Orri Nagusia        Alderdia Berriak        Bestelako Agiriak        Irudi eta Inprimakiak

 

 

1997.go Apirilaren 7a                                                                    31.alea

 

SUMARIO

- Abialdian.  Askatasunaren ibilaldia.

- Hizkuntza Politika. Eusko Legebiltzarrean Josune Aristondoren agerraldia.

 

 

ABIALDIAN.  ASKATASUNAREN IBILALDIA  

  Martxaren antolatzaile eta bultzatzaileek diote:

  "Duela 20 urteko uda partean Euskal Herria osatzen duten herrialde guztiak zeharkatu zituen martxa jendetsu eta ilusioz kementsu eta eder bat abian ibili zen.  ABIALDIAN izenez ezagutua izan zen.  Herri honek bere izena, bere geroa, bere izana erabakitzeko eskubidea eskuratu gabe izanak bultzatu zuen martxa hura".

  "Hain zuzen, gure izana, gure geroa oraindik ere erabakitzerik ez izanagatik, aurten abian ipiniko dugu beste martxa berri bat.  Jendetsua izango den ala ez zure esku ere badago. llusioa eta kemenari bide emateko eta nonbait itzalirik badago, martxa honekin haiek pizteko baliagarri izango den ABIALDIAN martxa da idatzi honen bidez aurkeztu nahi dizuguna.  "ABIALDIAN.  ASKATASUNAREN IBILALDIA".

 

  EAJren jarrera

1.-EAJk ez du babesten ABIALDIAN -Askatasunaren ibilaldia- ekimena.  Ez dugu ez partehartuko ez bultzatuko ere.

2.-Agian, martxaren bultzatzaileak beharrezkoa ikusten dute aldiro aldiro -kasu honetan 20 urte ta gero- geunden tokian gaudelaren irudia isladatzea, gauzak aldatu bai, baino ez dugula aurrera egin alegia adierazi nahiean.

3.-Garaia da, gaur antolatzaile eta bultzatzaile diren horien talde politiko eta sozialek, euskal gizartearen aurrean hogei urte hauetako balantzea eta kontu-ematea egin dezaten.  Are gehiago, ze hain zuzen ere, talde horiek ez baiditugu guk bultzatu eta gauzatzen ari garen nazio eraikuntzarako inongo ekimenetan ikusi.

4.-EAJk ez ditu onartuko beraien ekimena gauzatzeko luzatuko diren diru eskaerak.  Udal areto eta instalazioen erabilpen eskaerei dagokionez, Udal bakoitzak edozein ekitaldi antolatzen direnean erabiltzen dituen erizpideak aplika ditzala.

 

 

EUSKAL HERRIA EN MARCHA  

  Los promotores de la Marcha dicen en su manifiesto de presentación que:

  "Hace veinte años la Marcha por la Libertad extendió un impulso de esperanza por toda Euskal Herria.  Salíamos de un período oscuro y queríamos ver la luz.  Ese deseo de vivir en libertad congregó a gentes de muy diverso tipo y aquella experiencia que vivimos fue digna de recordar.  Solidaridad por doquier y la esperanza encendida siempre por compañera.  Hoy, mediante esta iniciativa, queremos reemprender el mismo camino y aquí estamos para lanzar esta invitación a los cuatro vientos."

  "En estos veinte años han cambiado muchas cosas pero todos los ciudadanos de Euskal Herria estamos de acuerdo en que nuestra realidad actual no coincide con la ilusión que encendimos en nuestros anhelos.  Todavía faltan muchos pasos por dar.  Ha llegado el momento de hacer balance de estos 20 años.  Y que esta experiencia se convierta en base de la Euskal Herria del futuro."

 

  Posición del PNV

1.-El PNV no apoya la iniciativa de la Segunda Marcha de la Libertad.  Ni participaremos ni impulsaremos dicha Marcha.

2.-Es posible que quienes promueven dicha marcha necesiten cada cierto tiempo, en este caso después de 20 años, transmitir la sensación de que seguimos estando en el punto de partida.

3.-Es hora de que tal y como recogen en su Manifiesto de presentación, los promotores, que pertenecen a grupos políticos y sociales a los que no hemos visto precisamente en tareas de construcción nacional procedan a hacer el balance y lo presenten a la sociedad vasca.

4.-A efectos de ayudas y subvenciones específicas nos negamos a las mismas y ante la solicitud de uso de instalaciones municipales procédase a actuar conforme a los criterios habituales en cada Ayuntamiento.

   

 

- HIZKUNTZA POLITIKA -

Eusko Legebiltzarrean Josune Aristondoren agerraldia

1.- EGUNGO EGOERAREN ETA JOERA NAGUSIEN AZTERKETA

  1.Hizkuntzaren transmisioari dagokionean, amak eta aitak, biek, dakitenean, euskararen transmisioean ia ez da galerarik antzematen gazteen artean, lparraldean salbu.  Gainera, galera hau asko gutxitu da gurasoetako batek bakarrik dakienean; are gehiago, Euskal Autonomi Erkidegoan euskararen transmisioa geroz eta handiagoa da.  

  2.Euskara biziki eta etengabe ari da berreskuratzen Euskal Autonomi Elkartean, batez ere gazteen artean.

  Adibidez, elebidunak %21 dira 35-64 urtekoen artean eta %33 16-24 urte bitartean.  Jadanik, elebidunak, erdaldun elebakarrak baino gehiago dira adin talde gazteenetan.

  Hala ere, zera adierazi nahiko nuke: euskara ikasi duen inork ez du euskararik ahaztu.  Euskararen irabazi aelebitasunaren irabazia da eta ez dakar, nola ere gazteleraren galerarik.

 

  3.Euskara ikasi dutenak, galdu dutenak baino gehiago dira.

 

  4.Familian, gertuko komunitatean eta zenbait eremu formaletan euskaldunek euskara gehiago erabiltzen dute erdara baino.  Azken bost urteotan euskararen erabilera nabarmen hazi da seme-alabekin, lagunartean, lankideekin eta erabilera-eremurik formalenetan.

  Erabileran bereziki eragiten duten faktoreak honako hauek dira:

* batetik, euskaldunen dentsitatea etxean, lagunartean edo lanean, gune soziolinguistikoarekin batera.

* bestetik, hizkuntza-gaitasun erlatiboa, hau da, euskaraz edo erdaraz aritzeko erraztasun handiagoa edo txikiagoa izatea.

 

Ondorioak

  1.Euskara hezkuntza-sisteman sartzearen ondorioz batik bat, asko gehitu dira elebidunak.  Hazkunde hori lagunarteko euskararen erabileran antzematen hasia da dagoeneko, gero eta handiagoa baita euskaldunen dentsitatea
lagunartean.  Familian, aldiz, hazkundea ez da antzematen oraindik elebidun gazteenen gurasoak erdaldunak direlako oraindik.

  2.Gaitasunari dagokionez, datozen hamar urteetan elebidun-kopuruak nabarmen egingo du gora.  Euskararen erabilerak ere gora egingo du baina ez gaitasunaren heinean.

  3.Euskal Autonomia erkidegoan euskararen galera inbertitu egin da eta familia bidezko jarraipena hazten doa apurka apurka baina eten gabe.  Hortaz, euskararen aldeko politikak euskara biziberritzea ekarri du eta euskararen aldeko politikarik ezk beriz, etengabeko galera dakar, iparraldeko datuetan nabaritzen den bezala.

  Horrexegatik, oraindik orain euskararen aldeko politika sustatzailea beharrezkoa da herritarren hizkuntza eskubideak bermatzen joan gaitezen.

 

 

2.  EUSKARAREN ERABILERA NORMALTZEKO EGITARAU NAGUSIAK.

 

2. l. Euskararen estandarizazioa eta modernizazioa.

  Aldaketa handia eragin dio estandarizazioak euskararen egoerari eta beste hizkuntza askok oso denbora luzean egin izan duen bidea, 20-30 urtetan egin du euskarak.  Euskaldien erabilera ere gogoan hartu beharrean gaude:

 

- hizkuntzaren errealitatea eta jatortasuna, hortxe ere baditugulako,aldebatetik,

- aniztasuna eta integrazioa gure ezaugarritzat hartu nahi ditugulako, bestetik, eta, azkenik,

- etorkizuna irabazí ahal izateko gure hizkuntzaren historia gogoan behar dugulako.

 

  Estandarizazioaren esparru honetan, Euskaltzaindia dugu gidari.Euskal Herriko herri aginteek bigarren hitzarmen markoa sinatua dute Euskaltzaindiarekin, 1995. urtetik hasi eta 1999ra arteko iraupena izango duena.  Hitzarmen honetan parte hartzen duten herri aginteak honako hauek dira: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta hiru Foru Aldundiak.

 

2.2.      Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea

  Jakina denez, bi euskaltegi sare ditugu, udal euskaltegiak eta euskaltegi pribatuak; azken hauetan, euskaltegi homologatuak eta ez homologatuak daude.

  Udal euskaltegiak 41 dira eta ikastorduetan, sektore osoaren herenera iristen dira: HABEren eta EUDELen arteko hitzarmena medio, irakaslegoaren kostu guztiaren %76a jarriko du aurten HABEk horretarako erabiliko dituen 1.260 miloekin.

  Sektore osoaren beste zati handi bat (%25a) BERTAN euskaltegi homologatu pribatuen federazioak du.

  AEK da hirugarren talde handia eta honek ere sektorearen beste heren bat hartzen du eskolordutan.

  Helduen euskalduntze eta alfabetatzeari dagokionez, bi helburu naqusirekin ari gara lanean legealdi honetan:

 

1.Kalitatea hobetu nahi dugu

2.Euskaltegien mapa egin

 

Herri Administrazioetako plana

  Administrazio desberdinetan euskararen erabilera arian-arian zabalduz joan dadin neurriak hartzen diren bakoitzean, herritarren hizkuntza eskubideak bermatzen urratsak ematen dira.

  Administrazio euskaldunek qeure sistema propioa eraiki dugu.  Hortaz, sasoi bateko egoera gatazkatsua alde batera utzi dugu eta sistema segurua eskuratu dugu, tokian-tokiko egoera soziolinguistikoa kontutan hartu eta erakundeen autonomian oinarrituz, helburu progresiboak proposatuz.

  Gaur egun 7.000 langiletik gora ditugu euskaraz eta gaztelaniaz lan egin eta zerbitzua emateko gai direnak.

  Plangintzaldi honetan, badago helburu bat guretzat berebiziko garrantzia duena, eta hauxe da: gazteriarekin harreman zuzena eta ohikoa duten administrazio-atalek ele bietan jardun beharko dute edozein eratako administrazioan.

  Aipagarria da zerbitzu publikoak kontratatzerakoan hizkuntza irizpideak ezarriko dituela Administrazioak lehenengoz, horrela alor pribatuan euskararen erabilera eraginez.

  Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioa udaletxeek ezezik beste erakunde batzuek ere osatzen dute.  Hezkuntza, Ertzaintza eta Osakidetza ere ez ditugu aipatu oraindik, aparteko plana baitagokie.

  Hezkuntzan gaur egun irakaskuntza publikoan dauden irakasleen %53ak bigarren perfila egiaztatua du eta %9ak lehena.

  Ertzaintzaren normalizazio plana abuzturako egongo da prestaturik eta Osakidetzaren kasuan lehen urratsak ematen hasiak gara hiru hilabeteren buruan prest izango dugu gure proposamena.

  Justizia administrazioarena dugu oraintsu gure erakundeen eskuetara igaro den alorra.  Eta, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren ekimenari esker batzordea osatu berri da hemendik aurrerako lana zehazteko.

 

ETORKIZUNERAKO ERRONKA NAGUSIAK:

  1.Familia bidezko euskararen jarraipena sustatzea.

  2. Kantitateari ez ezik kalitateari ere arreta jarriz, euskaldunberrien hizkuntza gaitasuna sendotu eta hobetzea.

  3. Erakunde publiko eta pribatuen hizkuntza-jokabideak belaunaldi berrien beharrizanetara egokitzeko baldintzak jartzen joatea.

  4.Herri Aginteen subentzio politikan eta zerbitzuen kontratazioetan hizkuntza irizpideak ezartzen joatea.

  5.Hizkuntza    normalizaziorako     baliabideen     banaketa      berraztertzea, estrategikoki garrantzikoenak diran projektuen bideragarritasuna bermatu ahal izateko.