EAJ alderdiak jarduera arduratsua mantendu izan du eta mantentzen du krisialdi ekonomikoaren aurrean. Azken bi urteotan, hainbat adostasun ahalbidetu ditugu Euskadin eta Estatuan ere. Zenbait erabaki hartu ditugu, asko garrantzitsuak oso, segurtasuna eskaintzen zuten erabakiak. Gure lehentasuna lana eta ekonomia bultzatzea izan da. Gaurko honetan, ardura horrek Zapatero presidenteak hainbat neurri barnean hartzen duen lege dekretuari ezetza esatera garamatza. Euskadiko hiritar guztien interesak eta euskal autogobernua defendatzeko dugun asmoak ezezkoa ematera bultzatzen gaitu. Erabaki hau ondo neurtua izan da eta jakin badakigu larria dela. Orain arte saiatu izan gara Espainiako Gobernua iritziz aldatzera eta neurri zentzudunago eta bidegabeagoak hartzera bultzatzen. Ezinezko egin zaigu. Eta berari- soilik berari- eskatu behar zaizkio erantzukizunak.
Estatuko aurrekontu orokorrak babestu ditugu eta Rodriguez Zapateroren Gobernuak erabakitako lehen neurri bilduma babestu dugu. Euskadin Erakunde eta Aurrekontu Egonkortasunerako akordioa bultzatu dugu, Kontzertu Ekonomikoaren blindatzea ahalbidetu dugu; eta orain, Eusko Jaurlaritzari Lehiakortasunerako ituna eskaini diogu. Akordioaren bidean sinesten dugu- eta hala erakutsi dugu- eta uste osoa dugu politikan eta ekonomian ardurak partekatu egin behar direla. Zapatero jaunak eta bere Gobernuak ere hala pentsatzea nahiko genuke. Ez da horrela izan.
Egun batean, goizean goiz ezagutu genuen Zapateroren gobernuak krisialdia ukatzen zueneko garaian jarritako neurri guztiak auzitan jartzen zuen egokitzapena bidean zela. Azken bi asteotan, nahasmena eta zehaztapenik eza izan dira nagusi Gobernuak egindako adierazpen guztietan. Atzo bertan egin ziren itxurazko zuzenketak Lege Dekretuaren testuan.
Eta horri guztiari gehitzen badiogu, Gobernuak ez duela gainerako indar politikookin - gurekin gutxienez, ez- hitz egiteko, partekatzeko eta negoziatzeko ahalegin txikiena egin, gure konfiantza erabat murriztu da. Hala ere, eta Zapateroren ekimenik eza ikusita, atzo Gobernu Zentralari Lege Dekretuaren inguruko argibideak eskatu genizkion eta proposamen batzuk ere aurkeztu genizkion. Gure ustetan, era nabarmenean hobetuko lituzkete aurkeztutako neurrien eragin kaltegarriak; eta, Euskadiren kasuan, autogobernua mantentzea ahalbidetuko lukete. Gure eskaintzak ez du erantzunik jaso. Horregatik, gure jarduna ardura osoz egin izateak ematen digun lasaitasunez, lehen adierazi dudan erabakia hartu dugu.
Gauzak horrela, gure jarrera "ezetza" da eta hala ulertu behar da, ezetza Gobernuak jarduteko moduari eta Lege Dekretuaren edukiari.
Gai honen mamira sartuta, Dekretu horretan aurreikusten diren neurriak eznahikoak, bidegabeak eta balorerik gabeak dira jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzeko eta berriztatzeko. Beldur gara, honakoa ez ote den hasiera izan- hasiera txarra- are gogorragoak izango diren neurriak ezartzeko.
Jakin badakigu egokitzapenak egin behar direla, egoera ekonomikoak ahaleginak eta sakrifizioak exijitzen dituela. Baina, zerbaiterako izan behar dute, norabide zuzenean egin behar dira eta babes politiko eta soziala behar dute.
EAJk nahiko zukeen- oraindik ere garaiz gaude etorkizunari begira- krisialdiari aurre egiteko akordio mahai zabala eratu izan balitz, une bakoitzekoari berea emanda, Moncloako Ituna izan zenaren antzekoa izango zena.
Espainiako gobernuak alde bakarraren alde egin du, inprobisazioaren alde, inposizioaren alde. Ez gaude horrekin ados eta ezetz bozkatuko dugu.