Europar legebiltzarraren egitekoen artean, espainiar presidentzia kontrolatzeko ardura izango dugu eta horri lotuta, lan egitasmo barruan egon ez arren,ezinbesteko joko ditugun ekimenak aurkezteko lana.
Gure lehen kezka: Gaur egun , dauden agiri idatzi bakarrak dira alde batetik europar erakunde bakoitzerako bilera egutegia eta bestetik,Gobernuko presidente ordeak Gorte Orokorretan eman zuen hitzaldia
Oinarrizko ideiak: Kontrol eta ekimen lan hau, hogeita hamar bat neurri zehatzen bidez garatuko dugu eta neurri hauekin, honako hauek sustatu nahi ditugu:
1. Berrikuntza ekonomiko eta soziala.
2. Europan eraikuntzan, Erregioen onarpena eta integrazioa
3.-Euskadiren interesen defentsa.
4.- Arazo globalen aurrean, erantzun globalak aplikatzea.
1.- BERRIKUNTZA EKONOMIKO ETA SOZIALAK :
Hurbileko jarraipena egingo diogu espainiar presidentziari, finantza merkatua kontrolatzeko hartu beharreko neurrien inguruko eztabaidan. Europa osorako arau garden eta etikoak nahi ditugu.
Berreskuratze ekonomikoa sendotu bezain laster, defizita murrizteko egitasmoak exijituko ditugu eta Egonkortasun eta Hazkunderako Hitzarmenean adostutako % 3ko muga jarriko dugu, berreskuratze ekonomiko jasangarria ez oztopatzeko.
Finantza transakzio espekulatiboak zergapetuko dituen europar tasa proposatuko dugu.
Ekonomia berdearekin lotutako eta kalifikatutako eskulana beharko duen abangoardiako teknologietan oinarritutako ekonomia bultzatuko dugu.
2.-ERREGIOEN ONARPENA ETA INTEGRAZIOA
Espainiar presidentziaren lana kontrolatzea, europar eraikuntzan erregioen egitekoa defendatzeko. Zehatzago esanda, honakoak exijituko ditugu:
1. Subsidiariotasun test-a moduko aurreikuspenak martxan jartzea, erregioetako eskumen eta iritziak kontuan hartuak izan daitezen Batasuneko legeria onartzeko orduan.
2. Kontzertua hemen blindatzen denean, Europan behin betiko sendotzea.
3. Erregioetako hizkuntzen ofizialtasuna europar esparruan sustatzea.
4. Ertzaintza, Schengen sisteman era eraginkor eta osoan integratzea.
5.- Europa aldean, terrorismoak eragindako biktimei arreta emateko orduan Euskadin eta estatuan dagoen esperientziaz baliatzea.
3.- EUSKADIREN INTERESEN DEFENTSA ( epe laburrerako ekimenak berehalako ekimenen bidez edo abian jarri diren ekimenen bidez )
1. Arrantza ontzidira zabaltzea Atalanta ekimenak merkatal itsasontziei ematen dien babesa
2. Paris, Burdeos, Dax, Hendaia , Y trenbide, Valladolid eta Lisboatik datorren trenbide ardatz atlantikoaren exekuzioa gainbegiratzea eta itsasoko autobiekin lotzeko aukerak aztertzea.
3. Nekazal eta Arrantza sektoreetako politiken inguruan sei hilabete honetan hasiko den erreforman, gure lehen sektorearen ezaugarri diren kalitate eta produkzio jasangarrien gainean dugun ikuspegia sartzea.
.- ERANTZUN GLOBALAK ARAZO GLOBALEN AURREAN.
1. Eergia eta eguraldiaren aldaketa. 2020 urterako europar helburuak indartzearen aldeko apustua egiten dugu: negutegi efektua duten gasak % 20an murriztea, energiaren eraginkortasuna %20an hobetzea eta energia berriztagarrien % 20ª. Eta Kopenhageko Gailurraren marko barruan, % 30eko murrizketara zabaltzea, gainerako herrialde eta erregio garatuek %30erako murrizketa zabaltzea, garatutako herrialde edo erregioek egindako ahaleginaren pare geratzeko.
2. Inmigrazioa: Politikak planifikatzeko orduan, hitz gakoak dira integrazioa, kontrola eta erregioen parte hartzea . Horixe da espainiar presidentziak estreinatuko duen Estokolmo programaren puntu nagusia.
3.Kanpo eta Defentsa politika: Europar Kanpo Ekintzarako Zerbitzua martxan jartzea bultzatu eta kontrolatuko dugu.