Intervención
15Mayo
2014
15 |
Intervención

Andoni Ortuzar (Baiona)

Intervención
Mayo 15 | 2014 |
Intervención

Arratsaldeon Baiona! Arratsaldeon Iparralde!

Lagunak, bidea pausoz pauso egiten da. Piano, piano se hace lontano, esaten dute italiarrek. Eta egia da. Abiadura ez da ona izaten.  Arriskutsua da. Bidaiaren onena… bidaiaren amaierara heltzea da. Guk hemen bidea hasita daukagu. Eta poliki poliki goaz. Beti aurrera. Inor baztertu gabe.Inor zapaldu gabe. Badakigu zein den gure iparra. Badakigu zer garen. Badakigu non gauden. Eta non egon nahi dugun. Euskaldunak gara, Euskadin gaude eta Europan egon nahi dugu. Baina beste era baten. Beste Europa baten. Pertsonen Europan. Etorkizunaren Europan.

Gu txikiak gara. Egia da. Herri gisa eta alderdi gisa baita. Baina neurria ez da arazo, gure kasuan neurria abantaila da. Txikiok errazago mugitzen gara. Txikiok hobeto moldatzen gara aldaketetara. Arinak, azkarrak gara. Eta, hauteskunde hauetan, txikiok handiak izango gara. Zergatik? Giltza daukagulako. Europaren ateko giltza daukagu. Euskaldunok bertute asko ditugu. Akats gutxi batzuk ere. Baina bertuteak baino askoz gutxiago. Lagun zintzoak gara. Euskaldunok betirako lagunak gara.Bizi guztirako lagunak. Horrexegatik euskaldunok lagun onak ditugu Europan. PNB ez dago bakarrik. Milaka gizon eta emakume gara. ALDE Group eta Alderdi Demokrataren gizon eta emakumeak. Laurogeita hiru diputatu eta hogeita hamaika europar alderdik ALDE Group eta Alderdi Demokrata osatzen dugu.

Denok ideologi berdina daukagu. Beste Europa bat nahi dugu. Europa hobeago bat. Eta datorren igandean sorpresa handia emango dugu.Batzuk hauteskundeak irabaziko dituztela esango dute… baina giltza guk daukagu. ALDE Group, Alderdi Demokrata eta PNB-k, beraien esku izango dute giltza. Eta orduan bai. Kriston indarra edukiko dugu beste Europa bat eraikitzeko. Hori da gure indarra.

Ez dugu mugarik nahi. Europar guztien gehitzea bilatzen dugu.  Zenbat eta Europa gehiago, orduan eta muga gutxiago. Zenbat eta Europa gehiago, orduan eta Euskadi gehiago. Zenbat eta Europa gehiago, orduan eta Iparralde eta Hegoalderen arteko harreman gehiago. Eta Europa berri horrekin Iparralde eta Hegoalde Euskadi bakarra izango dira, lehen izan zen eta etorkizunean izango den bezala.

En la vida hay que ser prácticos. Si Iparralde mira al Norte se encuentra con casi 200 kilómetros de pinos en Las Landas. Iparralde tiene que mirar al sur. Baiona está más cerca de Donostia, Iruñea, Gasteiz o de Bilbao que de Burdeos. Además, Iparralde y Hegoalde somos lo mismo: Euskadi. Estamos unidos por el euskera y por nuestra cultura. Juntos formamos el mismo pueblo y el mismo Partido. Por eso somos el único partido que presenta dos candidatos a ambos lados de esa frontera impuesta. Porque somos el único partido que cree en Euskadi de verdad.

Iparraldeko etorkizuna ez dago Landetarako bidean. Landetara begira, berrehun kilometro pinudi ikusten ditugu.Donostia, Gasteiz edo Bilbo, Burdeos baino askoz hurbilago daude. Iparralde eta hegoalde gauza bera dira. Euskarak lotzen gaitu. Kultur bakarra daukagu. Herri bat osatzen dugu. Eta alderdi bakarra gara. Inposatutako muga horren bi alderdietan hautagaiak aurkezten dituen alderdi bakarra gara. Benetan Euskadin sinesten duen alderdi bakarra garelako. Eta benetan Europan sinesten duen alderdi bakarra garelako.

Herri mailan eta Europa mailan lan egiten dugu. Euzko Alderdi Jeltzalearen lana herrietan hasi zen, udaletxeetan. Baina alderdi txiki horrek, herrietan lan egiten hasi zen alderdi txiki horrek, bultzatu zuen gaur egungo Europar Batasuna. Europaren sorreran izan ginen. Hemen eta han gaude, beti bezala. Behe Nafarroan, Lapurdin eta Zuberoan gaude.

Eta Bruselasen baita. Izaskun eta Jean-ekin. Ezagutzen duzue. Hemengo seme-alabak dira. Hemengo sustraiekin baina mundura zabalik. Hau da gure indarra: hurbiltasuna. Konponbideak bilatzen ditugu hemen eta han.

Euskal kolektibitate, elkarte bat eskatzen jarraituko dugu. Eta euroregio euskaldun bat baita. Hori delako gure etorkizuna, hemengo eta hango euskaldunontzat. Eta akordio gehiago bultzatzen jarraituko dugu. Gure hizkuntza bultzatzeko. Han eta hemengo enpresekin. Lana suspertzeko. Aberastasuna lortzeko. Etorkizuna bermatzeko. Hauxek dira gure konpromisoak.

Eta bukatu baino lehen gauza bat azpimarratu nahiko nuke. Boto asko jasotzen baditugu, Europaren giltza izango dugu. Beste Europara bat lortzeko giltza. Ez ahaztu. Mugitu behar dugu. Eta datorren igandea bozkatu behar dugu. Jean Tellechea-ri bozkatu behar diogu. Bera izango da zuen bermea.

Nous sommes Euzko Alderdi Jeltzalea. Un parti basque, abertzale, démocrate, central et progressiste.  Nous voulons le meilleur pour notre nation, le Pays Basque. Nous voulons le meilleur pour tous les citoyens qui vivent au Pays Basque, quelle que soit leur origine. D'un côté comme de l'autre de la Bidassoa, nous évoluons sur le même territoire. Nous nous engageons à travailler pour construire l'avenir, de façon positive. Nous vous demandons de voter pour construire une Europe meilleure. L’Europe des personnes. Nous pouvons être la clé d’une Europe à venir. Cela dépend de vous. Merci beaucoup!!! Eskerrik asko!!!

 

COMPARTE