Politika;2002-02-19; UPNko gobernuaren alternatiba eratzeko, 'demokrata abertzaleen' batasuna aldarrikatu du Jose Antonio Urbiola jeltzaleak. Aurkaria 'oso gaizki' ari dela baliatuz, 2003ko hauteskundeetarako estrategia bateratua prestatzeko lanean 'berehala' hasi behar dela dio.. 'UPNren alternatiba eratzeko kontuak atera daitezke Batasuna gabe' jose antonio urbiola EAJ-ko
napar buru batzarreko presidentea «UPNren
alternatiba eratzeko kontuak atera daitezke Batasuna gabe» Irene
Arrizurieta/iruńea EAJk
Iruńeko Alde Zaharrean duen egoitzan hartu du Jose Antonio Urbiola Napar
Buru Batzarreko lehendakariak Egunkaria. Nafarroako egoera politikoa aldatzeko
gogo nabaria du. Egun
Nafarroan erabateko lehentasuna du UPN boteretik kentzeak. UPN ezin okerrago
ari da lanean. 2003ko hauteskundeetan ez du lortuko gehiengo osoa, ez
egungo gehiengoa ere. Oposizioan PSNk izan behar du lidergoa. Pentsatzekoa
da boto igoera izanen duela, baina uste dut ez dela izanen 14 legebiltzarkide
baino gehiagokoa, eta gehiengoa 26 parlamentaritan dago. Hamabi falta
dira. Gu horiek ematera behartuta gaude, edo ahal ditugunak, behintzat.
Lana ongi egiten badugu, kopuru interesgarria eskaini dezakegu. Gure
betebeharra botoen %20 edo %30 ere izan daitekeen boto abertzalea azaleratzea
da, PSNri gure laguntzarekin Parlamentuan agindu dezakeela esateko. Gero
etorriko dira akordioak eta politika nola egin zehazteko eztabaidak. Euskal
nazionalismoaz ari naizenean, demokratikoaz ari naiz. Lehenik, giroa sortu
behar da. Une honetan horrek du lehentasuna. Hori egiten ez badugu, traizionatzen
ari gara defendatzen ditugun printzipioak. Gizartearen ongizatea lehentasun
badugu, beste trabak desagertu beharko lirateke. Erabat.
Pertsonalismoen jokoak baztertu behar dira. Egoera oso larrian gaude eta
arinkeria litzateke batasunari lehentasuna ez ematea. Batasuna lortu behar
dugu, ahal duguna emateko eta patriotismo konstituzionalaren alternatiba
eratzeko. Ofizialki bai eta ez. Alternatiba gauzatzeko denbora gehiegi dugula pentsatzeko tentazioa dago. Ez dut esanen nahiko denbora ez dugunik, baina oraintxe bertan hasi behar dugu lanean. EArekin errazago dugu, hurbilago gaudelako. Aralar eratzen ari da eta errespetatu behar da hori, baina egoeraz jabetu behar dute. Jokaleku teorikoa lantzen hasi behar dugu. Batasunarik
gabe kontuak ez dira ateratzen. Edo
bai. Batasunak
oso barne arazo larria du, eta irtenbidea aurkitu behar dio. Legebiltzarkideen
erdiak galdu zituen EAEn, maiatzaren 13an. Heldu diren hauteskundeetan
hemen erdiak edo gehiago gal ditzake, sendatzen ez diren gaitzak okertu
egiten direlako. Baliteke han duela urtebete %50 izan zena hemen hemendik
urte batera %80 izatea. Batasuna gabe kontuak atera daitezke. Hemen inor
ez da betiko. Boto
hori ez litzateke abstentziora joanen? Maiatzaren
13ko hauteskundeen erreferentzia hartzen badugu, abstentzioa inoiz baino
txikiagoa izan zen. Gauzak
ongi egiten asmatzen badugu, hori eraginen dugu. Etsaia argudio guztiak
ematen ari zaigu eta eskura jartzen ari zaigu maiatzaren 13 bat sortzeko
gai izan gaitezen. Mugitu dadila gure jendea. Abstentzioa badago, besteena
izan dadila eta ez gurea, eta orduan botoa nora joaten den ez zait inporta.
Abertzale guztiek botoa ematen badute, eta nazionalismo demokratikoaren
alde egiten badute, ez dit axola Aralar, EA, EAJ edo Batzarreren alde
bozkatzen duten. EAEn maiatzaren 13n bezala erreakzio abertzale demokratiko
bat eraikitzeko gai bagara, horrela bai, ateratzen dira kontuak. Nafarroan,
EAEn baino askoz ere gehiago, deus ez dago egonkortua. Ez dago heldutasunik.
Dena dago finkatzeke, batez ere nazionalismoan. Tamalez,
CDNk bere une historikoa galdu du. Zalantzan nago 2003ko hauteskundeetara
aurkezteko gai izanen ote den ere. Ez zen sortu garai egokian, eta ez
du jakin bere indarra modu egokian erabiltzen. Handinahikeriaz jokatu
du, eta Nafarroan gero eta ordezkaritza txikiagoa izanen duela uste dut.
UPNk
nafar nortasuna Nafarroaz berak duen nortasun baztertzailearekin nahasten
du. UPNk sekulan ez du egin Nafarroaren alde; Nafarroaz duen ikuspegi
baztertzailearen alde egin du baizik. Bere interesen alde jokatzen du
bakarrik. Zer
irizten diozu EArekin Nafarroako Legebiltzarrean daramazuen elkarlanari?
Oso
lan emankorra eta ona izan da, eta da. Ez dugu arazorik izan. EAk
hurrengo hauteskundeetan bakarrik aurkezteko aukera aipatu du. Nafarroan
ez dugu horretaz hitz egin, baina eskubidea du horretarako. Bai.
Harrituko zinateke nola. Hilero afiliatzen zaigu jendea, eta ez alderdiak
beti ordezkaritza izan duen eskualdeetan. Adibidez, Tuteran herri batzordea
eratuko dugu aurki. UPN-ri
alternatiba «Gure
lana agian botoen %20 edo %30 den boto abertzalea azaleratzea da, PSNri
esateko gure laguntzaz agindu dezakeela» Gobernuaren
jarduera «UPN ezin okerrago ari da lanean. 2003ko hauteskundeetan ez du lortuko gehiengo osoa, ez egungo gehiengoa ere» |