Opinión
26Febrero
2008
26 |
Opinión

Gizona bere bakardadean

Opinión
Febrero 26 | 2008 |
Opinión

Amatiño

Opinión

Euskadi Irratia


Jaurlaritzak prestatu du Legebiltzarrak eztabaidatu beharreko “Terrorismoaren Biktimak Aintzakotzat hartzeko eta Babesteko Legea“. Seguru lege ona izango dena baina ez dut uste terrorismoaren biktima guztiak aintzakotzat hartuko dituenik. Ez legeak nahi izango ez duelako, hainbat biktimak tutik esan gabe jarraituko duelako baino.
Edozenbat biktima ikusten ditut nik komunikabidetan kontari. Bai terrorismoaren biktimak eta baita poliziaren torturak eta tratu txarrak salatzen dituztenak ere.

Normala da agertu eta kontatu nahia, norberak sufritutakoaren berri informatu nahia. Bai jendaurreko kritika eta salaketa egin nahi izateagatik, eta baita elkartasuna jaso nahi izateagatik ere. Hain zuzen, biktimaren katarsietako bat, gertatutakoa kontatzea da.

Baina badira, ostera, gurean, biktima direnik esateko ere eskubiderik ez duten biktimak. Biktima isil eta ezezagunak, euren egoera adierazteko beldur direnak, mahatxupean bizi arren salatzerik ez dutenak, iraultza-zerga jaso dutenik ere emazteari edo seme-alabei esateko adorerik gabe jota gelditzen direnak Eta ez pentsa arrotzak direnik, ez... ez... Zure herri berean bizi dira. Zurekin batera Goiz kronika hau entzuten ari dira.

Zoritxarrekoa da, bai, biktima izatea, baina ez da gero gozoa izango bere bakardadean kontatu ezin, kejatu ezin eta garraisi egin ezin duen biktima izatea.

Frantsesek heroi anonimua asmatu zuten. Euskaldunok, berriz, biktima anonimoa asmatu dugu.

Baina... hori bai, askatasunaren izenean.

COMPARTE