Jornadas sobre cambio climático

Jornadas sobre cambio climático 01Diciembre
2019
01 Diciembre 2019 |
Noticia

COMPARTE

Euzko Alderdi Jeltzaleko Euzkadi Buru Batzarrak antolatuta, larrialdi klimatikoari aurre egiteko neurriei buruzko bi jardunaldi gauzatu dira azaroko azken bi larunbatetan: azaroaren 23an Durangoko batzokian eta 30ean Bergarako UNED aretoan. Asko izan dira jardunaldietan parte hartu duten alderdikide eta barne-karguak zein kargu publikoak. Horrela, euskal erakundeetatik egiten diren politikak zuzen-zuzenean ezagutzeko aukera izan dute, eta baita Ipar-Euskadin aldaketa klimatikoaren inguruan lantzen diren ekimenak ere. Europar Batasunak ezarritako helburuekin bat egin ahal izateko, arlokako politika ezberdinen artean ezinbestekoa den koherentzia eta erakundeen arteko elkarlanaren beharra azpimarratu da.

Hainbat gai zan dira hizpide: trantsizio energetikoa eta energia ereduaren deskarbonizazioa, berriztagarrien ekoizpena eta kontsumoaren eraginkortasuna,  biomaterialei buruzko ikerketa aplikatua, udalerri mailako praktika eredugarriak, lehen sektorearen garrantzia, elikadura eredu berriak eta bertako ekoizpenaren kontsumoa, garraioa eta mugikortasuna, azpiegitura berdeak, orain artean lortutako ingurumen hobekuntza nabarmena, partikulek eragindako kutsaduraren ondorioak eta beroketa eragiten duten gas isurien murrizketa, beste hainbaten artean.

Larrialdi klimatikoari muga jartzeko erronkaren aurrean, Euzko Alderdi Jeltzaleko alderdikideek duten erabateko konpromisoa adierazi da, bai nazioarte mailako hitzarmenetan agindutako helburuekin zein Eusko Jaurlaritzak eta beste euskal erakundeek dituztenekin.  Horrekin batera, gizartearen kontzientzia maila areagotzen laguntzeko konpromisoa eta herriaren aurrerabide eta ekitate sozialaren alde lan egiten jarraitzekoa ere landu dira jardunaldietan.

Te puede interesar