EAJk bere ardura agertzen du soldatak jaisteak hitzartutako hezkuntzan izan ditzakeen ondorioengatik
14Uztaila
2010
14 |
EBBren agiriak

EAJk bere ardura agertzen du soldatak jaisteak hitzartutako hezkuntzan izan ditzakeen ondorioengatik

EAJk bere ardura agertzen du soldatak jaisteak hitzartutako hezkuntzan izan ditzakeen ondorioengatik
Uztaila 14 | 2010 |
EBBren agiriak

Arantza Aurrekoetxea legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari galdetzen dio ea Sailak nola aurreikusi duen konpontzea 3/2010 Legea ezartzetik datozen ondorioak; hala nola, indarrean dauden lan-hitzarmenak ez betetzea eta ikastetxeen zorpetzea.

Arantza Aurrekoetxeak Euskadiko Autonomia Erkidegoaren 2010erako Aurrekontu Orokorrak aldatzeko Legea -joan den uztailaren 6an indarrean sartu zena- hitzartutako hezkuntzaren eragileengan sortu duen arduraren berri eman du; eta ekimen bat aurkeztu du, zuzenean ezagutzeko Lópezen Gobernuak nola egingo dien aurre Lege hori ezartzetik etor daitezkeen ondorioei.

 

Ekimen horiek aurkezterakoan, legebiltzarkide jeltzaleak kontuan izan du, pasa den ekainaren 30ean, Kristau Eskola, Ikastolen Elkartea, AICE-IZEA, EIB eta Ikasgiltza hitzartutako hezkuntzako elkarteen ordezkaritzak egin zuen agerpena. Ordezkaritza horrek, berak eskatuta, agerraldia egin zuen Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, Lege hori onartzeak hitzartutako hezkuntzan izan ditzakeen ondorio txarrak azaltzeko. Ikuspegi horretatik, ondorengo galderak egin dizkio Hezkuntzako sailburuari, Isabel Celaári:

 - Sailak noiz eta nola jakitera eman zien hitzartutako hezkuntzako elkarteei, EAEko 2010erako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legea aldatzeko proposamena?

 

 - 3/2010 Legeak zein ondorio ekonomiko zehatz ditu Ordainketa Eskuordetuagatik kaltetutako langileengan eta ikastetxeengan?

 

 - Sailak nola aurreikusi du 3/2010 Legea ezartzetik datozen ondorioak konpontzea; hala nola, indarrean dauden lan-hitzarmenak ez betetzea eta ikastetxeen zorpetzea?

 - Sailak zer iritzi juridiko du Kristau Eskolak Legearen aldaketari buruz igorritako txostenaren inguruan?

 

EAJren legebiltzarkideak uste du ¨hain garrantzizkoa den erabakia hartu baino lehen, hau da, soldatak jaisteko erabakia hartu baino lehen, Gobernuak zehaztasunez ikertu behar zukeen neurri horrek sor zitzakeen ondorioak, eta, horregatik, Legebiltzarreko gehiengoa duen talde gisa, jakin nahi dugu Celaá andereak zuzentzen duen Sailak zein konponbide planteatzen dituen Legea ezartzeak hitzartutako hezkuntzan sortzen duen problematika konpontzeko¨.

PARTEKATU