Andoni Ortuzar: “EITB hemen eragoztea, Nafarroa ikus-entzunezko isolamendura eramatea da”
04Martxoa
2010
04 |
EBBren agiriak

Andoni Ortuzar: “EITB hemen eragoztea, Nafarroa ikus-entzunezko isolamendura eramatea da”

Andoni Ortuzar: “EITB hemen eragoztea, Nafarroa ikus-entzunezko isolamendura eramatea da”
Martxoa 04 | 2010 |
EBBren agiriak

EAJren Napar Buru Batzarraren egoitzan eskaini den hitzaldian, Andoni Ortuzar BBBren lehendakaria eta EITBren zuzendari nagusi ohiak azken 25 urteotan EITBk Nafarroan izan duen presentziaren gaineko azalpena eman du. Adierazi duenez "EITB hemen eragoztea da Nafarroa ikus-entzunezko isolamendura eramatea".

EITBren zuzendari nagusi ohiak gogoratu duenez "sortu zenetik, EITBk hiru oinarrizko printzipio mantendu izan ditu: euskararen normalizazioaren aldeko lana, hurbileko informazio eta parte hartzeko eskaintza, ikus-entzunezko industriari laguntasuna. Printzipio hauei esker, Nafarroa EITBren parte izan da 1982 urtetik beretik, printzipio hauek ere Nafarroari interesatzen zaizkiolako. Egoera honetan, zentzuzkoena da Nafarroako Gobernuak erraztasun tekniko eta administratiboak ematea EITB Nafarroan ikusteko aukera izan dadin eta Eusko Jaurlaritzak eragiketa horren kostea bereganatzea".

Ortuzarren ustetan "guztiz kontraesankorra da Nafarroako hiritarrei gehien interesatzen zaiena eragoztea. Bada, Nafarroako Gobernuak EITB Nafarroan ikusteari jarri dizkion oztopoak kentzeko garaia". Zentzu honetan, BBBren  lehendakariak azaldu duenez guztiz paradoxikoa da Nafarroako Gobernuaren jarduna "ez du inoiz EITBren aldetik gonbidatua izan den programetan parte hartzeko aukerarik galdu, telebista honetan presentzia izateko eta unearen arabera, erabiltzeko aukeraz baliatu izan da"

Amaitzeko, buruzagi jeltzaleak azpimarratu nahi izan duenez "merkatuari dagokionez, EITB eta Nafarroa arteko eskari-eskaintza gertatzen da. EITBk informazio eta entretenimendurako edukiak eskaintzen ditu euskaraz eta gaztelaniaz eta Nafarroako gizarteak hau eskatzen du eta ez dio beste inork ematen. Elkar ulertzeko derrigorra dugu".

PARTEKATU