EAJ-PNVK BIZIKIDETZARAKO ETA TERRORISMOAREN DESLEGITIMAZIORAKO AGIRIAREN AURREAN MANTENTZEN DUEN JARRERA
-Oraingo agiriak hasiera batean Lopez Gobernuarengandik jaso genuen hasierako proposamenarekin zerikusirik ez izatea lortu dugu.
-Aurrera pausu handiak eman dira, batez ere hezkuntza esparruan eta Euskadiko Eskola Kontseiluak egindako eskariekin bat etorriz.
Horrela ba:
-Aurreko Gobernuak abian jarritako Bakerako Hezkuntza Egitasmoaren balioa aitortu da,
-Edonolako dotrinatze konstituzionala ezabatu da ,
-Eta, onartu egin da hezkuntza erkidegoaren adostasuna ezinbestekoa dela ikastetxeen autonomia Egitasmo hau garatzeko orduan; era berean onartzen da ikasleria hezkuntza egitasmoaren erdigunean dagoela. Hezkuntza proiektua ez da biktimen testigantzaren zerbitzura jartzen, baizik eta testigantzak dira hezkuntza proiektuari sendotasuna ematen diotenak.
-Atera den agiria, oraindik da partziala eta hobetu daitekeena. Ez da, EAJ-PNVk onartuko zuena, Gobernu ardurak izan balitu.
-bizikidetza demokratikoaren eta bortxakeriaren deslegitimazioaren ikuspuntuak giza eskubideen urratzeen izaera integral eta alde anizdunaren desitxuratzea eragin du.
-Abiapuntu harturik, biktimak giza eskubideen urratzeak nozitu dituzten guztiak direla, bortxakeriak eragindako biktimak aitortzea eta kalteak ordaintzeko bidean aurrera egiteko aukera galtzen da . Honetan ere sartzen ditugu motibazio politikoa duen bortxakeriak eragindako biktimak , hauek ez baitira agiri honetan islatu .
-EAJ/PNVren aburuz, edonolako biktimaren testigantza barnean hartuko duen hezkuntza proiektuak, bizikidetza demokratiko BAKEGILE eta ADISKIDETZAILEA izan behar du. Helburu hau ez da agirian aurreikusi.
-Ez da onartu Planaren aplikazio eta ebaluazioan inplikatutako eragile estrategikoekiko prozesu parte hartzaileari hasiera emateko proposamena.