EAJk 50 milioi euro gehiago lortu ditu Pyme industrialak eguneratzeko eta beren makina erremintak ho
17Azaroa
2010
17 |
EBBren agiriak

EAJk 50 milioi euro gehiago lortu ditu Pyme industrialak eguneratzeko eta beren makina erremintak ho

EAJk 50 milioi euro gehiago lortu ditu Pyme industrialak eguneratzeko eta beren makina erremintak ho
Azaroa 17 | 2010 |
EBBren agiriak

Diputatuen Kongresuak EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak Estatuko 2011 urterako Aurrekontu Orokorrei egin dien zuzenketa onartu berri du. Zuzenketa honen arabera 50 milioi euro ezarriko dira PYME industrialei zuzendutako diru laguntasunak emateko. Hauen bidez enpresa txikiek beren makina eta erremintak eguneratzeko laguntasuna jaso ahal izango dute.

Ekimenak Ganberaren gehiengoaren aldeko botoekin eta Talde Popularraren abstentzioarekin izan da onartua.

 

Pedro Azpiazu EAJ-PNVren barruan Ekonomia eta Industria gaietarako Bozeramailea denak "albiste bikaina" dela esan du "krisi ekonomiko egoera honetan agerian geratzen da industria enpresek beharrezko dutela beren produkzio inbertsioa indartzea eta kapital teknologikoa zabaltzea lehiakortasuna irabazte aldera".

 

 Pedro Azpiazuk gogora ekarri duenez "lehiakortasunaren hobetzea eta produktibotasuna handitzea dira sektore industriala bizkortzeko gako nagusiak", hain zuzen ere "mailegu gehigarri honen bidez  ekipo ondasun teknologikoen modernizazioa egin ahal izango da eta horrela atazak era zehatz eta eraginkorrean automatizatu ahal izango dira eta horrekin koste ekonomiko eta ingurumenezkoak murriztuko dira.

PARTEKATU