Opinión
04Marzo
2008
04 |
Opinión

Botoaren duintasuna

Opinión
Marzo 04 | 2008 |
Opinión

Amatiño

Opinión

Euskadi Irratia


Hauteskundeak direla eta, politikari nafar batek zera esan du: “Lotsarik eta duintasunik ez dutenen aurrean, abstentzioa duintasunaren adierazgarri da”. Ba, garbi gera bedi, ni botatzera joango diren euskaldunetako bat naizela, eta duintasun handiz gainera.
Zilegi da abstentzioaren aukera, baina abstentzioa duina dela esatea eta botoa ematea, aldiz, lotsagarria eta duintasunbakoa, gezurra izateaz gainera, botoa emango dugun gehienon kontrako iraina da.

Hauteskundeetan parte hartu nahi ez izatea ez da berria. Horixe nahi izan zuen ETAk orain hogeita hamar urte. Eta bakarrik geratu zen. Inork ez zion Baionan jaramonik egin. Geroztik, hogeita hamar urte daramatzagu botoa ematen eta horrela jarraitu nahi dugu aurrerantzean ere. Botoa da-eta gure indar bakarra. Ez dugu beste indarrik eta, gainera, ez dugu sekula besterik izango. Ez dezagun, ba, alferrik galdu.

Aurten, hirurogeita hamabost urte beteko dira euskal emakumeek lortu zutela boto-eskubidea. Ez, beraz, orduko amona eta amamei esan, emakumeek kostata lortutako botoa lotsagarria denik.
Gutako askok seme-alabak genituen Franco hil ostean estreinako botoa eman genuenean. Ez guri esan, hainbeste borrokaren ondoko botoa duina ez denik.

Eta kinka larrian dagoen Nafarroan, ez nafarrei esan ausartena etxean geratzea denik.

Hemen, lotsagarria den bakarra iraina da; duina ez den bakarra mehatxua da; eta koldarkeria bakarra zera da: Herri honen botoak zenbatu nahi eza.

COMPARTE