1997.go Otsailaren 10a
24.
alea
SUMARIO
-Euskadiren Normaltze eta Baketzerako Akordioa
(11).
EUSKADIREN NORMALTZE ETA
BAKETZERAKO AKORDIOA(II)
Goazen
eguneratu edo argitu beharko liratekeen puntuak aipatzera:
Honenbestez,
Baketze eta Normaltzeko Akordioa oinarritzat harturik, diogu:
2.b. puntua
1988ko urtarrilaren 12ko Euskadiren Baketze eta Normalkuntzarako
Akordioaren alderdi izenpetzaile guztien Gernikako Estatutuarekiko konpromisoa
jasotzen zen bere osotasunean garatzeko, sorrerako printzipioen adostasunean eta
bere singulartasuna errespetatuz.
1993ko uztailean Legebiltzarrak oinarrizko ulermen giro batetan eta eman
zitekeen kotsensu handienarekin, Estatutuaren garapen osoaren erdiespenerako
irizpideak finkatzeari ekin zioen eta 1995ko urrian haren negoziaketarako
lehentasunak finkatzeari.
PNVk uste du garaia dela eta
momentua Estatutua burutzeko bere garapen osoan
eta lehialean. Osterantzean,
Estatuko gobernu ezberdinen
agiriko inkunplimenduak beste mota batetako ekimen eta ekintza
politikori ekiteko esparrua zabaltzen du, proiektu politiko bakoitzaren
autogobernu-edukia betearaztearen joerakoak.
Bete gabeko edo osa gabeko
Estatutuaren eszenatokiak dakarrena da aipatu Estatutua ez izatea Elkarte
Autonomoan dauden hainbat proiektu politikoren topaleku.
2.c puntua
Nonnahitik begiratuta ere onartezina da autogobernuaren erreforma eta
ondorengo garapena Estatutuaz areago eraman nahi izan dezaketen ahots politikoak
gaitzestea, ze Ajuria Eneako Akordioaren punto honetan jasotzen baita Euskal
Herria dela legitimatu bakarra egun indarrean dauden disposizioen bídez edozein
eskubide erreibindikatzeko.
2.d puntua
Nafarren
beraien borondatea eta beren Erakundeak aintzat hartu gabe Nafarroa Elkarte
Autonomoaren Erregimenean parte hartzea nahi dutenen aurrean, nafarrei bakarrik
dagokiela bere etorkizuna erabakitzea aldarrikatzen dugu.
Kontutan izanik Akordioaren baitan jasotzen dela ordenamendu juridikoaren
arauera Nafarroarekiko harremanak sendotzeko konpromisoa eta gure arteko
afinitate eta interes baterakoien neurriko baliabideen sorrera sustatuz, gainera
hau izanik gizarte honetako eremu zabal baten nahia, Ajuria Eneako akordioa
sinatu genuen alderdiok bere osotasunean
babestu behar dugu berriki Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu Foralak izenpetu duten
Euskadiren eta Nafarroaren arteko Lankidetza Hitzarmena eta bakoitzeko
Legebiltzarrek berretsitakoa.
3. puntua
Jadanik Ertzaintzaren hedaketa Elkarte Autonomoaren eremu osora emanik eta
Gernikako Autonomi Estatutuaren 17.artikuluaren arabera polizia integrala den
heinean eta "Estatutuaren Indar eta Seguritate Taldeen eta Elkarte
Autonomoko Poliziaren arteko Zerbitzuen mugaketa Euskal Herriko Elkarte
Autonomoan" deituriko akordioaren kumplimenduan, presazkoa da Espainiako Gobernuak ahalik-eta azkarren aurkeztea Estatuko
Indar eta Seguritate Taldeen berarizko konpetentzien egokitzapen plana, behar
diren indarrak tasatuz eta kuantifikatuz.
5. puntua
Normalizazioa eta Baketze Akordioaren 3. eta 4. puntuetatik ondoriozta
daitekeenez, indar polizial eta judizial ezberdinen arteko lankidetzaz diharduen
kapituluan, ezinbestekoa da Ertzaintza
polizia integrala bezala onartzea, Europar Batasunaren eremuan gainerantzeko
polizia europarren zeregin eta eskubide berberen berdintasunean.
6. puntua
Eskuarki "gerra zikina" (B.V.E, ATE, G.A.L ... ) bezala
ezagutzen dugunaren izenean burututako atentatuak argituko direnaren itxaropena
badugu aginte judizial ezberdinen aldetik eta ekintza horien ondorioz legozkeen
erantzukizun penal eta politikoak depuratuko direla.
Honenbestez, konprometitzen gera
Instantzia politiko eta Erakundeetatik behar duen babes politiko guztia
eskaintzera Justiziari, eskatu halako hainbat gai eta informazio aurreratuz.
Askatasuna eten da dauden pertsona guztien Giza Eskubideen errespetoari
dagokionean, 1995ko abenduaren 28ko
Legebiltzarraren akordioari gure babes osoa eskaintzen diogu, baite ere 1996ko
urriaren 3an Giza Eskubideen eta Herri Eskarietarako Batzordeak hartutako
akordioari.
7. puntua
Puntu honetan adierazitakoarekin bat izanik eta "euskal gizartearen
helburu konpartituak asebetetzeko ahalik-eta baliabide egokienak gehiengoz
onarturiko bideetatik bilatzeko intentzioarekin", indarkeria saihestearen
aldeko ekintzak zirriborratuz eta indar politiko ezberdinen arteko elkarrizketan
oinarritutako irtenbideetara joaz, behar besteko ausardiaz eta sormenaz zehaztu
behar dugu oraindik ere indarkeria zuritu edo erabiltzen jarraitzen dutenekiko
deia-politikorako formula.
8. puntua
PNV-EAJek uste du, Ajuria Eneako akordioaren 8.puntuan formulatutakoarekin
adostasunean hausnarketa egin behar dela eta, agian, honako honi buruzko
akordioa lortu: nola jarri indarrean
euskal gizarteak gehiengoaren errejimenean hartutako erabaki demokratikoekiko
errespetoa?.
Beste hitz batzuekin, Akordioaren 8.puntuak dioen bezala:
"Demokratikoki azaldutako ideia politiko guztiek baldin badute
legebiltzarraren eremuan defentsarako bidea eta bere kasuan ordenamendu
juridikora itsasteko", hausnartu beharko genuke eta horrenbestean adostu
nola ziurta eta bidera daitekeen aipatu itsasketa edo inkorporazioa.
Honela, oinarri demokratiko argiko enuntziatua, elkarren errespetotik eta
onarpenetik garatzeko gai izango bagina, egungo blokaketa-egoera gaindituz ongi
bestelako eskenatokian arkituko ginateke.
Bide horretatik honako aldarrikapen hau proposatzen diogu Mahaiari: "Askatasun
egoera batetan, legez bake-bide eta prozesu demokratikoetatik adierazitako
euskal herritarren gehiengoaren borondatea, onartua eta errespetatua izango da
egun beregan eragina eta inzidentzia sortzen duten goi-mailako erabakigune
ezberdinen aldetik, eta hala balegokio, ukituriko lege-esparrua euskal
herritarrek gehiengoz hartutako erabakietara egokituz".
9.puntua
Pentsatzen
dugu ez dela jakin, nahi izan edo ahal izan beren ideiak bide pertsonekiko
gizarteratze bideak aplikatzen, eta
Akordioa izenpetu dugun alderdi guztion aldetik erabateko babesa eskaini behar
diogula gizarteratzeari buruz Legebiltzarrean ahobatez hartutako erabakiak behar
bezala garatzeko eta betearazteko.
10. puntua
EAJ-PNVk
uste du euskal gizartean diharduten "aktore" guztiengatik eta guztiei
begirako elkarrizketa prozesu irekiak erreztu eta sustatu egin behar direla.
Agente bakoitzak baketzea lortzeko buru ditzakeen ekimen guztiekiko
errespeto osoz. Besteak beste, Ajuria Eneako Akordioaren 10. puntuak amaiera elkarrizketatua
aurrikusten badu, ezinbestekoa izango da hasiera elkarrizketatu hura lortzeko.
Alde
batetara utzi beharra daukagu egungo eskema baztertzailea dena: "Geratzen
bazera, hitzegingo dut eta irtenbidea negoziatuko dut", "ez baduzu
hitzegiten eta irtenbidea negoziatzen ez baduzu, ez naiz geratuko".
13. puntua
PNVren
ustetan, bidezkoa da gogoraraztea eta adieraztea herritarrei oro har eta
arduradun politiko eta erakundeetakoei, Normalkuntza eta Baketze Akordioaren
hamairugarren puntuaren literaltasuna eta intentzionalitatea.
"Ekonomiaren kinkazko egoera larria, horrek
ondorioz, eta batipat gazteen artean, lanik
eza eta gizarteko sailik behartsuenak bazter geratzea dituela-halako
berarizkotasunezko bilakatzen baita gure kasuan eta, hori, euskal
industria-ehunaren nolakoaberezia delako eta gure ekonomia
diruezarketak eginez berreskuratzeko oztopo gertatzen den indarkería-giroa
bukaerarik gabea delako, normaldutako egoera lortzeko egiten ari garen
ahaleginarí indar ematera dator.
Herri-erakunde
guztiei, ekonomia-larrialdiak
gizartean utzitako ondorio larriak gainditzeko eta Euskadiko ekonomia
berreskuratzeko beharrezko izan daitezen egoerak sortarazteari herri-alorretik
indar emateko beharrezko diren neurri guztiak areagotu
ditzaten presa ematen diegu, eta aldi berean, euskal ekonomiaren onerako
ezinbestekoa den diruezarketarako uste ona suspertzeko pake eta
normalkuntza-giro egokia sortarazteko hitza ematen dugu.
Mahaian erabakiak hartzeari
buruz
EAJ-PNVk
uste du aho bateko kontsensuan ihardutea bilaka daitekeela jokabide
oztopatzaileetan, gutxiengo disensoetan kasu.
Berez, EAJ-PNVren ustea dena, Ajuria-Eneako Mahaia sarri askotan erori da
egoera horretan.
Ulertzen da bada, "irizpide-gida" bezala hartu behar dela indar
politikoen arteko kontsensua, baina hau ezinezkoa denetan, gehingoaren babesa
primatuko da erregla nagusitzat erabakiak hartzeko irizpíde bezala, ordezkatze
mailan Legebiltzarreko indar parlamentarioak hartuz.
Akordioaren funtzionamendua eta
kudeaketa
Behingoz gainditu beharra dago urtean zehar egiten
diren bi edo hiru bileren ikuspegitik ematen den Akordioaren eta Mahairen ekimen
murriztaile eta sarritan derrotista batzuetan gertakizunen berotasunean
egindakoak eta beste batzuetan bilerak egin aurreko bezpera arte postura
kontrajarriak adosteko ahalegin faseak bezala.
Guzti horrek indar galtzea baino ez dakar, Akordioaren helburuak lortzeko
ezertan laguntzen ez duen noraeza kolektiboa kaleratuz gainera.
Ezinbestekoa da Euskadiren
Normaltze eta Baketze Akordioaren Kudeaketa Plana burutzea,
Lehendakariaren gidaritzapean Akordioaren aldian aldiko ebaluaketa eta
kunplimendu maila egitea posibilitatuko dioena Mahaiari.
1996 azaroa, EUSKO ALDERDI JELTZAILEAREN EBB