Estebanek Gonzalez-Sinderi exijitu dio epe laburrean itzuli ditzala EAJri kendutako fondoak eta gaur
16Ekaina
2010
16 |
EBBren agiriak

Ekaina 16 | 2010 |
EBBren agiriak

Aitor Esteban EAJ-PNVren diputatua eta Kultura gaietarako Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak Angeles Gonzalez-Sinde Kultura Ministroari eskatu dio  guda zibil garaian EAj-PNVri lapurtutako fondoak itzultzeko prozesua arin dezan.Estebanek gaitzetsi duenez  "laburregia" eta "ez oso argia" izan da Diputatuen Kongresuko Kontrol Bilkuran Gonzalez Sindek eman duen erantzuna. 

Aitor Estebanek  Ángeles González-Sinderi esan dionez EAJ-PNVren jabegoko agiri multzo handia da, eta bertan daude esate baterako bilkura aktak, batzar aktak, alderdikide zerrendak, barne erakundeen arteko eskutitzak, txostena, eta abar. 

Euskal Diputatuak kongresutik iragarri duenez paper hauek itzultzeko prozesuak "urte beteko atzerapena darama Legea onartu zenetik" eta espero du "ez daitezela atzerapen gehiago gertatu eta Kultura ministerioak legeak ezarritakoa bete dezala"

PARTEKATU