EAJk Lópezen Gobernuari urgentziazko dekretu bat eskatzen dio laguntza ekonomikoak ezar ditzan, zikl
04Martxoa
2010
04 |
EBBren agiriak

EAJk Lópezen Gobernuari urgentziazko dekretu bat eskatzen dio laguntza ekonomikoak ezar ditzan, zikl

EAJk Lópezen Gobernuari urgentziazko dekretu bat eskatzen dio laguntza ekonomikoak ezar ditzan, zikl
Martxoa 04 | 2010 |
EBBren agiriak

Euzko Alderdi Jeltzaleak  ekimen bat aurkeztu du, zeinetan ¨Eusko Jaurlaritzari eskatzen dion, lehenbailehen, Dekretu bat onar dezala laguntza eta neurri ekonomiko zehatzak ezartzeko, Euskadiko hainbat eremutan egondako kalteak arintzeko, gure lurraldea astindu duen ziklogenesi leherkorra dela-eta.¨

¨Euskadik otsailaren 27an eta 28an sufritu zuen ziklogenesi leherkorraren pasarte berriak, berriro ere,  dauden gabeziak agerian utzi ditu, holako fenomeno meteorologikoek sortutako kalteei aurre egiterakoan¨, adierazi du Mikel Martinez legebiltzarkideak.

¨Haizete gogorrek kalte ugari sortu dituzte, propietate publikoetan, pribatuetan, ondasun naturaletan, eta abar; Gasteizeko eta Aiako eremu oso zehatzetan, Araban, Orduñan, Bizkaian eta baita Gipuzkoako Lurralde Historikoaren hainbat nukleotan ere. Ondorioak katastrofikoak izan dira, eta kaltetuek ez dute erantzun egokirik aurkitu Jaurlaritzaren aldetik¨, ohartarazi du legebiltzarkide abertzaleak.

Testuinguru horretan, gogorarazi du ¨nahiz eta iaz  , Legebiltzarrean, Legez Besteko Proposamen bat onartu zen, zeinetan Eusko Jaurlaritzari eskatzen zitzaion baliabide eraginkor bat martxan jar zezala laguntzak eta urgentziazko neurriak giltzatzeko, hondamendi naturalek sortutako kalteak arintzeko, oraindik, akordio hori ez da bete¨.

¨Hori dela eta, eta baliabide konkreturik ez dagoenez, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak, lehenbailehen, berehalako erantzuna eman dezala laguntza ekonomikoak ahalbidetzeko, Euskadin asteburu honetan egondako haizete biziek sortutako kalteak arintzeko¨, bukatu du.

Gabezi hori zuzentzeko, EAJk Legez Besteko Proposamen bat aurkeztu du, eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, ¨lehenbailehen Dekretu bat onar dezala, laguntza eta neurri ekonomiko zehatzak ezartzeko, Euskadiko hainbat eremutan egondako kalteak arintzeko, gure lurraldea astindu duen ziklogenesi leherkorra dela-eta¨. Horrekin batera, eskatzen dio Jaurlaritzak ¨2009ko irailaren 23ko Osoko Bilkuran adostutakoa lehenbailehen bete dezala.¨

Kontuan hartuz, ¨botere publikoetatik  berahalako esku-hartzea behar duen hondamendi natural batek eragindako egoera bati erantzuteko beharra, sortutako kalteen kanpoko zeinuak desagertu baino lehen,¨ Mikel Martinezek eskatu du ekimen hori Osoko Bilkuran lehenbailehen eztabaidatzea.

PARTEKATU