Aitor Estebanek Maroko gaitzestea eskatu dio  Ramon Jauregiri “Gai honetan kezkatik eta solidariotas
11Azaroa
2010
11 |
EBBren agiriak

Aitor Estebanek Maroko gaitzestea eskatu dio Ramon Jauregiri “Gai honetan kezkatik eta solidariotas

Aitor Estebanek Maroko gaitzestea eskatu dio  Ramon Jauregiri “Gai honetan kezkatik eta solidariotas
Azaroa 11 | 2010 |
EBBren agiriak

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaile laguntzaileak Ramon Jauregi Presidentziako MInistroari esan dionez" ez da serioa" Kanpo Gaietarako espainiar Ministra gertakariak "deitoratzera" eta "Nazio Batuen Erakundeari eskatzera "mugatu izana; esan duenez " kezkatik eta solidariotasunetik harago joan behar dugu ".

Diputatu jeltzaleak espainiar Gobernuari eskatu dio "era baketsuan protestaka ari zen jendearen kontra eragin den bortxakeria gaitzestea" eta era berean errefusa ditzala" espainiar hiritarren mugitzeko askatasuna eta informatuta egoteko askatasuna mugatzeko egindako ekimenak". Aitor Estebanek ezarri duenez "Maroko aliatua baldin bada eta herrialde demokrata dela esaten badu, gutxieneko parametro demokratikoei erantzun behar die eta ezin du jardun kritika orori ateak ixten dizkieten Estatuen modura".

Diputatuen Kongresuan ospatu den Kontrol Bilkuran Aitor Estebanek esan duenez " Espainiak ardurak eta esateko gauza asko ditu Sahararen inguruan "; horregatik Presidentzia Ministroari eskatu dizkio "jarrera sendoa" eta "ekimenak"..Gaineratu duenez erasoa izan den kanpamendua "ez zegoen Fronte Polisarioaren kontrolpean, arrazoi politikoetatik urrun zegoen eta saharar biztanleriaren larritasuna eta marjinazioa islatzeko protesta baketsua baino ez zen" .

PARTEKATU