Orri Nagusia        Alderdia Berriak        Bestelako Agiriak        Irudi eta Inprimakiak

 

 

2000ko apirilaren 3an                                                                    119. alea

SUMARIO

-UDALBILTZA. Adierazpen instituzionala. Declaración institucional.

-BATERA - EAJ-PNVren azterketa.

 

 

 

UDALBILTZA

Adierazpen instituzionala

 

Iazko Irailean, Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskal Herri osoko 1800 Udal Hautetsik sortu zuten UDALBILTZA, udal izaera duen Euskal Erakunde nazionala. Han bertan argiro aldarrikatzen zen Instituzio nazionalaren zeregina eta zertakoa. “Euskal herriaren nazio eraikuntza bultzatzea, prozesu dinamiko eta demokratiko gisa ulerturik, eta euskal herritar guztien erabakimen eta partehartze askean oinarriturik”.

 

Zazpi hilabete lehenago, Iruñean egindako batzarrean zehazten ziren, baita ere, Erakunde berriaren helburuak: “Gure ordezkaritza eta lan esparruetatik, hau da, marko juridiko-politiko ezberdinetatik abiatuta, sei lurraldeetako euskaldunen harremanak legitimoki bultzatu nahi ditugu. Egungo hiru administrazio egiturak gainditzea beharrezkotzat jotzen dugu, Euskal Herriaren garapen osoa eragotzi dutelako eta XXI. mendeko erronkei aurre egiteko berma gisa”.

 

Beraz, naziogintza integratzailea, pertsonekiko eta lurraldeekiko errespetuan oinarritua eta hiritarren borondate askean  eraikia da UDALBILTZAK  bere gain hartu duen egitekoa  eta egiteko era ere.

Aldi berean, helburuak zehatz-mehatz izendatu eta adierazteaz gain, aipamen bereziak egiten zaizkio, nola Iruñean hala Euskaldunan, une haietan Euskal Herriak bizi zuen bake eta ilusio giroari. Bai batean zein bestean agirian dago garai hartako su etenaren eskenatokia.

 

Iruñeko adierazpenak garbiro jasotzen zuen ilusioz eta itxaropenez  betetako une hura: “Gure herri eta hirietan honenbesterainoko ilusioa sortarazi duen etapa politiko berriak hauxe eskatzen du: Euskal Herriko Udal Hautetsiek aurrez aurre ditugun aukerak jorratzea, eta eguneroko zeregin politikoa bakerantz eta Euskal Herriko demokrazian eta askatasunean oinarritutako etorkizunerantz bideratzea”.

 

Zalantzarik ez dago, bake giro itxaropentsuan sortua eta su etenaren babesean jaioa dela UDALBILTZA. Etapa politiko berri baten erronkei erantzutera datorrena, nahiz eta, hasiera hasieratik, hamaika manipulazio eta eraso jasan behar izan, hedabide eta indar politiko espainiar eta frantziar askorengandik. Izan ere, ahalegin guztiak egin zituzten UDALBILTZA eta antzeko egitasmoak itotzeko, euskal nazio eraikuntzaren ikurra daraman guztia ezabatzeko eta madarikatzeko.

 

Ez Madrilek eta ez Parisek ez dute keinu txikienik ere egin Euskal Herriaren borondatea errespetatzearen alde. Aitzitik, heien lege araudi eta marko estatal mugigaitzetan tematurik  agertu dira, behin eta berriro. Entzungor egin diote Euskal Hiritarrek  eta Euskal Ordezkariek presoei buruz egindako eskaerei.

 

Dena dela UDALBILTZAK burutuak ditu dagoeneko Euskalduna Jauregian erabakitako helburu asko eta asko. Gaur egun UDALBILTZA errealitate bizia da.

 

Bestalde, aldatu egin da UDALBILTZAren sorrerako bake giroa, su etena bertan bera uztea jakinarazi zenetik, eta  batez ere ETAk atentatuen bideari berriro ekin dionetik. Kale borrokaren erasoek, askotan udal hautetsien kontra eginak gainera, zuzen zuzenean oztopatzen dute UDALBILTZAren helburu demokratiko eta  irekia. ETAren atentatuek, etikoki gaitzesgarriak izateaz gain, erdiz erdi kaltetu eta astintzen dute UDALBILTZAren naziogintza demokratikoa eta inposaketarik gabea. Naziogintza bera eta naziogintzarako konpromezuak kolokan jartzen dituzte eraso, atentatu eta erailketa horiek, euskal gizartearen ekimena ezabatzen dutelako.

 

Horregatik ezin da mutu geratu UDALBILTZA egoera eta gertakizun horien aurrean, bere helburuak aurrera eramaten eragozten diotelako eta ondorengo hau aldarrikatzen du:

 

1.- Indarkeriaren erabilerarik gabe, era demokratikoan, askatasunean eta  hiritarren borondatean eta erabakimenean  oinarritu behar dela naziogintza. Eta beti ere giza eskubideak erabat errespetatuaz.

 

2.- Euskal hiritarrak direla euskal nazioaren eta honen eskubideen subjektu, eta ez dutela onartuko inposaturiko marko politiko mugiezinik ez eta indarrez inposatutako askapenik.

 

3.- ETAk oztopo egiten diola euskal nazio eraikuntzari. Bere atentatuek ez dute giza eskubiderik eta hiritarren borondaterik errespetatzen. Euskal gizarteari bere etorkizuna bakean erabakitzen uztea exigitzen diogu. Hori litzake eta bere erabakirik onena eta ausartena. Utz diezaiola euskal gizarteari hitz egiten eta gera dadila. Ezkonezinak baitira indarkeria eta naziogintza, demokrazia eta inposaketa.

 

4.- UDALBILTZAK eutsi egingo diola hasitako bideari eta hartutako konpromezuari. Bere helburuak betetzen ahaleginduko dela, dituen bitarteko guztiekin, bainan beti ere Udal eta Udal Hautetsien borondatezko partehartzean eta inposaketarik gabeko demokrazian oinarritutako Nazio Eraikuntzan.

 

 

Beasain, 2000ko martxoaren 28

UDALBILTZAREN BATZORDE IRAUNKORRA

 

 

 

UDALBILTZA

Declaración institucional

 

En septiembre del año pasado en el Euskalduna Jauregia de Bilbao,  1800 Cargos Electos de toda Euskal Herria creaban UDALBILTZA, institución nacional vasca de base municipal. El mismo día, se proclamaba la misión de esta institución nacional: “Impulsar la construcción nacional de Euskal Herria, entendida como proceso dinámico y democrático y sustentado en la libre participación y decisión de todos l@s ciudadan@s vascos”.

Siete meses antes, en una reunión celebrada en Iruña, se concretaban los objetivos de la nueva institución: “Desde la representación que ostentamos, desde los distintos marcos jurídicos-políticos en los que trabajamos, queremos legítimamente impulsar las relaciones entre l@s vasl@s vasc@s de los seis territorios. Consideramos necesario superar la separación existente en tres estructuras administrativas que han impedido el desarrollo integral de nuestro Pueblo para poder afrontar con garantías los retos que se nos presentan en el siglo XXI”.  l@s vasc@s de los seis territorios. Consideramos necesario superar la separación existente en tres estructuras administrativas que han impedido el desarrollo integral de nuestro Pueblo para poder afrontar con garantías los retos que se nos presentan en el siglo XXI”. 

 

Por tanto, UDALBILTZA tiene por finalidad la construcción nacional desde un punto de vista integrador, basada en el respeto a las personas y a los territorios, así como en la libre voluntad de la ciudadanía; por tanto, esos son los criterios en los que se basa su actuación. Por otro lado, tanto la Asamblea de Iruña como la de Bilbao, además de detallar los objetivos concretos que persigue la Institución, hicieron mención expresa al clima de paz e ilusión que vivía en aquellos momentos Euskal Herria. En ambos actos estaba presente el escenario resultante del alto el fuego de ETA.

 

La declaración de Iruña transmitía nítidamente la ilusión y la esperanza sentidas en aquel momento: “Además, la nueva etapa política que tanta esperanza e ilusión ha generado en nuestros pueblos y ciudades, reclama de l@s elect@s municipales de Euskal Herria trabajar las posibilidades abiertas e incorporar nuestro quehacer político diario al objetivo de construir un futuro de paz que profundice en la democracia y en la libertad del Pueblo Vasco”.

 

Es evidente que UDALBILTZA se crea en un clima que propicia la esperanza y en un contexto de alto el fuego, con el objeto de responder a  los retos de una nueva etapa política, aunque ya desde sus inicios, sufrió innumerables manipulaciones y ataques de no pocos medios de comunicación y fuerzas políticas, tanto españolas como francesas. Trataron una y otra vez de hacer fracasar UDALBILTZA y cualquier iniciativa similar, con el objetivo de  menoscabar y satanizar todo aquello que pueda conducir a la construcción nacional vasca.

 

Ni Madrid ni París han realizado el más mínimo gesto en aras a respetar la voluntad de Euskal Herria; por contra,  se han mostrado obstinados en la defensa de un inamovible ordenamiento jurídico  estatal, mostrando una total falta de audacia. Del mismo modo, han desoído reiteradamente las peticiones mayoritarias realizadas por la ciudadanía vasca y sus representantes en favor de los derechos de los presos, enrareciendo de ese modo el clima de ilusión creado.

 

A pesar de todo ello,  UDALBILTZA ha desarrollado objetivos que se marcó en la Asamblea celebrada en el Palacio Euskalduna. Hoy UDALBILTZA es una realidad.

 

Desgraciadamente, el panorama en que se gestó UDALBILTZA  ha variado desde que se tuvo conocimiento del cese del alto el fuego, y, sobre todo, desde que ETA comenzara de nuevo a cometer atentados. Los actos de kale borroka, muchas veces cometidos contra cargos electos municipales, obstaculizan la consecución del objetivo democrático abierto de UDALBILTZA. Los atentados de ETA, además de ética y moralmente reprobables atacan directamente a la construcción nacional que pretende llevar a cabo  UDALBILTZA de modo libre y democrático. Estas acciones menoscaban la iniciativa social, condicionando y cuestionando el proyecto de construcción nacional..

 

Por todo ello,  porque no puede permanecer impasible ante estos acontecimientos que obstaculizan el desarrollo de sus objetivos, UDALBILTZA declara lo siguiente:

 

1.- Que la construcción nacional se ha de sustentar en la utilización de vías democráticas, en la libertad y en la voluntad y decisión de la ciudadanía, rechazando el uso de la violencia, y respetando en todo momento y sin excepción alguna los derechos humanos.

 

2.- Que son las ciudadanas y ciudadanos vascos los que constituyen el sujeto de la nación vasca. Y que un ejercicio libre y democrático de voluntad ciudadana no admite ni la imposición de marcos inamovibles, ni libertades impuestas por la fuerza.

 

3.- Que ETA obstaculiza la construcción nacional vasca. Sus atentados no respetan los derechos humanos ni la voluntad de la ciudadanía. Le exigimos que permita a la sociedad vasca construir su futuro en paz. Esa será su decisión más acertada y valiente. Que  deje hablar a la sociedad vasca, y que pare. La violencia y la construcción nacional son incompatibles, al igual que lo son la democracia y la imposición.

 

4.- Que UDALBILTZA va a continuar por el camino emprendido, desarrollando su plan de actuación. Que trabajará en la consecución de los objetivos fijados haciendo uso de todos los medios de los que dispone, y siempre en el camino de una construcción nacional basada en la voluntaria participación de los municipios y cargos electos municipales, y en una democracia libre de imposiciones.

 

 

 

 

 

BATERA

EAJ-PNVren azterketa

1998ko Irailaren 18an ETA erakundeak emandako su etenaren ondoren eta ondorioz, Euskal Presoen eskubideen defentsa amankomunaren ibilbideari ekin genion hainbat alderdi politiko eta gizarte mugimenduk. Honen adierazgarri, “Euskal Presoen eskubideen alde” lelopean, 1999ko urtarrilaren 9an elkarrekin Bilbon burutu genuen manifestaldi erraldoia.

 

Ondorenean, eta ETAren su etenak eskaintzen zizkigun aukera berriei helduaz, lan amankomun horrentzat baliagarri suertatu den tresna eratzeari ekin genion, irailaren amaieran hasitako prozesuari, Azaroaren 13an amaiera eman geniolarik BATERA Plataformaren oinarri den dekalogoa guztion artean onartuz. Dekalogoak berak dioen moduan, bertan jaso genituen bateratzen gintuzten oinarriak.

 

Azkenik, 1999ko Azaroaren 28an, ETAk su etenaren haustura jakinarazi ondoren, 2000. urte honetan hainbat ekintza sofritu ditugu, ordurarteko baldintzak erabat aldatu direlarik.

 

Egoera berri honen aurrean, eta BATERAk aurrerantzean izan behar duen jardunbidea finkatzerakoan, EAJ-PNVk  derrigorrezko deritzo aldez aurretik dekalogoan jasotzen diren zenbait punturen inguruan dagoen konpromisoa argitzea:

 

Dekalogoaren lehen puntuak dioena kontutan izanik,

 

§         BATERA bezalako plataforma batek, giza eskubideak defendatzen dituen plataforma batek alegia, eska diezaioke ETAri giza eskubideak errespetatzea? Bai ala ez? Gure ustetan, erantzuna, zalantzarik gabe baiezkoa beharko luke.

 

§         ETAren ekintzak edo kale borrokaren erasoak jasaten dituztenek, giza eskubideen jabe dira ala ez? Eta kasu honetan ere, EAJ-PNVren ustetan erantzuna baiezkoa izanik, urratuak izan ezkero, zein litzateke eman beharreko erantzuna?

 

Dekalogoaren bederatzigarren puntuan esaten dena gogora ekarriaz,

 

§         Nola gauzatzen da gatazkaren humanizazioaren eta berradiskidetzearen aldeko konpromiso gogotsua? EAJ-PNVren ustetan behintzat, helburu hori oztopatu ditzaketen ekimenak geldiarazi daitezen eskatuaz gutxienez.

 

EAJ-PNVren iritziz BATERA plataformak 1999ko azaroaren 13an onartutako dekalogoaren hamar puntuak indarrean daude. Ezinbestekotzat jotzen dugu gainera guztien defentsa praktikoa.

 

BATERA testuinguru jakin batetan sortu bazen ere, hau da, su eten garaian, garbi dago norbanako giza eskubide guztien defentsan eta espreski euskal presoen eskubideen defentsarako sortu zela, beraz eta ondorioz, ETAren su etenaren desagerketak ez luke BATERA plataformaren amaiera suposatu beharrik, baldin eta BATERAko partaide guztiek oinarriak garbi ditugun.

 

Giza eskubideen errespetua izanik oinarri, behar beharrezko ikusten dugu:

 

1.- Espainia eta Frantziako gobernuei presoen eskubideak errespeta ditzatela eskatzea, pertsonen giza eskubideak ez baitira asmo edo estrategi politikoen arabera errespetatu edo urratu behar. Eskubide direnez bere horretan errespetatuak izan behar dira.

 

2.- ETAri eta Euskal Herriaren eta euskal presoen defentsan, indarkeriazko ekintzak burutzen ari direnei, oinarrizko giza eskubide diren bizitza eskubidea, ideia eta adierazpen askatasuna,... bere osotasunean errespeta ditzatela eskatzen diegu.

 

3.- Defentsa garbi honetatik abiatuta EAJ-PNV, arlo bakoitzari dagokion aldarrikapen, defentsa eta salaketarako ekimen zehatzak burutzeko prest dago.

2000ko Martxoaren 29an