Iñigo Urkulluren aldeko manifestua eta atxikimenduak. EA eta H1!-eko ordezkari izandakoen ekitaldia Iñigo Urkullurekin.
14Urria
2012
14 |
Agiria

Iñigo Urkulluren aldeko manifestua eta atxikimenduak. EA eta H1!-eko ordezkari izandakoen ekitaldia Iñigo Urkullurekin.

Iñigo Urkulluren aldeko manifestua eta atxikimenduak. EA eta H1!-eko ordezkari izandakoen ekitaldia Iñigo Urkullurekin.
Urria 14 | 2012 |
Agiria

GURE BOTOA

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrok bozetara deituta gaude datorren igandea urriaren 21erako, Euskadiren etorkizunerako berebiziko garrantzia dueten hauteskundeak direla eta.

Garai berri baten atarian gaude, zalantzarik gabe, baina garai berri honetan ekonomiaren krisialdi bortitz batek gero eta jende gehiago kolpatzen du, lanik aurkitu ezinik sufritzen ari diren pertsonen oinazea areagotuz eta azken hamarkadetan lortutako gizarte-kohesioa pitzatuz.

 

Halaber, urte luzeetako indarkeriaren gurpila geratu delarik, erabat ez bada ere eta modu zekenean bada ere, egindako kaltea aitortzen eta ordaintzen hasteko garaia eta benetako eta behin betiko bakea ekarriko digun adiskidetzeari ekiteko garai ere bada.

 

Garai berri bat, baita ere, estatus politiko berri bat iristeko beharrari azken bultzada emateko, euskal herritarron erabakitzeko eskubidean oinarrituta Euskadi berriak, inongo mendetasunik gabe, Europa berri batean hitza eta erabakia izan dezan ahalbidetuko duena.

 

Horra hor garai berriaren hiru ezaugarriak eta, aldi berean, gidaritza sendoarekin batera adostasunerako eta lanerako ahalmena eskatzen duten hiru betekizunak.

 

Guk guztiok abertzaletasun historiko eta erakundezalearen baitan lan egin dugu azken hamarkadetan, Eusko Alkartasunean edota Hamaikabaten, hain zuzen. Eta datozen hauteskundeen aurrean jabetuta gaude Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Alderdiaren hautagai den Iñigo Urkulluk baizik ez dituztela ziurtatzen gure herriak etorkizuna irabazteko behar dituen gidaritza eta kudeaketarako gaitasuna.

 

Iñigo Urkullu buru duen Eusko Alderdi Jeltzalearen aukera izan da azken urteetan, herritarrei hauteskunde hauetan eskaintzen zaizkienen artean, etorkizuna jorratzen eta orainaldirako proposamen zehatzak lantzen jardun duen bakarra: Think Gaur Euskadi 2020 prozesua, Ados 2013, edota hauteskunde hauetarako programa bera dira esandakoaren erakusgarririk argienak. Gainerako eskaintzei dagokienez, krisiari aurre egiterakoan batzuen erabateko porrotak, besteen prestakuntza falta nabarmenak eta guztien proiekturik ezak argi eta garbi erakusten dute gaur egun ditugun arazo larrien konponbideari ekiteko eta etorkizun oparoago bat gauzatzen hasteko gai ez direla.

 

Jasaten ari garen krisia larria-larria da; gure gizartearen kohesioa mehatxupean dago; gure autogobernu murritz eta murriztua aurreratzeko arazoak ditugu; bakea erabat sendotu gebe daukagu… Hala ere, etorkizunari baikor begiratu behar diogu. Bihotza, ideiak, proiektuak eta gaitasuna dutenek bakarrik bideratu dezakete garai berria.

 

Beti defendatu izan dugu Euskadi elkar hartzeko, biltzeko, elkartzeko eta errealitateari heltzeko ahalmenean oinarrituta eraiki beharra. Iñigo Urkullu lehendakarigaia buru duen Eusko Alderdi Jeltzalearen zerrenda da gu islatzen gaituena eta horrelako gidaritza gauzatzeko bermea eskaintzen digun bakarra. Horregatik agertzen gara haren alde eta hari emango diogu botoa urriaren 21ean.

RELACION DE CARGOS DE EA-H1! ASISTENTES AL ACTO  DE APOYO A LA CANDIDATURA DE IÑIGO URKULLU - IÑIGO URKULLUREN HAUTAGAITZAREN ALDEKO EKITALDIAN PARTE HARTU DUTEN EA ETA H1!-eko ORDEZKARI IZANDAKOEN ZERRENDA:


-GIPUZKOA:

-INAXIO OLIVERI ALBISU. (ex Parlamentario, Consejero)

-IÑAKI ALKIZA. (ex Pte. De Juntas Gipuzkoa)

-LEIRE EREÑO. (ex Pta. De Juntas Gipuzkoa)

-IÑAKI GALDOS IRAZABAL. (ex  Diputado Gipuzkoa)

-PELLO GONZALEZ ARGOMANIZ. (ex  Diputado Gipuzkoa)

-MAITE ETXANIZ BALENZIAGA. (ex Alcaldesa de Zarautz y Diputada Gipuzkoa)

-JON GOIKOETXEA. (ex Pte. Ejecutiva y Parlamentario)

-ANTTON JAIME. (ex Diputado Gipuzkoa)

-JUAN IGNAZIO GALDOS.(ex  Alcalde de Zegama )

-LUIS OYARBIDE. (ex Diputado Gipuzkoa)

-JUAN RAMON LARRAÑAGA. (ex Alcalde de Legazpi)

-JOXI   ETZEZARRETA (ex Alcalde de Ezkio-Itsaso)

JOXEAN REKONDO (ex Alcalde de Hernani )

MIKEL ZABALA. (ex Alcalde de Astigarraga)

JOSE LUIS TELLERIA. (ex Diputado Gipuzkoa).

BIXENTE ARRIZABALAGA. (ex Alcalde de Astigarraga)

FERNANDO TAPIA (ex Diputado Gipuzkoa)

LUIS MARI ORMAETXEA (ex Alcalde de Usurbil)

JUAN CARLOS  BENGOA   (ex Alcalde de Eskoriaza)

MIKEL LARRAÑAGA (ex Alcalde de Eibar)

JON MIKEL MURUA (ex Diputado Gipuzkoa)

AGUSTIN AROSTEGI (ex Dtor. Diputación)

JAVIER BEOBIDE (ex  Ayto Azpeitia)

YAGOBA LARBURU (ex Juntero)

RAMON MATEZ. DE MURGIA (ex Dtor. Gobierno Vasco)

JAIONE ARRATIBEL (Ayto.  de Donostia)

MARARO MURUA

AMAIA ARRATIBEL

 

ARABA

ENEKO OREGI (ex Viceconsejero GV)

AVELINO FDEZ DE QUINCOCES.  (ex Diputado Araba)

IÑAKI BERAZA. (ex Alcalde de Agurain)

IGONE  MARTINEZ DE LUNA (ex Parlamentaria)

 

BIZKAIA:

IZASKUN TRABUDUA (ex Ejecutiva H1!)

XABIER IRAZABAL (ex Ayto. de Gernika)

JOSU SIERRA (ex Dtor. GV)

ARITZ RESINES

 

 

ADHESIONES - ATXIKIMENDUAK:

PATXI ORMAZABAL (ex Consejero y Parlamentario)

MIRIAN CANO

AITOR ARANGUREN

XANET AROZENA

PEDRO MARI RUIZ DE AZUA

JOSE RAMON GURIDI (ex Diputado Gipuzkoa)

JAVIER OTERMIN

ELIAS OLALDE

JOXE GURRUTXAGA (ex Alcalde de Tolosa)

JUAN LUIS ANTIA (Ayto de Asparrena)

ANTON BILBAO

JULIO ARTETXE (ex Diputado Bizkaia)

RAMON DE LA SOTA

IÑAKI GALDOS  IBAÑEZ DE OPAKUA.

IMANOL BONET

MIKEL AREIZAGA.

JOSE ANGEL LIZARRAGA

PARTEKATU