Duela urte bete, Udal eta Foru Hauteskundeak ospatu ziren.
Gaur, topaketa hau antolatu dugu, lehen urtearen balantzea egiteko.
Ikuspegi politikotik, duela urte bete esan genuen PSE-PP arteko itunak ez zuela luze iraungo. Eta, hala izan da, ez du iraun.
Lopez eta Basagoitiren egitasmoak porrot egin du. Legegintzaldia amaitu egin da.
Patxi Lopez Gobernuan mantentzen bada interesa duelako izango da. Gobernuaren plataforma erabiltzen du kanpaina egiteko, gobernatzeko erabili beharrean
Ekonomian, Espainia duela urte bete baino okerrago dago.
Euskadin, atzeraldi ekonomikoan erori gara.
Eta Lopezen Gobernuak noraezean jarraitzen du, politika ekonomikorik gabe, politika industrialik gabe.
Egin behar dutena egin beharrean, eztabaidak sortzen ari dira. Berriketan ari dira, gestionatu beharrean.
Alderantziz, Euzko Alderdi Jeltzaleak gobernatzen dituen erakundeak egin behar dutena egiten ari dira.
Guk egitasmo garden eta argia dugu.
Gobernuak ez du halakorik.
Guk gobernatzen ditugun Erakundeek egiturak murriztu dituzte. Gobernuak ez du halakorik egin.
Bizkaiko erakundeek aurrekontu diziplina ezarri dute.
Gobernuak aldiz, zortzi aldiz biderkatu du zorra, defizita bikoiztu du, eta murriztu eta murriztu ari da etengabe.
Gobernuak aho handiz kritikatzen ditu murrizketak, eta aho txikiarekin murriztu. Aurten, egun bakoitzean, bere aurrekontuko lau milioi murriztu ditu.
Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak “ gardentasun testa “ pasa dute.
Nota bikaina atera dute biek: bederatzi koma bost eta hamar.
Eusko Jaurlaritzaren nota: ...bost koma zazpia.
Hiru urte eskasetan, Eusko Jaurlaritza burutik buztanera igaro da, hamalaugarren postura erori da.
Dena den Patxi Lopez, hor dago bere “ gardentasun “ horretaz harropuztuta .
Baian Lopezen Gobernua ez da gardena, iluna da .
Egia ezkutatzen du.
Egin diren murrizketak ezkutatzen ditu.
Egingo diren murrizketak ezkutatzen ditu.
Hauteskundeetarako deialdia ere ezkutatzen du.
Lopezen Jaurlaritzak ez du gizartearen konfiantzarik.
Ez du Eusko Legebiltzarraren konfiantzarik.
Egitasmo sinesgarririk ere ez du.
Lopez-Basagoiti egitasmoak porrot egin du.
Egoera honen aurrean, Euzko Alderdi Jeltzaleak herriari entzutea exijitzen du .
Hauteskundeak deitzea.
Prekarietate honekin amaitzea.
Bien bitartean, guk arduraz jokatzen jarraituko dugu.
Gaur Politika Ekonomikoaren inguruan dugun proposamena partekatu dugu, Euskadin hazkunderako egutegia martxan jartzeko.
Akordio batetara iritsi gara, Kutxen Legearekin. Euskal finantza sistemak ziurtasun juridiko eta politikoa behar dituelako.
Lanean jarraituko dugu Euskadik Udal Legea izan dezan. Eta Lege honek adostasun mailarik gorena izan dezan.
Urratsak ematen jarraituko dugu, Bake aukera hau finkatzeko, eta Euskadin bizikidetza eraiki ahal izateko. Konpromisoa hartu dugu bizikidetza Ponentziarekin eta Oroimenaren Institutua sortzearekin.
Arduraz jokatzen dugu, eta hala jarraituko dugu, baina gure lehen ardura da Herri honentzat garai politiko berria sortzen laguntzea.