EAJ-PNVren aburuz GGEEetarako Zuzendariaren hitz egitea Lopezen politika alderdikoiaren adierazlea d
18Azaroa
2010
18 |
EBBren agiriak

EAJ-PNVren aburuz GGEEetarako Zuzendariaren hitz egitea Lopezen politika alderdikoiaren adierazlea d

EAJ-PNVren aburuz GGEEetarako Zuzendariaren hitz egitea Lopezen politika alderdikoiaren adierazlea d
Azaroa 18 | 2010 |
EBBren agiriak

Gaur goizean Giza Eskubideetarako Zuzendariak Legebiltzarrean hitz egin ondoren Maribel Vaquero Euzko Abertzaleak taldearen  legebiltzarkideak iragarri duenez "Ibañez de Maeztu andrearen hitz egitea izan da Lopezen Exekutiboak giza eskubideen inguruan duen ikuspuntu alderdikoiaren adierazlea". "Aitortu egin behar dut arrazoia duela giza eskubideen inguruko politikek 180ºko aldaketa eman dutela esan duenean; "horrela da, zalantzarik gabe, politizaziorako, koherentziarik ezarako eta ikuspuntu alderdikoirako biraketa egin dute" gaineratu du.

Maribel Vaqueroren esanetan "bereziki larria" izan da Gobernuaren Giza Eskubideetarako Zuzendariak "Euskal gizartea anestesiatuta eta ardurarik gabe egon da" esan izana. "Ordezkatzen duen hiritargoarekiko begirunerik eza erakusten du" azpimarratu du.

"Giza Eskubideetarako Zuzendaria gaurkoan izan da lehen aldiz Euskal Ganberan, kargua hartu eta urte bete eta erdi beranduago; eta agertu egin da EAJ-PNVren legebiltzar taldeak eskatu duelako, ez bere kabuz eta  desiragarri izango zatekeen modura" deitoratu du Vaquerok. "Baina benetan kezkagarriena dena da  ez diela erantzunik eman taldeen aldetik egin dizkiegun galderei" zehaztu du.

Legebiltzarkide jeltzalearen aburuz "Entzun eta gero ateratzen den ondorioa da Lopez Exekutiboaren Giza Eskubideetarako Zuzendaritzak ez duela inolako irizpiderik ezta  jarduteko egitasmorik ere".

 

PARTEKATU