Euskadik mugitzen gaitu. Araban bizi diren pertsonen beharrek mugitzen gaituzte.
Garapen ekonomikoa, enplegua, ongizatea eta posible egiten dituen autogorbenuak, gure premiazko interesak dira. Industria, ekonomi-sektorea eta esportazioak gure ekonomiaren oinarriak dira. Industrializazioaren adierazle handiena daukan lurraldea Araba da, Euskadin zein Espainian. Arabak dauka esportazioaren “per capita”kopuru handiena. Sektorearen lehiakortasuna hobetzeko, EAJk Madrilen lortu zuen elektrizitatearen bidesariaren jaitsiera, Estatuko aurrekontuen negoziaketan.
Arabako industria sektorean, automobil-industriarena da garrantzitsuena. Orain, automobil sektoreak erronka erabakigarria erronka erabakigarria dauka aurretik. Klima-aldaketaren politikek eta energiaren trantsizioak ekoizpen ereduetan eta mugikortasunen sistemetan aldaketak aldarrikatzen dituzte.
Birpentsatu beharko genuke gure zutabe ekonomiko hau. Eta EAJk apurka- egitea proposatzen du. Trantsizio ordenatua egin behar da, zuhurra, zunda-globorik gabe, alarmarik piztu gabe.
PSOEk jarri zuen zalantzan diesela, eta horrek suposatu zuen Araban salmenta horiek geldiaraztea. EAJk horrelako aldaketak orekatuak izan daitezen lan egingo du. Madriletik eta Bruselatik etorriko diren aldaketak orekatuak izan daitezen, ingurumena babestuz eta garapen ekonomiko jasangarria ahalbideratuz.
Horregatik, inoiz baino gehiago indartsuak izan behar gara Bruselasen eta Madrilen. Han jarriko ditugu Euskadi eta Araba. Arabarren kezkak aldarrikatuko ditugu behar den lekuan. Bruselasen eskatu dugu Europako eskualde automozioaren taldea martxan jartzea, Europan sektorean behar diren erabakiak bultzatzeko. Horrela sektorea munduan kokatuko dugu.
Madrilen errtimo aldaketak orekatuak, ordenatuak eta apurka- apurkakoak izan daitezen aldarrikatu dugu. Euskadin, automozio klusterra bultzatu dugu premiazkoa delako industria honen trantsizioa egin eta Europan puntu-puntuan egoteko.
Zurea, gurea delako, Euskadik mugitzen gaituelako, apirilaren 28an bozkatu EAJ.