartu baino lehen. Tramite hau, alderdi politikoen batzordean ezarritako eta proposamen honen bidez planteatutako PFEZ, Sozietate, Ondorengotza eta Dohaintza zergen gaineko ebazpenak baino lehen egin daiteke.
5.- Foru erakunde bakoitzak, aurrekontuak onartzeko aldi berean, araudi berezia aurkeztuko du iruzur fiskalaren kontrako borrokarako kontrol publikorako sistemak indartzeko eta hobetzeko. Gai honetarako araudi propioa egingarria izango da, herrialde historiko bakoitzak arlo horretan duen egoera berezia dela eta.
6.- Eusko Jaurlaritzak hitza ematen du erakunde arteko lankidetza eta informazio harreman estuagoak mantenduko dituela, eta herrialde erakundeekin ados, hiritarren artean iruzur fiskalaren kontrako sentiberatze kanpaina garatzeari ekingo dio .
Beste alde batetik, Euzko Alderdi Jeltzalearen konpromisoa da, hurrengo legegintzaldi honetan, Eusko jaurlaritzak, herrialde erakundeekin lankidetzan, Kontzertu Ekonomikoaren defentsan eta babes lanean aurrera egingo duela, Euskal Autonomi Erkidegoak oraindik bere gain eta bere erakunde eskudunek bereganatu ez dituzten zerga gaietan arautzeko duen ahalmena handitzeko".
Aipatu dugun konpromiso horrekin bat eginik, Euzko Alderdi Jeltzaleak legebiltzarrean ordezkaritza duten gainerako alderdi politiko guztiei aurkeztu nahi die alde anitzeko elkarrizketarako bidea erraztuko digun hausnarketa orokor bat, aldi berean, adostasunera heltzeko bidea izan dezagun Euskal Autonomi Erkidego osoan aplikatu beharreko zerga erreformaren inguruan.
Une honetan aurkeztera gatozen proposamena ekimen irekitzat hartu behar da, momentuz, behin betiko zehaztapenik gabe; EAJ-PNVk proposamen zehatz batzuk baloratuta izan ditzakeen arren, une honetan zentzuzkoago jotzen dugu transakzioak gauzatzeko oinarrizko elementu batzuk aurkeztea, abiapuntuan suposizio zehatzak ezartzea baino.
ZERGA ALORRERAKO PROPOSAMENA
EAJ-PNV. 2013ko urtarrila
--------------------------------------------------------------------------------------------------------
Gaur egun indarrean dagoen zerga ereduaren eta bere egitekoa gauzatzeko duen egoera ekonomiko berriaren gaineko hausnarketa sakonetik abiatuta, honako agiri honen helburu nagusia da zerga eredu hori sakonean berraztertzeko baldintzak ezartzea, aurrean izango dituen erronkak, bilatu beharreko helburuak eta horiexek lortzeko bideak identifikatuz.
Europa eta nazioarte mailako zerga arautze berria ezartzeak zerga politikak ekitate eta eraginkortasunerako helburu tradizionalak indartzea bilatzeaz gain eskatzen digu gaur egungo testuinguru ekonomiko-finantzarioak ezinbestean aurkezten dizkigun helburu bi lortzeko bidean jartzea: diru-bilketaren nahikotasuna eta berrabiatze ekonomikoa.
Aurreikusi beharko genukeen tributu sistemak zutabe sendoak izan behar ditu sarrera eta gastu publikoen arteko oreka bermatzeko; horrez gain, ekonomia berrabiatzeko, aberastasuna sortzeko eta enplegua berreskuratzeko eszenatokia ahalbidetu behar du.
Horrela, krisi ekonomikoak sarrera publikoen diru bilketa 2006 urtean jasotako kopuruetara eraman duen testuinguruan, gastuen aldetik, ongizate estatua mantentzeko gastuek gorakada ezagutu duten garaian, ezinbesteko gertatzen zaigu iruzurraren kontrako tresnak indartzea eta zuzeneko zergen figurak berraztertzea, ahal den neurrian, diru sarrera publikoak ezarri diren gastu politikak finantzatzeko besteko izan daitezen, gainerako Herrialde Historikoetako Administrazioekin behar den adostasuna kaltetu gabe; aipatutakoaz gain, beharrezko jotzen dugu lehenagoko erreformetan bezala, Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoan hitzartzea .
Esandako horrez gain, helburu horiek zerga sistema orekatuaren bidez lortzen direla bermatzeko, ezinbestekoa da Euskadiko Herrialde Historikoek beren zerga sistemak osatzen dituzten figura gehienak modulatzeko gai izatea. Zentzu honetan, eta Kontzertu Ekonomikoaren oraingo idazketatik eratortzen den eskumen markoa kaltetu gabe, ezinbesteko gertatzen da Kontzertu Ekonomiko horretan, eta ondorioz, Herrialde Historikoetako zerga sisteman, estatu mailan sortu diren zerga figura berriak sartzea, gure ahalmenen arabera arautuz.
Esandako horren inguruan, zerga ekimen batzuk proposatzen dira hurrengo gai hauen inguruan:
Zerga sistema erreformatzeko egiten den proposamen honek bi printzipio aurreikusten ditu oinarrian. Lehenengo eta behin, erakunde eskudunek, hau da, Herrialde Historikoetako Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiek baino ezin izango dute oraingo erakunde markoan, zerga erreforma honetan parte hartzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna izan. Beste esparru bat planteatzea Euskadiko oraingo sistema juridiko-politikoaren kontrakoa litzateke .
Bigarren printzipioak erantzuten dio zerga marko berria elkarrekin adosteko ezarri dugun konpromisoari. Arau hauek, Batzar Nagusietan aurkeztu baino lehen, Zerga Koordinaziorako Organo barruan adostu eta harmonizatu beharko lirateke, Euskadiko zerga esparruak egituraketa bakarra izan dezan, adostasun politiko eta instituzionalean oinarritua (edonolako arau aurreproiektu onartu baino lehen, Zerga Koordinaziorako Organoan (OTC) harmonizatu beharko litzateke)
A) IRUZURRAREN KONTRAKO BORROKA
Gaur egun, helburu izan dezakegun zerga erreformarako bultzatzaile gisa aipatu diren diru bilketaren nahikotasuna eta berrabiatze ekonomikoa lortzeko xedeak hasiera baterako baldintza du iruzur fiskala errotik ezabatzea; eta horretarako, zerga sistemak berak etengabe aztertu behar ditu eskuragarri dituen tresnak, hiritarren arteko elkarbizitzaren oinarririk behinenak urratzen dituzten iruzur praktiketatik aldentzeko disuasioa eta errepresioa indartzeko neurriak proposatzeko eta garatzeko; eta, horren bidez, zerga sistemaren ekitate horizontal eta bertikala lortuz.
Iruzurraren kontrako borrokarako, eta bereziki disuasiorako, eta gaur egun gure zerga sistemak iruzurrak ezabatzeko aurreikusten dituen arau eta tresnen eraginkortasuna hobetzeko eta indartzeko xedez, neurri bilduma bat proposatzen da; neurri batzuk orokorragoak dira eta beste batzuk zehatzagoak, zuzeneko zergei buruzkoak.
a.1) Izaera orokorreko zehapen-araubidea berraztertzea eta gogortzea, ordenamendu juridikoaren kontrako jardueren kontrako zigorrak gogortuz, zigor gehienen kopurua igoz, bereziki honako hauei dagokienez:
a.2) zerga zorra kobratzeko bermeak handitzea, ardura solidario eta subsidiarioko suposizioak indartuz:
a.3) Informazioa emateko derrigorra zabaltzea, orain arte salbuetsita egon diren zenbait taldeetarako. Horrela, kontrol konplikatuagoa duten zerga-oinarrien gaineko ezagutza handituko da:
B) PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGA
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokionez, ezinbesteko gertatzen da ekitate, gehikortasun, neutraltasun, gardentasun eta sinpletasun printzipioak indartzea, eta berauen arteko oreka handiagoa lortzea.
Jarraian proposatzen diren neurriek zergaren inguruan antzeman diren desberdintasunak zuzentzeko helburua dute, eta oinarrian dituzte zerga sistema bera arautu behar duten printzipioak, hau da, gehien duenak gehiago lagundu behar du gastu publikoei eusten, eta gehikortasun printzipioaren arabera, gastu orokorretarako egiten diren ekarpenak ez dira proportzioaren arabera egingo, baizik eta zenbat eta errenta edo ahalmen ekonomiko handiagoa izan, orduan eta esfortzu handiagoa eskatu behar da.
PFEZ konplexu baten aurrean aurkitzen gara, oso konplikatua baita zergadunek hartzen dituzten erabaki ekonomikoen ondorioak ezagutzea, eta zerga sistema batek oinarrian izan beharko lukeen printzipioetako bat urratzen da,gardentasunarena alegia. Horregatik, PFEZ hau sinplifikatu behar da, hiritarren zerga derrigorren betepena errazagoa izan dadin, eta zergadun gehienek aitorpena aurkezteko derrigorra izan ez dezaten, horren bidez, giza baliabideak eta errekurtso materialak tributuen gestioko beste lanetan jartzeko aukera izan dezagun.
Neutraltasunaren ikuspuntutik, ezinbesteko gertatzen zaigu oraingo salbuespen zerrenda bera eta salbuespen horiek mugatzeko kenkarien sistema berraztertzea, beren eraginkortasuna ondo aztertu ondoren. Lanean espeziean kobratzen diren errenten tratamenduak ere birmoldaketa sakona behar du, oraingo ordainketa sistema batzuk lan errendimendutzat hartuz.
Ekitate eta ahalmen ekonomiko printzipioei dagokienez, indarrean dagoen tarifa berraztertzeko beharra planteatzen da, oinarri orokorrean tipo altuagoei tarte berriak ezarriz; era berean planteatzen da aurrezki oinarriaren, errendimendu irregularren integrazioaren, aurreikuspen sozialaren tratamenduaren eta gizarte talde zehatz batzuei (mendeko egoeran daudenak, gazteak, familia ugariak eta abar) dagokien babes berezia berraztertzea .
Helburu horrekin, honako neurri hauek proposatzen dira:
b.1) Salbuetsita dauden errenten katalogoa berrikustea, bilatzen diren helburuak betetzen ote diren eta ahalmen politikarekin eta gastu politikekin duten lotura egiaztatzeko.
b.2) Ekitaldi bakar batean bi ekitaldi baino gehiagokoa kargatzean eragiten den gehiegizko gehikortasuna saihesteko tratamendua birformulatzea.
b.3) Kenkariak berraztertzea, hasieran pentsatu ziren helburuak betetzen ote diren egiaztatzeko.
b.4) Ohiko etxebizitzari ematen zaion tratamendua. Gure inguruko zerga sistemetan kenkari hori mantentzearen eraginkortasuna eta egokitasuna auzitan jarri, eta kenkariaz baliatzeko mugak ezarri; eta kasu batzuetan, behin betiko kendu den arren, Euskadin duen garrantziak eta higiezinen sektorean krisia sortzeko orduan eragin mugatua izan duela kontuan harturik, egoki izan daiteke gure esparruan mantentzea, baina zerga pizgarriei mugapen batzuk ezarriz.
b.5) Prebisio sozialeko plan osagarrietako ekarpen eta prestazioen tratamendua. Pentsioen sistema publikoaren bideragarritasunaren inguruan dauden aurreikuspenak kontuan hartuta, ezinbesteko gertatzen da prebisio sozialeko sistema osagarrien gaineko tratamendua mantentzea, baina oraingo sistemari muga batzuk ezarriz, bere eraginkortasuna eta ekitate maila igotzeko.
b.6) Tarifa Orokorra eta aurrezkien gainekoa: Tarifen tarteak eta tipo aplikagarriak birformulatzea, ahalmen ekonomiko eta ekitate printzipioak betetzen direla bermatzeko .
b.7) Kenkarietarako baldintzak. Kenkariak aplikatzeko zenbatekoak eskudiruan ordainduko ez direlako printzipioa ezartzea, egiaztagiri formalik gabe kopuru hori jasotzerik egon ez dadin.
b.8) Jarduera ekonomikoen gaineko errendimenduak:
Neurri batzuk aurreikustea, egiatan jaso den diru kopurutik beherako kopurua aitortzerik egon ez dadin, eta kenkariak aplikatzerik ez duten gastuak aurkeztea saihesteko.
b.9) lan errendimenduak. Atxikipenak kalkulatzeko sistema erreformatzea, zergaren kuotaren doikuntza handiagoa lortzeko, atxikipenaren zenbatekoa formula sistema baten bidez zergadun bakoitzaren egoerara egokituz, oraingo taula sistema erabili beharrean.
C) SOZIETATEEN GAINEKO ZERGA
Euskadiko jarduera enpresariala berrabiatzeko helburuak lortzeko, eta beraz, enpresa sarea eta gure enpresen lehiakortasuna indartzeko, aberastasuna eta lana sortzeko ditugun xedeak erdiesteko, funtsezko gertatzen zaigu sakonean erreformatzea, aldaketa batzuekin bada ere, 1996 urtetik hona indarrean dagoen Sozietateen gaineko Zerga; hori bai, bere erreforma gidatu beharko luketen printzipio eta arrazoiak begi-bistatik aldendu gabe, Herrialde Historikoetako zerga sistemei oraingo globalizazio ekonomikoan eta kapitalen zirkulazio askea ematen den inguruabarrean enpresen tributaziorako dauden neurri fiskalik aurreratuenak ezarriz. Are beharrezkoagoak dira horiek, oraingo testuinguru ekonomikoan, krisiak ez omen gaitu epe laburrean utziko.
Hori dela eta, inbertsiorako neurri erakargarriak, enpresen kapitalizazioa sustatzeko neurriak eta jarduera produktiboak eta ikerkuntza,garapena eta berrikuntza babesteko ekimenak, Sozietateen gaineko Zergaren erreforma bideratzeko Ipar orratza osatuko dute.
Araugintzaren ikuspuntu teknikotik aztertuta, honen bidez proposatzen den erreformaren ezaugarri nagusia da sinplifikazioa areagotzea,zerga oinarria ateratzeko xedez, kontabilitateko emaitzari zuzenketak egiteko arauak berrantolatuz, zuzenketa hauek sistematizatuz doikuntzen arautze argiagoa eta tributu-eregimen berezien murrizketa esanguratsua lortzeko; eta, ahal den neurrian, tributu hauek erregimen orokorrera sartzea proposatzen da .
Neutraltasunaren ikuspuntutik, ezinbesteko egiten da zerga-ezarpen bikoitza ezabatzeko trataera berraztertzea, salbuespen mekanismoaren aldeko apustu irmoa eginez; era berean, beharrezko jotzen dugu orain indarrean dauden zerga pizgarriak birplanteatzea eta eguneratzea, errealitatera egokitzeko, eta ahalik eta eraginkorren izan daitezen.
c.1) Enpresen kapitalizazioa indartzeko neurriak, funts propio handiagoak izateko egituren trataera hobetzeko, eta zorpetzea erabiltzeko beharra murrizteko, ekintzailetzari zuzendutako babesa barne.
c.2) Mikroenpresei zuzendutako arreta, enpresa egitasmoen ezarpen eta garapena errazteko, zerga alorrean dituzten koste zuzen eta zeharkakoak murriztuz, mozkinak berrinbertitzea sustatuz beren ahalmen eta dimentsioak handitzeko, eta beren tributazioa sinplifikatuz.
c.3) Patenteen ustiapenaren eta ikerkuntza eta garapen jardueren bestelako emaitzen zerga trataera bultzatzea.
c.4) Gastu batzuei kengarritasuna mugatzea.
Gastu batzuen kengarritasunera bideratutako neurriak hartzea, jarduera ekonomikorako duten "funtsezko" izaera zalantzan jar daitekeen kasuetarako.
c.5) Erregimen berezien berrikuspena. Zerga sinplifikatzeko markoan, erregimen bereziak mugatzea proposatzen da, behar denean erregimen orokorrean sartuz, behar besteko egokitzapenak eginik; era berean, beren aplikaziorako baldintzak birformulatzea, bereziki SPE, kooperatiba eta mezenasgo erregimenaren kasuan.
c.6) Kenkariak berraztertzea. Kenkari batzuk mantentzea, pizgarri gisa duten eraginkortasun handiagatik eta ehun produktiboa mantentzeko duten garrantzia eta jarduera ekonomikoa berrabiatzeko eta enplegua sortzeko egiten duten ekarpenagatik; aplikazio praktiko eskasekoak edo pizgarri modura eraginkortasun txikia dutenak kentzea.
D) ZERGA FIGURA BERRIAK
Itunpeko zerga sistema osatzeko, ezinbestekoa da sisteman estatu mailan ezarri diren zerga figurak sartzea. Itunpekoa izatea itun-testuak berak exijitzen du, bere 2. Xedapen Gehigarriko 2. idatz zatian zera aurreikusten duelako: Estatuko zergen ordenamendu juridikoan zergen itunpekotasunari eragiten dien erreformarik egin ezkero edo zerga figura berriak sortzen baldin badira, ondorioz egingo da Kontzertu Ekonomikoaren egokitzea.
Estatu mailan sortu diren zerga figura berriak, zeinen gainean arautzeko osoko ahalmena eskatu behar den Euskadiko Erakunde eskudunek figura hauen elementuak une bakoitzean momentuko zerga politikaren helburuetara modulatu ahal dezaten,honakoak dira:
d.1) 2013ko urtarrilaren 1ean, energia sektorean, energiaren iraunkortasunerako neurriei buruz sortu diren zergak, abenduaren 27ko 15/2012 Legean aurreikusten direnak:
d.2) Kreditu Erakundeetako Gordailuen gaineko zerga, abenduaren 27ko 16/2012 Legearen bidez sortua, finantza publikoak sendotzeko eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko zerga neurriak hartzeko.
d.3) Zenbait loteria eta apustuen gaineko karga berezia. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren kargapean ezartzeko, abenduaren 27ko 16/2012 Lege bidez sortua. Zerga neurri batzuk hartu ziren finantza publikoak sendotzeko eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko xedez.
d.4) Estatu mailako Jokoaren gaineko zerga, jokoa arautzeko, maiatzaren 27ko 13/2011 Lege bidez arautua.
E) BESTE ZERGA FIGURA BATZUEN HARMONIZAZIOA
Euskal Autonomi Erkidego osoan garatu beharreko zerga sistemaren inguruko ezbai hau zabaltzeak, iruzur fiskalaren kontrako neurriak zehazteko laguntzeaz gain, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Sozietateen gaineko Zerga zehazteko balio beharko du, Herrialde Historikoen markoan duela gutxi onartu diren beste zerga figuren inguruan; baina, batez ere, Ondarearen edo Aberastasun Handien gaineko Zergaren inguruan behar dugun harmonizazioa lortzeko. Idazki honen bidez proposatzen den elkarrizketak balio beharko liguke araudi bien artean aurkezten zaizkigun, eta prozedura adostuaren bidez antzeman ditzakegun disfuntzioak ezabatzeko.
Bilbon 2013ko urtarrilaren 28an
Euzkadi Buru Batzarra