EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) burua. (2007- gaur egun)
Alonsotegin jaio zan, 1961eko irailaren 18an.
Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba daukaz.
Aurreko mandatuak Autonomia Erkidegoetako Legebiltzarretan:
Eusko legebiltzarraren ordezkaria:
II. Legegintzaldian, 1986-1987 denboraldian.
- Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kidea.
III. Legegintzaldian, 1987-1989 denboraldian.
- Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kidea.
Eusko legebiltzarreko legebiltzarkidea:
V. Legegintzaldia, 1994-1998 denboraldia.
- Drogamenpekotasun Batzordeko buruordea.
- Drogamenpekotasunen Aholku Batzordeko ordezko bozeramalea.
- Hezkuntza eta Kultura Batzordeko mahaikidea.
- Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordeko mahaikidea.
- Euskadiko sekta suntsitzaile eta mendekoen ezarpenari buruzko Inkesta Batzordeko mahaikidea.
- Euskararen Aholku Batzordeko kidea.
VI. Legegintzaldia, 1998-2001 denboraldia.
- Giza Eskubideen Batzordeko burua.
- Hezkuntza eta Kultura Batzordeko mahaikidea (1999-1999).
- Emakume eta Gazteria Batzordeko mahaikidea (1999-1999).
- Presako Legegintza, Araudi eta Gobernurako Batzordeko mahaikidea (1999-2001).
- Euskararen Aholku Batzordeko kidea.
VII. Legegintzaldia, 2001etik 2005 denboraldia.
- Giza Eskubideen Batzordeko burua.
- Presako Legegintza, Araudi eta Gobernurako Batzordeko mahaikidea.
- Autogobernuari buruzko Batzorde Bereziko mahaikidea.
VIII Legegintzaldia, 2005etik 2008ra.
- Giza Eskubideen Batzordeko burua.
- Presako Legegintza, Araudi eta Gobernurako Batzordeko mahaikidea.
Aurreko mandatuak Foru Organoetan:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Gazteria eta Gizarte Ekintzako zuzendari-ohia (1987-1994).
Beste kargu batzuk
EGI-ko Herrialde Batzarreko kide-ohia (1980-1985).
EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko burukide-ohia (1984-1987).
Durangoko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarreko buru eta burukide-ohia (1991-1995).
EAJ-PNVren Aberri Batzarreko buru eta ordezkari-ohia (1992-1994).
Sabino Arana Fundazioko Batza Artezkariko ugazaba eta kidea (1995-2000).
EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko burukide-ohia (1996-2000).
EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko burua (2000-2008).
Portugaleteko Asti-Leku ikastolako irakasle-ohia (1984-1986)
Bilboko Felix Serrano Herri Ikastetxeko irakasle-ohia (1986-1987)
Ikasketa tituluak:
Irakasle ikasketetan diplomatua - Euskal Filologia. Astialdirako zentroak kudeatzean aditua, Deustuko Unibertsitatean. Irakaslea, Hezkuntzako karreko funtzionarioa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamenduan; egun eszedentzian.