EAJk Lopez gobernuari exijitzen dio, Legazpin, Sidenorreko altzairu fabrikaren jarduera berraktibatz
19Maiatza
2010
19 |
EBBren agiriak

EAJk Lopez gobernuari exijitzen dio, Legazpin, Sidenorreko altzairu fabrikaren jarduera berraktibatz

EAJk Lopez gobernuari exijitzen dio, Legazpin, Sidenorreko altzairu fabrikaren jarduera berraktibatz
Maiatza 19 | 2010 |
EBBren agiriak

Biharko osoko bilkuran, Legazpin Sidenorrek duen plantaren etorkizunari buruzko ekimen bat eztabaidatuko da. Pasa den maiatzaren 7an, gai honen inguruko eztabaidan, Industriako sailburuak  bere ¨ardura¨  azaltzera mugatu, eta esan  ¨merkatua dela jarraibideak seinalatzen dituenak¨  esan ondoren, Ane Urkiola legebiltzarkideak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu zuen. Mozio horretan, lehenik, ¨Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari eskatzen zaio, altzairu-industriak Goi Urolan, eta, konkretuki, Legazpin duen izaera estrategikoa aintzat hartuz, Legazpin Sidenorrek duen altzairu-fabrikaren jarduera berraktibatzeko eta mantentzeko beharrezko neurriak har ditzala¨. Halaber, eskatzen du ¨ Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Goi Urola eskualderako industria-plan bat aurkez dezala, datorren irailerako, Eusko Legebiltzarreko Industria Batzordean.

¨Ez du balio ardura agertzearekin; gobernu bati exijitzen zaiona da bere herritarren arazoak konpontzeko erabakiak har ditzala¨, azpimarratu du Urkiolak.    

EAJk industria-talde zehatz batek hartzen dituen erabakia estrategikoak zalantzan jartzeko asmorik ez duela seinalatu ondoren, azpimarratu du ,herrialdeko gehiengoa duen alderdi gisa, bere alderdiaren ardura dela exijitzea ¨erakundeek, kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak, Legazpirako eta Goi Urola eskualderako sektore estrategiko baten defentsan inplika daitezela¨.

Legebiltzarkide jeltzaleak gogorarazi du, Sidenorren altzairu-fabrikak Legazpin zituen eskaera-zorroa eta enplegua eta lan-kargak erregulatzeko espedientea aintzat hartuz, jarduera urte osoan izan zezakeen. Halaber, azpimarratu du, nahiz eta plantak altzairu berezien eskaerari aurre egiteko azpiegitura egokia izan, enpresak erabaki zuen produkzioa Basaurira eramatea, azkenean, produzitzeari uzteko, zeren eta, Basaurin ez zen batere errentagarria. ¨EREarekin eta lan-kargaren banaketarekin, Legazpi funtzionatzen jarrai zezakeen egoera ekonomikoa hobetzearen zain¨, nabarmendu du.

Sidenorrek  merkatuak 2008ko mailara heltzen denean, planta berriro irekiko duelaren iragarpenari dagokionez, enpresaren borondate errealaren inguruko zalantzak azaldu ditu, zeren eta 2009an ez du produkziorik izan eta Legazpiko planta ez da ageri 2010erako inbertsio-planean. Gainera, akaberako lau lerrotatik bi eraitsi ditu. ¨2008ko produkzio-mailara horrela iristeko asmoa duzu?, galdetu dio bere buruari

¨Denak aditzera ematen du Sidenorrek planta erosi zuela lehiakide bat aldamenetik kentzeko, eta benetan erdeinagarria dena da López jaunaren Gobernua ardura azaltzera mugatzea, zuzeneko 350 lanpostu inguru kendu eta zeharkakoak direnen kopuru handia kendu ostean¨, ohartarazi du. 

¨Eskualderako enpresak duen izaera estrategikoari  eta galdu diren zuzeneko eta zeharkako lanpostuen bolumenari erreparatuz, uste dugu Administrazioak ahal dituen baliabide guztiak jarri beharko lituzkeela, plantan, jarduera berraktibatzeko eta mantentzeko¨, bukatu du.

PARTEKATU