LAN SORKUNTZARAKO PREMIAZKO NEURRIAK
Egun on denoi, eskerrik asko etortzeagatik
Apirilaren 4an Euzkadi Buru Batzarraren bilera monografikoa deitu genuen apirilaren 11rako, eta hala ospatu genuen iragan den astelehenean.
Hiru helburu genituen.
Lehenengo eta behin, adierazi nahi dugu langabezi egoeraren aurrean dugun kezka nagusia.
Bigarrenik, Euzko Alderdi Jeltzalearen arduradun politiko eta instituzionalak biltzea,ideiak alderatzeko eta egoerari aurre egiteko ekimenak proposatzeko.
Eta hirugarrenik, enplegua sortzera zuzendutako premiazko neurri berriak planteatzea.
Bilera horretatik egindako agiria helarazi dizuegu, egoeraren diagnosia islatzen du eta hiru lehentasunen inguruan bildutako premiazko hamar neurriak biltzen ditu.
Gazte enplegurako lehen uneko egitasmoa.
Langile autonomoei laguntzeko egitasmoa.
ETE edo enpresa txiki eta ertainak berrabiatzeko egitasmo berezia.
Honakoak dira proposatzen ditugun hamar premiazko neurriak:
1.- Prestakuntza eta praktika kontratuak sustatzea. Lehen urtean % 30ko diru laguntasuna.
2.- Autoenplegurako Egitasmoa. Bideragarritasun egitasmoen % 100eko finantzaketa eta autoenpleguari 6000 euroko diru laguntasuna.
3.- 10.000 euroko bekak kanpoko prestakuntzarako. Praktiketan prestatzeko urte beteko konpromisoa.
4.- Autonomoei finantza laguntasuna. Finantza erakundeekin hitzarmenak adostea,inbertsio kredituetan 4 puntuko diru laguntasunak emateko.
5.- Lantoki eta negozio berrietan zerga eta tasen % 50ko hobariak.
6.- 5 langiletik beherako famili enpresetan (IBI) OHZren %20ko hobariak.
7.- Enplegu garbia sortzen duten ETE (PYME) edo enpresa txiki eta ertainen inbertsioen %20ko diru laguntasuna.
8.- %60an laguntzea Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE-PYME) nazioartetzerako azterketa komertzialak.
9.- Ibilkorra birfinantzatzeko neurriak eta banakako enpresariei , langile autonomoei eta ETEei finantza babesa emateko egitasmo berria martxan jartzea 500 milioi euroko kopuruarekin.
10.- Enpresa ertain eta Txikiei finantzaketa nahiko eta kudeagarria ahalbidetzea, eskarietan eta kobrantzetan ematen diren atzerapenak izanda ere beren jarduera mantentzerik izan dezaten.
Era berean, epe ertainean martxan jartzeko bestelako neurri eta ekimenak proposatzen ditugu, hauek egiturazkoak dira.
Lehenengo eta behin, Enplegurako Politika Eraginkorrak berrantolatzea. Oraindik ez dira eraginkortasun osoz eta erakunde artean martxan jarri .
Bigarrenik, euskal enpresak nazioartetzeko egitasmo globalari bultzada ematea.
Eta hirugarrenik, ekonomia produzitzaile errealari zuzeneko babesa ematea.
Jakin badakigu “ hauteskunde aldian” bizi garela, baina ezin dugu denborarik galdu.
Euzko Alderdi Jeltzalea garenon aldetik,honako neurri hauek hartu ditugu:
1.- Erakundeetako arduradun guztiei neurri bilduma hau helaraztea
2.- Honako agiri bera, euskal finantza erakundeetako eta Merkataritza Ganberetako ordezkarien eta garrantzi goreneko eragile ekonomikoen eskuetan jartzea
3.- Neurri hauei jarraipena eta kontrola egiteko batzorde iraunkorra eratzea. Batzorde hau hiru hilabeteren buruan bilduko da berriro.