EAJk salatzen du Osasun Sailak egiten diola Legebiltzarrari informazioa emateari, larunbatetan anbul
11Maiatza
2010
11 |
EBBren agiriak

EAJk salatzen du Osasun Sailak egiten diola Legebiltzarrari informazioa emateari, larunbatetan anbul

EAJk salatzen du Osasun Sailak egiten diola Legebiltzarrari informazioa emateari, larunbatetan anbul
Maiatza 11 | 2010 |
EBBren agiriak

Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak erregistratu du dokumentazio-eskaera bat Bengoa Sailburuari zuzendutakoa, larunbatetan, anbulatorioak ixteari buruzkoa.

Nerea Antia legebiltzarkideak azaldu du, Eusko Jaurlaritzak asteburuetan, anbulatorioak ixteko duen proposamena ezagutzera emateko moduak bere legebiltzar taldean ¨ezinegon handia¨ sortzen duela. ¨Osasun eta Kontsumo Sailaren egungo arduradunen ohiko jokabideari jarraiki, berriro Legebiltzarra mespretxatu dute, asteburuetan, lehen mailako arretaren berrantolamenduaren moduko garrantzizko neurrien berri ematerakoan¨, azpimarratu du. Eta gogorarazi du, ¨egungo Osasun Saileko taldeak gauza bera egin zuela Gasteizen, ospitalearen berrantolamendua planteatu zuenean: informazioa ezkutuan eman zien komunikabide zehatz batzuei, eta Legebiltzarrera bakarrik joan zen azalpenak ematera, beste erremediorik izan ez zuenean; hau da, EAJko Taldeak bere agerraldia eskatu ondoren¨.

Antiak aipatu du, asteburuetan anbulatorioen osasun berrantolamenduaren eta EAGen inguruan, Bengoak zuzentzen duen sailaren jokabidea, ¨Lópezen Gobernuak Eusko Legebiltzarrarekiko duen erabateko mespretxuaren adibide berria dela¨. Azaldu duen legez, EAJk, pasa den apirilaren 14an, Osakidetzaren zuzendari orokorraren agerraldia eskatu zuen, Legebiltzarrak jakin zezan, zuzenean, asteburuetako lehen mailako arretaren berrantolamendua zertan datzan. ¨Maiatzaren 10eko datan, hilabete igaro ondoren, agerraldia ez da burutu; eta, berriro ere, Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordeko Lehendakaria, Carmelo Barrio popularra, Osasun Sailarekiko interesen eta estrategien mende jartzen da, behin eta berriro uko egiten diona Legebiltzarrari azalpenak emateari. Hala ere, egun hauetan, komunikabideek eskaini dute, zehatz-mehatz, Eusko Legebiltzarrari eta legebiltzar-taldeei  lapurtzen zaien informazioa¨, argudiatu du. ¨Hori ez da gardetasunezko jokaera; baizik eta guztiz kontrakoa. Horri azalpenak ekiditea eta Legebiltzarrean eztabaida ekiditea deitzen zaio¨, gaineratu du.

Testuinguru horretan, legebiltzar-talde jeltzaleak eskatzen du agerraldi hori lehenbailehen gauzatzea; eta gauzatzen ez den bitartean, exijitzen du legebiltzar-taldeei bidaltzea proposamena jasotzen duen dokumentua, ikertu eta baloratu ahal izateko. Helburu horrekin, informazio-eskaera bat erregistratu du Bengoa Sailburuari zuzendutakoa.

Alderdi Sozialistaren ¨norabide ikusgarri¨ berria

Edozein kasutan, eta zuzenean, proposamenaren edukia ezagutzeko zain egon, EAJk uste du benetan deigarria eta arduratzekoa dela, dirudienez, Euskadiko Alderdi Sozialistak gai honetan eman duen norabide aldaketa ikusgarria.

Aurreko legealdiaren amaieran, Inclanek zuzendutako Osasun Sailak neurri hau ezartzeko aukera ere  ikertu zuen, baliabideak arrazionalizatzeko eta aurrezteko, asteburuetan emandako osasun-arretaren kalitatea murriztu eta kaltetu gabe. Aldi horretan, PSEk, Isabel Celaáren hitzetan,-egungo Hezkuntza Sailburua dena-, salatu zuen aurreko Gobernuaren eraginkortasunik eta sentsibilitaterik eza, eta era guztietako zorigaitzak aurreikusi zituen: euskal osasun publikoaren masifikazioa, okerrera egitea eta ospe-galtzea.

Orain, PSE da gobernatzen duena; Patxi López, Lehendakaria; eta, Rafale Bengoa, Osasuneko Sailburua. Eta, dirudienez, Inclanek eta bere taldeak ezarritako neurrien oso antzekoak direnak ezarriko dituzte. ¨Ez da arraroa beste batzuetan engainatu duenak berriro engainatzea. Horrela, López Lehendakariak esan zuen ez zuela inoiz itunik sinatuko eskuinaldearekin; eta, orain dela urtebete, eskuinaldeari esker  eta eskuinaldearen etengabeko lankidetzarekin gobernatzen du,¨, azpimarratu du legebiltzarkide abertzaleak. ¨Orain, lotsagabekeria du orain dela gutxi gogor kritikatu zituen neurrien oso antzekoak direnak proposatzeko; ez da harritzekoa; beraz, ¨donde dije digo, digo Diego¨  aurrekari horiekin ekiditzea alderdi politikoei informazioa ematea, eta, Legebiltzarrean eztabaidatzeari uko egitea¨, bukatu du.

PARTEKATU