Josu Erkoreka
10Otsaila
2010
10 |
EBBren agiriak

“Euskal autogobernu maila beheratzen badute, PPren txaloak jasoko dituzte, baina kide gisa galduko g

Josu Erkoreka
Otsaila 10 | 2010 |
EBBren agiriak

Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko diputatu bozeramaileak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiar Gobernuko presidenteari iragarri dionez Enplegurako Politika Aktiboen Transferentziak euskal autogobernua gutxietsiko balu, Kongresuko Euzko Abertzaleak taldea etorkizuneko balizko akordioetatik kanpo geratuko litzateke.

Zehatzago esanda, Josu Erkorekak aditzera eman duenez "Euskal Autogobernuaren ebaketa suposatuko lukeen Enplegurako Politika Aktiboen Transferentzia, nire Legebiltzar Taldearentzat izango litzateke gure helburu nagusiei eragindako erasoa". Erkorekak iragarri duenez "euskal autogobernu maila beheratzen badute, agian PP alderdiaren txaloak jasoko dituzue baina gu baztertuko gaituzue etorkizunean izan daitezkeen akordioei begira".

 

Kontrol bilkuran eskaini duen hitz egitean Josu Erkorekak Rodriguez Zapaterori esan dionez " Gai honen transferentzia bezain garrantzitsua, transferentzia hau ondo egitea da", hau da "Gernikako Estatutua errespetatuta, gutxietsi gabe, edukirik barik utzi gabe". Gaineratu duenez "aurrekontu akordioa izanda edo ez, gaur, abenduan edo urtarrilean, transferentzia hau babestuko dugu, euskal autogobernua ez bada arriskutan jartzen.

PARTEKATU