Iñigo Urkullu
30Abendua
2009
30 |
EBBren agiriak

2009ko BALANTZEA ETA 2019erako GILTZARRIAK

Iñigo Urkullu
Abendua 30 | 2009 |
EBBren agiriak

2009 urtearekin hasteko, falta direnak gogoatuaz egingo dut, hau da, ETAk eragindako biktimak gogora ekarriaz. Eta, gauza bi aipatu nahi ditut: terrorismoak eragindako biktimak aintzat hartzea eta bigarrenez ETAren tragediak bizirik dirauela egiaztatzea. ETAk  bere horretan jarraitzen du, Euskal Gizartearen guraria entzun gabe eta bere  ohiko jarduerarekin .

Beste behin ere, ETAri erakutsi nahi diot gaitzespenik eta mespretxurik handiena; bere metodo eta helburuekiko gutxiespen osoa, ezin delako legezko helbururik egon, bitartekoa biolentzia eta terrorea bada.

 

Horrela ba, 2009 urte honetan ere Euskadiko biztanleriak ETAren bortxakeria pairatzen du; eta beraz, 2010 urtean ere lehentasuna izango da ETAri amaiera ematea eta herri honetan bizikidetzaren bidea hastea , beldurrik gabe eta terroreak gizartea baldintzatu gabe. Nahiko nuke nik urte berrian sartzeko momentuan, ETAk 50 urteko jarduerari amaiera emango diolako albistea ematea.

 

Hau esanda, bestelako gai garrantzitsu batzuk aipatu nahi nituzke , 2009 urtearen inguruko azterketa egiterako orduan. Hauexek dira:

 
  • 1. Krisi ekonomikoa.
  • 2. Erakundeen egonkortasuna.
  • 3. Kontzertu ekonomikoa.


 

 

Krisialdia, krisialdi honi aurre egitea izan da 2009 urteko gure lehentasunik handiena. Eta horretara abiatu ditugu  2008 urtean Bizkortze ekonomikorako adierazi genuen konpromisotik  eta 2009ko hauteskunde kanpainan adierazitako konpromisotik eratorritako  proposamenik gehienak.

 

Eta , lehenik eta behin, hauteskundeen ostean PSE alderdiari aurkeztu genion proposamena. Haren bidez, krisia gainditzeko beharra jarri genuen gainditu beharreko lehen erronka gisa. Horren ostetik etorri ziren duela zazpi hilabete Lopez Lehendakariari aurkeztu genizkion etorkizunerako hamar ardatzak. Hamar ardatz, gure ustetan  herri honen etorkizunaren onerako diren hamar funtsezko proposamen . Hauen  gainean ez genuen inolako babesik lortu PSE alderdiaren aldetik eta ez genuen erantzunik jaso Lopez Lehendakariaren aldetik ere.

 
  • 1. Euskal produkzio ehunaren iraunkortasuna, eta teknologia, sorkuntza eta ikerkuntzarako esparruak sustatzea.
  • 2. Azpiegitura estrategikoak: Abiadura Handiko Trena eta Euskal hiriburuetarako lurpeko sarbideak, Pasaiako Portua, Bilboko Metroaren 3. eta 4. lineak, hiriburuetan tranbia sarea zabaltzea, aireportuak...
  • 3. Euskadi eta bere ehun ekonomikoa nazioartean kokatzea eta indartzea.
  • 4. Euskara, hezkuntza politika eta euskal unibertsitateetan kalitatea sustatzea .
  • 5. Euskadiko gizarte babeserako eredua mantentzea eta familiari laguntasuna ematea ( jaiotzeak, mendekotasuna, haurreskolak )
  • 6. Herri komunikabideen kudeatze anitza eta profesionalizatua, EiTB.
  • 7. Gernikako Estatutuaren eta honen eskumen gaitasun osoaren betepena, Eusko Legebiltzarrak berak ezarri zuen bezala eta honen eguneratzea.
  • 8. Bakea, ETAren deslegitimazioa, terrorismoak eragindako biktimei laguntasuna eta babesa ematea eta pertsona guztientzako giza eskubideen errespetuarekiko konpromisoa, distentsiorako politikak sustatzea.
  • 9. Eusko Jaurlaritzaren eta bere Lehendakariaren askatasun instituzionalaren printzipioa, eta euskal gizartearen interes bakar eta esklusiboen alde mantendu beharreko jarrera.


Horiek dira Lopez Lehendakariari aurkeztu genizkion hamar proposamenetatik bederatzi. Ekainaren 9an hauen berri eman nizuen Lehendakariak eta biok mantendu izan genuen  bilera bakarraren ostean.

Kontzertu Ekonomikoa: Kontzertu Ekonomikoaren Blindatzea. Zergak kudeatzeko gaitasun propioa egikaritzea eta Euskadiko eskumen banaketa errespetatzea.

 

Azkenerako utzi dut Lopez Lehendakariari aurkeztu genizkion proposamenetako lehena.

 

Kontzertu Ekonomikoa, juridikoki araututa egoteko bidean dago EAJ-PNV alderdiak Rodríguez Zapaterorekin erdietsi zuen akordioari esker, eta PSEk PP alderdiarekiko duen mendekotasunagatik atzera eta aurrera  egiten jardun duen arren. Eta , urteari amaiera emateko une honetan , Euskadirentzako akordio historikoa lortu dugu, Kontzertu Ekonomikoaren " blindatzea" alegia.

 

Kontzertua da gure Autogobernuaren gailur ekonomikoa, gure autogobernuaren punturik gorena.

 

Baina akordio hau zerbait gehiago bada. Honen bidez ikus daiteke  posiblea dela euskal berezitasuna errespetatuko duen akordio zabala erdiestea, gure eskubide historikoak eguneratzen dituena, alde bikotasuna errespetatuko duena eta ongizatearen sinonimoa den autogobernurako eraginkorra izango dena.

 

Kontzertu Ekonomikoaren inguruko akordioa eredugarria da eta aukera politiko paregabea etorkizunari begira.

Zentzu honetan, guztiz etsigarria izan da Alberdi Popularreko diputatuak Madrilen Kontzertu Ekonomikoaren kontra bozkatzen ikustea . Horrek ere agerian uzten du Euskadiko PP alderdiak ez duela berezko nortasunik, guztiz burugogorkeria ulertezina euskal gizartearentzat.

 

Hauteskunde Autonomikoak eta Eusko Jaurlaritza berria:

 

Soilik politikari begiratuta, amaitzen ari den 2009. urte honetan, lehenbizi, gertaera bat markatu behar dugu: Eusko Jaurlaritza berriaren eraketa, martxoaren 1ean Eusko Legebiltzarrerako egin ziren hauteskundeen ostean.

 

Hauteskunde horiek gure alderdiak irabazi zituen -EAJ-PNV-, baina bigarren eta hirugarren indar politiko bezala geratu ziren PSE eta PP alderdiek inoiz eman ez den ituna egin zuten.

 

Gobernu honen urteko azken nota "gutxiegi" da. Azken Euskobarometroaren arabera, bai lehen bai orain EAEko 10 herritarretatik 7 ez dira asko fidatzen Gobernu honetaz.

 

Datu hori arazo bat da, baina gure ikuspegitik arazoa are larriagoa da Jaurlaritzak berak datu horren gainean egin duen irakurketarekin.

Jaurlaritzaren esanetan, "komunikazio arazoa" dago ezin izan duelako egiten duena azaldu.

Gure ustez arazoa da ezin dutela azaldu egiten ez dutena, ondo egiten dutena azaldu eta zabaldu egiten baitute. Eta gizarteak horrela ulertu du. Oraingoan ere, ezin dugu baloraziorik egin gizartea "tentela" balitz bezala.

 

Eusko Jaurlaritzaren arazoa bestelakoa da, hau da, euskal gizarteak badakiela zer eta zer ez egiten eta ez duen egiten Jaurlaritzak.

 

Egonkortasuna

 

Egoera berri honen aurrean gure jarrera oso zehatza izan da; Egonkortasun Instituzionalerako eta Aurrekontuen egonkortasunerako Akordioa.

 

Jakin izan dugu krisi ekonomikoa eta langabezia aurre egin behar zaien arazo larriak direla. Eta jakin izan dugu egoera honen aurrean indarrak metatu eta aurrekontuak eta inbertsioak erraztea eskatzen zaigula. Gaur egun gizarteak aurrekontuei dagokion egonkortasuna eta egonkortasun ekonomikoa eskatzen du eta gu horrekin konprometitu gara.

 

Ikuspegi horrekin lan egin dugu. Euskal erakunde guztiek beraien Aurrekontuak gaindituak dituzte, eta gu horretan lagundu izanarekin pozik gaude.  

 

B.- 2010. URTERAKO GILTZARRIAK

 

1.- Ekonomia lehiakorra eta iraunkorra, krisia gainditzea, oraindik lehentasunezkoak dira.

  

Euskadik programa ekonomiko zehatza eta irismen handiagokoa behar du. Euskadik inbertsio gehiago behar du eta produkzio ekonomikorako laguntza gehiago. Euskadik prestakuntzaren eta berrikuntzaren aldeko apustu irmoagoa behar du. Euskadik sortzen ari diren sektoreei "heldu" behar die.

 

Guk gure ekarpena egingo dugu; aspaldi proposatu eta adostu genuen Egonkortasunerako Erakunde Arteko Akordioa bultzatuko dugu, krisitik lehenbailehen irteteko aukera ematen diguten ekimenak proposatuz. Gure Erkidegoko pertsona guztien alde modu eraginkorrean egingo duten politika eta eredu sozioekonomikoak defendatuko ditugu.

 

Laburbilduz:

 

1.- Buruzagitza politikoa. EAJ-PNV alderdiak Euskadin buruzagitza politikoa izaten jarraituko du, eta 2010. urtean Erakunde bezala lan egin eta indartuko gara; horrez gain, Euskadin buruzagi izaten dakien aukera politiko moduan aurkeztuko dugu geure burua, orain arte bezala.

 

2.- Krisia lehenbailehen gainditu.

 

3.- Euskadiren interesak defendatu:
  • Herrialdearen egonkortasunean lagundu.
  • Gure indar politikoa eman, Euskadiren autogobernua gehitzeko eta Euskadira proiektuak eta ekimenak ekartzeko.
  • Euskadiri kalte egin diezaioketen akordiorik egiten den zainduko dugu, eta ez ditugu onartuko balio gutxiko eskualdaketak.


 

4.- Ekimen politikoa: ezinezkoa denarekin berriz saiatuko gara. Behin eta berriro ekingo diogu, bakea egia bihurtu arte eta herrialde honetan "normaltasuna" lortu arte.

PARTEKATU