Opinión
02Diciembre
2014
02 |
Opinión

Suminduraren seme-alabak

Opinión
Diciembre 02 | 2014 |
Opinión

Batzuetan ez zait erraza egiten nire tartetxo honetan idazteko gaia aukeratzea, eta ez da izango asteak  orokorrean ez duelako gogoeta bat baino gehiagorako ematen; politika, bor bor dabil , ekonomia zertan esan ere ez,  eta munduak berak, berehala dauzkagun berriak zabaltzeko abiadurarekin,  paregabeko zurrunbilo indartsuan sartuta gaudelako sentsazioa ematen digu. Baina igande euritsu honetan, berri emaile guztietatik datorrenak urrun daudela iruditzen zait, laino sendo eta ilun baten barruan bezala, ia ezabaturik ; ostiraletik barruan sentitzen dudan estutasunak gortu egiten ditu  ezin baitut ikaragarrizko irudia burutik kendu. Badakit ez dela lehenengoz gertatu eta zoritxarrez, badakit ez dela azkena izango, ez dakit inoiz nor edo nor kapaz izango den sarraskia geldiarazteko, baina behinik behin, nik gaur, mina baino ez dut berbetan.

Minduta ditut berbak, minduta dudalako bihotza eta minduta emakume  eta gizakiaren sena,  Aita omen den batek, hedatzen zuten komunikabideek,  bi alaba akatu eta bere buruaz beste egin du. Gogorra bada ere, nabarmendu egin behar da kolpez hil zituela, seguraski ama hil zuelakoan;  eragingo zuen mina jabetuz, bortitz, gorrotoa lagun , bihotzik gabe. Eta hau, emakumearen kontrako  biolentziari aurre egiteko  aldarrikatzen den  astean. Egun batzuk lehenago ere, emakume bat eta bere alaba txikiaren gorpuak topatu zituzten, hauek ere, maite omen zituen gizonak erailak. Bitartean erakundeen kanpainak martxan, Beldur barik salatzeko, aurre egiten lagunduko zaiela, konpromezuz, baina eta gizartea?

 Gertatutakoak ez digu mugiarazi behar? Onartuko dogu egun bateko berria izan dadin ? Futbol  jarrailatze baten zorigaiztozko heriotza bortitzak ezabatu eta ahaztaraziko duena besterik ez? Estatistiketarako zenbaki hutsa?  Aurten, ofizialki behintzat, badira  3 ume euren aitaren eskutik hil direnak,  eta zenbatu gabeko beste asko eta askok tratu txarrak, fisiko zein sikologikoak,  jasan eta jasaten dituzte. Joan de abuztuan, eta 11 urte geroago,  NBEk Espaina kondenatu zuen 7 urteko neskato bat bere aitarengandik ez babestearren. Amak 30 salaketa jarri zituen eta ia 8 urtez epitegietatik joan etorri zigortzailetan ibili ondoren,  auzia bertan behar uztea erabaki zuten. Azkenik, NBEra jo behar izan zuten  2003an gertatutakoari erantzun baten bila. Azken 8 urtetan 35 bat ume izan dira bortxakeri matxisten biktima. Aita izaerak umeen eskubideen gainetik daudela dio juztiziak, edo hobeto esanda zenbait epailek, baina eskubide horiek hiltzeraino urratu eta suntsitu egiten direnean, arrazoia  ezin da ezustean babestu. Horregatik, hain zuzen ere,  guraso-agintea ezinbestekoa izateari utzi beharko lioke eta lehentasuna umearen onura nagusian jarri. Erakundeen lana, gizartearen aldarrikapena.

 Ez da egia, dio Miguel Lorentek , tratu txarrak ematen dituena aita ona denik, zeren amarenganako biolentzia ezartzen duenak ez ditu ama horren umeak maite; eta Estatuan 600.000 gora borrero omen dira.  Igande ilun honetan, amaren minez, indarkeria sufritzen dutenen bizitza argi eta lasaitasunaz janztea nahiko nuke , suminduraren amak eta seme-alabak  laino  iluna izateari uztea eta nik neuk  bekatu kapital honetaz mindutako berba gehiagorik luzaroan  erabili behar ez izatea; eta amestu,  luzaro hori inoiz ez gehiagorik izan dadila.

COMPARTE