Bilbon gizon batek bere bikotekidea hil izana gogor salatu du EAJk
27Uztaila
2010
27 |
EBBren agiriak

Bilbon gizon batek bere bikotekidea hil izana gogor salatu du EAJk

Bilbon gizon batek bere bikotekidea hil izana gogor salatu du EAJk
Uztaila 27 | 2010 |
EBBren agiriak

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak berriz ere emakumeen kontrako indarkeria gaitzetsi du, Bilbon iragan igandean, gizon batek 36 urteko emakumea hil ostean, urruntze agindua etenda.

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak erabat gaitzetsi du Amelia Amaya Jimenez, 36 urteko andrazkoaren hilketa. Izan ere, iragan igandean Bilbon gizon batek ustez bikotekidea hil zuen, urruntzea agindua etenda. "Emakumeen kontrako indarkeriaz aurten Euskadin hildako lehenengo emakumea da. Denok hartu behar dugu parte, denok neurriak jarri behar ditugu eta gizartea kontzientziatu behar dugu horrelako jazoerak saihesteko", ohartarazi du Garbiñe Saez Molinuevo EAJko legebiltzarkideak.

Legebiltzarkide jeltzaleak gaur Bilboko Udalan egindako elkarretaratzean hartu du parte, eta, adierazi du emakumeen aurkako indarkeria "gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunaren adierazlerik krudelena da, eta, gizarteari dagokio erantzukizunez indarkeriari aurre egitea, indarkeri hori egiten dutenak salatuz".

"Azken urtean emakume asko dira sexu erasoa jaso dutenak, eta, ez bakarrik sexu erasoak, baita eraso fisikoak eta psikologikoak ere. Asko eta asko mehatxatuak eta bortxatuak izan dira. Eta gaurkoan hildakoa ere, ezin dugu onartu. Euskal erakundeetatik neurriak jarri behar ditugu horrelako jazoerak errepika ez daitezen, eta, ildo horretan, euskal gizarteak errealitate honi aurre egin behar dio, batez ere, familietan eta hezkuntzan, adierazi du Garbiñe Saezek.

Horren harira, legebiltzarkide jeltzaleak gogoratu du euskal gazterian sexu erasoen batez bestekoa altua dela, "gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak isla nabarmena baitu gazteen artean. Beraz, indarkeria horren egoera gero eta gaizkitzaile eta biktima gazteagoengan islatzen da, 30 urte baino gutxiagoko adinetan.

EAJko legebiltzarkideak esan du neurriak jarri behar direla egoera hauek saihesteko. "Hezkuntza, bai familietan bai ikasgeletan, gure hurrengo ekintzen gakoa izan behar da", adierazi du Garbi Saezek.

Hori dela eta, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak euskal gizarteari ohartarazi nahi izan dio emakumeen aurkako indarkeriaren kontra egiteko, "gizon eta emakume guztion artean emakumeen aurkako indarkeriari amaiera emateko".

PARTEKATU