Joseba Egibar
18Martxoa
2011
18 |
Ekimenak

Sortu ekimena (Joseba Egibar)

Joseba Egibar
Martxoa 18 | 2011 |
Ekimenak

EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI


Joseba Egibar Artolak, Euzko Abertzaleak Taldeko legebiltzarkideak, indarrrean dagoen Erregelamenduaz baliatuz, ondorengo Legez Besteko Proposamena aurkezten du, premiaz Osoko Bilkuran eztabaidatzeko, SORTU alderdi politiko berriaren legalizazioari buruz.

ZIOA

Pasa den otsailaren 9an, SORTU alderdi politiko berriak bere Estatutuak aurkeztu zituen Espainiako Herrizaingo Ministerioaren Alderdi Politikoen Erregistroan izen-emateko. Estatutu horietan zehaztu zuen ¨indarkeria gaitzesten zuela ekintza politikoko bitarteko gisa edo helburu politikoak lortzeko bitarteko gisa¨. Testu berean gaineratzen da gaitzespen horrek ¨aho betean eta argi eta garbi, ETA erakundea barne hartzen duela, pertsonen oinarrizko eskubideak eta askatasunak urratzen dituen jokabideen subjektu aktiboa den heinean.

Bere aldetik, pasa den martxoaren 3an eta 7an, Estatuko Abokatutzak eta Estatuko Fiskaltza Nagusiak Auzitegi Goreneko Areto eskudunaren aurrean hainbat salaketa aurkeztu zituzten, Areto horren Epaia burutze-intzidente gisa, zeinen bidez legez kanpokotzat eta desegintzat jotzen diren Batasuna, Herri Batasuna eta Euskal Herritarrok alderdi politikoak, Espainiako Auzitegi Gorenetik interesatuz Espainiako Herrizaingo Ministerioaren Alderdi Politikoen Erregistroan izen-ematea ukatzea, eta, beraz, desegokitzat jotzea SORTU alderdi politiko berria formalki osatzea, arestian aipatutako legez kanpoko eta desegindako alderdi politikoen jardueraren ¨jarraitzailetzat eta ondorengotzat¨ jotzeagatik.

Azken egunotan, hitz batez, hainbat ordezkari instituzionalek adierazpen publikoak egin dituzte, beste batzuen artean, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Gobernu espainoleko Justizia Ministroak edota Euskal Herriko Justizia Auzitegi Goreneko Fiskal Nagusiak, SORTUk aurkeztu dituen Estatutuen legaltasun presuntzioa ontzat emanez, azken batean, indarkeriaren gaitzespena, ETArena barne, konpromiso politiko bezala hartzen dituzten Estatutuak direnak.


Bere hastapenetatik haietatik, eta, balore demokratikoen defentsaren legitimitate etengabe horretatik, Eusko Legebiltzarrak hainbatetan gaitzetsi du, indarkeriaren erabilerak ez duela balio helburu politikoak lortzeko eta, beraz, hainbatetan adierazi du ETArenganako bere gaitzespen erabatekoa ere, indarkeria gizabanakoen eskubideekiko eta oinarrizko askatasunekiko erasoa izateaz gain herri borondatearekiko mespretxu onartezina baita, euskal gizartearen gehiengoak behin eta berriro adierazi duena eta indarkeriaren erabilerak sekula ordezkatu ezin izango duena.

Eusko Legebiltzarrak hainbatetan berretsi egin du, era berean, bide demokratikoak direla egun gure gizartean dauden gatazka politikoei konponbide eman liezaioketen bakarrak eta ideia politiko guztiak direla zilegi, hain zuzen, bide horietatik defendatzen baldin badira, marko instituzionala eta parlamentarioa eztabaidarako tresna izanik eta, kasuan, ordenamendu juridikoan barneratzeko bide izanik. Ondorioz, horrela, auzi politikoak herri borondatearen ordezkari legitimoen bitartez konpondu behar direla, irizpide demokratiko utziezin hori, ziurtzat emango da.


Hori dela eta, Joseba Egibar Artolak, Euzko Abertzaleak Taldeko Bozeramaileak, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatuz, ondorengo Legez Besteko Proposamena aurkezten du, SORTU alderdi politiko berriaren legalizazioari buruz,koa Osoko Bilkuran eztabaidatzeko:

LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA

1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eta, bereziki, lehendakariari, eskatzen die, SORTU alderdi politiko berriak, Herrizaingo Ministerioaren Alderdi Politikoen Erregistroan normaltasunez izen-emateko, eta beraz, formalki osatuta gera dadin alderdi politiko gisa, eta hauteskundeetan euren parte hartzea erabat bermatuta gera dadin gainontzeko alderdi politikoen baldintza berdinetan, hori bada bere nahia.
2. Eusko Legebiltzarrak Estatuko aginte eskudunei eskatzen die, Botere Judizialaren independentzia kaltetu gabe, konstituzionalki emandako legezko, aniztasun politikoko eta partaidetza politikoko printzipio demokratikoen argitan, ez dezatela galarazi SORTU alderdi politiko berriaren izen-emate normalizatua, Herrizaingo Ministerioaren Alderdi Politikoen Erregistroan, eta, beraz, formalki osatzea alderdi politiko gisa.




Vitoria- Gasteizen, 2011ko martxoaren 17an

Sta.: Joseba Egibar Artola
EUZKO ABERTZALEAK TALDEKO BOZERAMAILEA

PARTEKATU