EAJk Lopezen gobernuari galdetzen dio Ibarretxeren gobernuak martxan jarritako “bizitza osasungarria
22Uztaila
2010
22 |
EBBren agiriak

EAJk Lopezen gobernuari galdetzen dio Ibarretxeren gobernuak martxan jarritako “bizitza osasungarria

EAJk Lopezen gobernuari galdetzen dio Ibarretxeren gobernuak martxan jarritako “bizitza osasungarria
Uztaila 22 | 2010 |
EBBren agiriak

"Bizitza Osasungarriaren Estrategia 2008an martxan jarritako osasuna sustatzeko ekimen bat da. Bere helburua da erraztea euskal herritarrek bizitza-ohitura osasuntsuak hartzea; baina Bengoak zuzentzen duen Sailak ez dio jaramonik egin", Josune Gorospe Elezkano EAJko legebiltzarkideak azpimarratu du.

2002-2010 Osasun-Planak adierazten du Bizitza-estiloak bere jarduteko esparruetariko bat dela, eta estilo horietatik jarduera fisikoa eta nutrizioa nabarmentzen ditu, adin-tarte guztietan, bizitza osasuntsua garatzeko oinarrizko zutabe gisa. Bestetik, aurreko Gobernuak 2005ean EAEko 4 eta 18 urte bitarteko biztanleei egindako Nutrizioari buruzko Inkestatik lortutako emaitzen arabera, haurren obesitatearen hazkundea bereziki larria da ( 4 eta 18 urte bitarteko biztanleen % 28 baino gehiagok gorputzeko gehiegizko pisua dauka).

"Bizitza Osasungarriaren Estrategiari buruzko informazioa jarraitzen du Gobernuaren web-orrialdean agertzen; hala ere, ez dago informazio horri buruzko eguneratzerik 2009ko lehenengo seihilekotik. Hori dela eta, ondorioztatzen da ez dutela horri dagokion ezer egin, nahiz eta estrategia erabat definituta egon eta jada ibiltzen hasia egon", baieztatu du Josune Gorospe legebiltzarkide jeltzaleak.

Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak uste du Bizitza Osasungarriaren Estrategiak jarraipena izan behar duela. Hori dela eta, legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarrean hainbat ekimen aurkeztu ditu zuzenean ezagutzeko zer den Lopezen Gobernuak egin duena, orokorrean, euskal herritarren eta, bereziki, haur eta gazte gizataldeen artean bizitza-ohitura osasungarriak sustatzeko. Horretarako, ondorengo galderak egin ditu:
  • Eusko Jaurlaritzak zein esku-hartze egin ditu Bizitza Osasungarriaren Estrategiaren markoan, EAEko haurren eta gazteen artean jarduera fisikoa eta elikadura osasungarria sustatzeko?
  • Zein neurri edo esku-hartze egin ditu Osasun eta Kontsumo Sailak osasuna sustatzeko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzak bultzatzeko?
  • Osasun eta Kontsumo Sailak sartu al du, Osakidetzako Kontratu-Programaren barruan, Lehen Mailako arretan jarduera fisikoa eta elikadura osasungarria sustatzea lehentasunezko eskaintzaren bidez?
  • Zein ekimen hartu dituzu kontratu-programaren bidez edo pizgarri espezifikoak sortzearen bidez jarduera fisikoa sustatzen duten osasun-zentroak sustatzeko?
  • Osasun-inguruak ez diren inguruetarako erabilera egokien gida-itxurako material didaktikorik egin eta banatu al dituzue?
  • Lehen Mailako arretan egiten diren ekintzei laguntzeko hedapen-materialik egin al duzue; hala nola, liburuxkak, gidak, kartelak... ?
  • Zein ekimen burutu dira amagandiko edoskitzea sustatzeko?
  • Lehen mailako arretan obesitatea detektatzeko protokolorik egin al duzue?
  • Zein ekimen burutu dira elikagaien etiketatze-prozeduaren jarraipena egiteko?
  • Komuneko forurik sortu al duzue Bizitza Osasungarriaren Estrategia garatzeko (jardunaldi teknikoak, eztabaidatzekoak...)?
  • Akordio iraunkorrik sustatu al duzue, Eusko Jaurlaritzako sailen arteko baterako konpromisoekin?
  • Erakunde esku-hartzearen sail arteko programarik diseinatu al duzue, osasuna sustatzeko?
  • Osasun eta Kontsumo Sailak nutrizioaren eta jarduera fisikoaren inguruko inkestarik egin al du, 2009ko maiatzetik gaur arte?


 

Legebiltzarkide abertzaleak bere ardura agertu du Madrilen bultzadei erantzuten dion sail baten aurrean egoteagatik, "hain zuzen ere, taupadak gogor egiten ez dituen bihotza denean; jada martxan zeuden ekimenei jarraipena eman beharrean, hiltzen uzten dituzte", gaineratu du Gorospek, "eta Osasunaren Lurralde arteko Kontseiluan hartutako akordioen gurdi mediatikora igotzen da".

 

Lotutako beste berri batzuk:
  • TALDE SOZIALISTAK EUSKO LEGEBILTZARREAN EZ ZUEN HAURREN ETA GAZTEEN ARTEAN BIZITZA-OHITURA OSASUNGARRIAK SUSTATZEAREN ILDOTIK DOAZEN TRESNAK GARATZEAREN ALDEKO BOTURIK EMAN. Ekimen hori Euzko Abertzaleak taldeak aurkeztu zuen aurtengo apirilean.
  • Bengoa sailburuak Legebiltzarrean aurkezten ditu ondoren betetzen ez dituen dokumentuak. EAJren legebiltzar-taldeak Legez Besteko Proposamen bat aurkeztu zuen Legebiltzarrean, sentsibilizazio-kanpaina bat egiteko beharrari buruz, herritarrek kontzientzia har dezaten urgentziazko zerbitzuak era zentzuzkoan erabiltzeko, horrela, urgentziazko zerbitzuez egiten den gainera bilerazko egoerak murriztuz. Aralarrek eta UPyDk ekimenaren aldeko botoa eman zuten, baina azkenean deuseztatu zen ez zuelako sozialisten eta popularren aldeko botorik izan. "Xelebrea da martxoan aurkeztutako ekimena eta OSNaren Herrialde arteko Kontseiluak berehala ezartzeko onartu zuen 4 neurrietariko bat batera gertatu zirela. Neurri hori Bengoa sailburuak osasun batzordean aurkeztu zigun urte bereko apirilean, eta hala ere, Lópezen Gobernua sostengatzen duten legebiltzar taldeek kontrako botoa eman zioten", baieztatu du Gorospe EAJko legebiltzarkideak, "Bengoak adarra jotzen digu gero beteko ez dituen ekimenak eta dokumentuak aurkezten dizkigunean".

PARTEKATU