Euzko Alderdi Jeltzalearen iritziz, López lehendakariak beste behin ere urratu ditu Aldundi eta udalekin hartutako konpromisoak, gastua murrizteko neurriak onartu eta iragarri baititu euskal erakunde sareko ordezkari nagusienak kontuan hartu gabe.
Iragan den maiatzaren 24an, astelehena, López lehendakariak hiru Foru Ahaldun Nagusiekin eta EUDELen Lehendakariarekin bildu zen lehen aldiz. Bileraren helburua, egoera ekonomikoaren inguruko diagnosia elkarrekin egitea eta Rodriguez Zapaterok iragarri zituen egokitzapen neurriak aztertzea zen, berauen aplikatzea eta Euskadin izango luketen eragina aztertzearekin batera.
Topaketa honetan hiru Ahaldun Nagusiek eta EUDEL erakundearen lehendakariak proposatutako neurrien inguruan zuten jarrera azaldu zuten, egokitzapenaren aurreko alternatibak aurkeztu zituzten eta krisialdiari aurre egiteko eta egoera gainditzeko bestelako neurri osagarriak eskaini zituzten.
Bilera berean, aldundiek eta EUDEL erakundeak zerga politikekin erlazionatutako proposamenak aurkeztu zituzten, egoera txarrenean dauden gizarte taldeei begira- pentsiodunak eta langabeak- eta euskal ekonomiaren Lehiakortasunaren inguruko etorkizunerako ituna. Azken akordio honen helburua zen une honetatik beretik dinamismoa eta lehiakortasuna bultzatzea, euskal produkzio ehunarentzako erronka gisa.
Aste betea igaro da, eta pentsaezin gertatzen den arren, Lehendakariak ez die Ahaldun Nagusiei eta EUDELen lehendakariari idatzi edo deitu. Ez dakigu gai hauetaz hitz egiteko den Kontzertuaren Batzorde Mistoaren derrigorrezko bilera noiz egingo den. Gobernua, komunikabideen bidez neurriak iragartzera eta Legebiltzarrean aurkeztera mugatu da, eta gero alde bakarretik onartu ditu gainerako erakundeekin adostu gabe. Eta, bere helburu bakarra da argazkian lehen agertzea.
EAJ-PNVk Lehendakariari eskatu nahi dio ez dezala gehiago Rodriguez Zapateroren eran egin. Arduratsua izan dadila eta errespetuz joka dezala; eta gutxienez, herri honetako erakundeekin oinarrizko adostasunetara iristeko ezarri zituen konpromisoak bete ditzala.
Aurrez aurre duguna, gabeziak propagandaren bitartez estaltzearekin obsesionatuta dagoen exekutiboaren ekimena da. Espainiako gobernuak darabilen alde bakarreko erduaren adibide agerikoa da.
Hasi da ekaina, egokitzapenerako hila; eta ez dago egokitzapen neurri hauek aplikatzeko irizpide argirik. Euskal erakundeak itxaroten daude, heldu ez den eskutitz edo dei sinple bat noiz helduko zain.
López Zapateroren jarduteko eraren zatirik txarrena kopiatzen ari da. Ez ditu neurriak adosten, ez duelako arazoen inguruko konpromiso eta arretarik. Erantzunak atzeratu egiten ditu eta bat-batekotasunez egingo ditu gauzak, presaka, berandu eta txarto.
Lopez, komunikatzeko duen balizko arazoarekin dago obsesionatuta, baina agerikoa da bere arazoa krisialdiaren kudeatze publikorako duen ezgaitasuna dela.
EAJ-PNVk euskal erakundeen arteko bilera berria egiteko berehalako deia exijitzen du, krisialdi ekonomikoaren aurrean gauzatu beharreko egokitzapen neurrien markoa zehazte eta erabakitze aldera.