EAJk Lópezen Gobernuari azalpenak eskatuko dizkio, Osakidetzan, euskararem erabilera normalizatzeko
17Maiatza
2010
17 |
EBBren agiriak

EAJk Lópezen Gobernuari azalpenak eskatuko dizkio, Osakidetzan, euskararem erabilera normalizatzeko

EAJk Lópezen Gobernuari azalpenak eskatuko dizkio, Osakidetzan, euskararem erabilera normalizatzeko
Maiatza 17 | 2010 |
EBBren agiriak

EAJren taldeak, Eusko Legebiltzarrean, Gobernuari ondorengo interpelazioak egingo dizkio, hurrengo ostiraleko kontrolerako osoko bilkuran:

- Josune Gorospe legebiltzarkideak Osasun eta Kontsumoko sailburuari interpelazioa egingo dio, Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko gaiaren inguruan, indarrean dagoen araudia ez beteatzeri buruz.  Bereziki, eskatuko dio azal dezala zergatik kontratu-programek ez dituzten jasotzen indarrean dagoen 67/2003ko Dekretutik datozen hizkuntza-eskaerak.

- Estíbaliz Hernáezek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari interpelazioa egingo dio, kotxe elektrikoaren gaineko euskal proiektuekiko defentsa ausartaren inguruan, bere sailak dituen proposamenei buruz. Bere hitzaldian, gogoraraziko du, nahiz eta pasa den apirilaren 28an, Europar Batzordeak ibilgailu garbiak garatzeko eta eskala handian erabiltzeko sustapen-estrategia aurkeztu, irmoki kotxe elektrikoaren alde egitea ekidin du. Halaber, azpimarratuko du, Euskadin, jada enpresetako eta ikerkuntzako hainbat ekimen daudela kotxe elektrikoaren ingurukoak, eta soilik 2 hilabete falta direla Europar Batasuneko lehendakaritza espainiarra bukatzeko.

Beste alde batetik, kontrolerako osoko bilkura horretan, ondorengo galderak ere bideratuko dira:

- Arantza Aurrekoetxeak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari galdera bat egingo dio, Marko esperimental hirueledunean sartutako aldaketei buruz.  Sailaren beraren iturriek baieztatu eta gero, ikastetxeek Marko esperimental hirueledunean parte hartzea arautzeko legea argitaratzerakoan egondako atzerapenak izan direla, beste arrazoien artean, Markoan sartutako aldaketengatik, alderdi politikoekin, eta gizarte- eta hezkuntza-eragileekin  izandako harremanak direla-eta, legebiltzarkide jeltzaleak sailburuari eskatuko dio azal dezala zer aldaketa sartu dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, pasa den martxoaren 3an, Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean aurkeztutako proposamenean.

- Amaia Arregik Etxebizitzako sailburuari eskatuko dio, bere balorazioa egin dezala, Basurtutik Casillara doan tartean, tranbia luzatzeko obrak ez hasteari buruz. Legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratuko du, nahiz eta obrak 2009ko urriaren 28an behin betiko esleipena jaso eta 2009an, 2010ean eta 2011an burutzeko urte anitzeko gastuaren aurreikuspen bat esleitua izan, 2010. urtearen erdian gaude eta oraindik ez da obra hasi. 

- Ana Otadui legebiltzarkideak Justizia eta Administrazio Publikoko sailburuari galdetuko dio Administrazio-Taldean, Administrazio-laguntzaileen Taldean, eta Administrazio Orokorreko Urgazleen Taldean karrerako langile funtzionario gisa sartzeko egindako deialdietan, oraintsu EHAAn argitaratutakoetan, hizkuntza-eskakizunak ezartzeko irizpideei buruz.

- Juan Antonio Arieta-Araunabeñak Osasun eta Kontsumoko sailburuari galdetuko dio ea EAEko ospitaletan euren posgraduko prestakuntza bukatzen duten egoiliarren leialtasun planari jarraipena emango dion; Osakidetzak 2006an, 2007an, 2008an eta 2009an martxan jarritako plana.  

PARTEKATU