EAJk López lehendakariari galdetzen dio espalazio bidezko neutroi-iturriaren azpi-egoitzaren egoerar
16Ekaina
2010
16 |
EBBren agiriak

EAJk López lehendakariari galdetzen dio espalazio bidezko neutroi-iturriaren azpi-egoitzaren egoerar

EAJk López lehendakariari galdetzen dio espalazio bidezko neutroi-iturriaren azpi-egoitzaren egoerar
Ekaina 16 | 2010 |
EBBren agiriak

¨Lehenengo harria jarri zenetik, sei hilabete pasa dira, eta proiektuaz ez dugu besterik jakin; oraingoz, instalazio zientifiko handia izango zena, ibilgailuen aparleku triste bihurtu da¨, Estibaliz Hernáez legebiltzarkideak gogorarazten du.

Estibaliz Hernáezek, datorren ostiralean Legebiltzarrean izango den kontrolerako bilkuran, Lehendakariari galdetuko dio espalazio bidezko neutroi-iturriaren azpi-egoitzari buruz.

Legebiltzarkide abertzaleak gogorarazi du, pasa den urteko abenduan, Leioako EHUko etorkizuneko Parke Zientifikoaren  lurzoruetan, azpi-egoitzaren lehenengo harria jarri zela; komunikabideen hedapen handia egon zen, eta hainbat kargu sozialista egon ziren; besteak beste, Garmendia ministroa eta Lehendakaria bera. ¨Geroztik, sei hilabete pasa dira eta proiektuaz ez dugu besterik jakin; instalazio zientifiko handia izango zena, ibilgailuen aparleku triste bihurtu da¨, gaineratu du.

Hasierako ekimena, Euskadin, espalazio bidezko neutroi-iturri europarraren egoitza jartzea zela azpimarratu ondoren, aipatu du

¨Rodriguez Zapateroren Gobernuak  proiektu horrekiko zuen   konpromiso eskasak sortu zuela azpi-egoitzarekin konformatu behar izatea¨.

¨Eta ikusi duguna ikusita, azkenik, susmatzen dugu proiektua ezerezean geratuko dela¨, seinalatu du. Zentzu horretan, azpimarratu du ¨Lópezen Gobernuak akordio bat sinatu zuela, zeinen bidez, konpromisoa hartzen zuen 90 milioi euro proiektu bati zuzentzeko. Eta, gaur egun, oraindik ez dakigu zertan gauzatuko den¨. ¨Jakin badakigu Gobernu espainiarrari dagokion diru-ekarpena Ogasun Ministerioan trabatuta dagoela¨, gaineratu du.

Testuinguru horretan, EAJko legebiltzarkideak, hurrengo kontrolerako bilkuran, López Lehendakariari galdetuko dio espalazio bidezko neutroi-iturriaren azpi-egoitzaren egoerari buruz. ¨Jada egiaztatu dugu zein den Gobernu espainiarrak  duen modu bitxia euskaldunen interesak defendatzeko; orain, jakin nahi dugu ea euskal Gobernuak gure interesak defendatzen dituen edo, berriro ere, Patxi López Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuaren ordezkaria izatera mugatzen den¨, bukatu du.

PARTEKATU