Hitzaldia
22Maiatza
2009
22 |
Hitzaldia

Laudioko ekitaldia Europar Hauteskundeak

Hitzaldia
Maiatza 22 | 2009 |
Hitzaldia

Izaskun Bilbao: "Gu gara Europar Legebiltzarrean ordezkaritza izango duen euskal alderdi politiko bakarra"

Izaskun Bilbao, Europar Legebiltzarrerako EAJ-PNVren hautagaiak gaurkoan Laudion eskaini  duen mitinean adierazi duenez " lanean jarraitu behar dugu eta herriari ardura eta egitasmoak eskaini behar dizkiogu. Datozen asteotan berriz ere irabazi behar ditugu hauteskundeak, gu garelako Europar Legebiltzarrean ordezkaritza izango duen euskal alderdi bakarra, Euskadiren interesak defendatuko dituen bakarra, gauzak beste era batera egingo dituelako konpromisoa adierazi duena, gardentasun eta hurbiltasun osoz, euskal hiritarrek jakin dezaten zer den egin nahi duguna eta ondorioz beren ekimenak aurkezteko eta eguneroko lanari gaineko informazioa izan dezaten "

Bilbao Ibarretxeren herrian eskaini du bere hitz egitea eta ezer baino lehenago, Lehendakari ohia ekarri du gogora eta aintzat hartzea eskatu du " egiten jakin izan duelako, bere lanagatik eta ausardiagatik "  eta gogoratu du herri horretan Lopezen aldeko boto bakoitzeko, bi izan zirela Ibarretxeren alde. "Hauteskundeak soberan irabazi genituen baina hiritarren interesak baztertzen dituen hitzarmenak gobernutik kanpo utzi gaitu "

Izaskun Bilbaok era berean aipatu du alderdi politiko batzuek hitza betetzeko duten ezintasuna, eta adibide gisa eman du sozialista eta abertzaleen artean EITBren inguruan izenpetu zen akordioa " antza denez,  lanerako prestakuntza eskumena ere oso baldintza okerrean onartuko dute eta ondorioz, Eusko legebiltzarrean izenpetu zuten akordioa urratu egingo dute "  

Bilbaok bere eskaintzaren oinarri gisa azpimarratu ditu " krisialdiaren kontrako borroka, benetako ekonomiaren   defentsa eta gizarte garapena eta  gure autogobernua, sektore eta tradizioen defentsa ahalbidetuko  duten balore gizatiarren aldeko ekimena, horrez gain, gardentasuna eta parte hartzea , Europar Legebiltzarrean jarduteko modua den aldetik "

Eusko Legebiltzarraren Lehendakari ohiak bere jarrera hau aurkeztu du estatuko alderdi handien jokaeraren aurrean " PP eta PSOE alderdiek beste Erkidegoetan dituzten karguek Kontzertu Ekonomikoa eraso dute. PP alderdiaren hautagaia bestalde, arro dago bere birraitonak euskara etxean debekatu zuelako, eta horrez gain Europar Legebiltzarrean gutxien lan egin dutenen artean dago, 750 zenbakia dauka 838 legebiltzarkideren artean "

EAJ-PNVren hautagaiak amaitu du esanez bere alderdiak bakearen aldeko apustua egingo duela Europan, eta ahal duen toki guztietatik. Halaber, gogora ekarri du EAJ-PNV alderdiak bortxakeriaren kontra mantentzen duen jarrera irmo eta ekintzailea. ETAri desagertzea exijitu dio eta hitzez hitz gaineratu du "bakea ez da berez etorriko, landu egin behar da eta beti egongo gara  ekimen horretan "  

PARTEKATU