Iñigo Urkullu
25Apirila
2009
25 |
Hitzaldia

Europar hauteskundeak

Iñigo Urkullu
Apirila 25 | 2009 |
Hitzaldia

Europa garrantzitsua da Euskadirentzat.

Eta hauteskunde europar hauek inoiz baino garrantzitsuagoak dira Euskadin.

Zergatik da garrantzitsua Europa Euskadirentzat?

Zergatik da garrantzitsua Euskadik ahots propioa izatea Europan?

Ez da beharrezkoa oso urruti joatea, joan den urtean ikusi genuen.

 

.- Lehenik eta behin, Kontzertu Ekonomikoa defendatzeko, hau da, gure ekonomia defendatzeko.

 

Kontzertua guk defendatu dugu. Eta egin dugu Espainian zalantzan jarri dutelako.

 

Europara joan behar izan dugu guk.

 

Gure esku-hartzerik gabe ez genukeen izango egun daukagun Kontzertua.

 

Kontzertua, % 100ean, guk defendatzen dugu.

 

Euskal ekonomia eta gure garapena % 100ean defendatzen ditugu. Kontzerturik gabe, ez genukeen baliabiderik izango krisi ekonomikoan sartzen azkenekoak izateko. Kontzerturik gabe, ez genukeen baliabide eraginkorrik edukiko krisi ekonomikotik lehengoak irteteko. Betiere, hori bai, Lopez lehendakari izango duen hurrengo gobernu frentistak bere jarduna krisi ekonomikoaren aurkako borrokan jartzen badu eta autogobernuan atzerapauso antzuak egiteaz ahazten bada.

 

.- Bigarrenik, kultura eta hizkuntza aniztasuna defendatzeko.

 

PSOE eta PP alderdiek aho txikiarekin egiten duten zerbait da. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren web orrialdean egindako mespretxuak bezalako gertaera tamalgarriekin edo Arabako Biltzar Nagusietan egin berri duen frentismo zentralizatzailea bezalako erabaki tamalgarriekin.

 

Han esan egiten dute, baina ez dute hemen aplikatzen.

 

Guk % 100ean defendatzen dugu kultura eta hizkuntza aniztasuna. Europan eta Euskadin.

 

Elebiduna izatea defendatzen dugu hemen eta eleaniztasuna han.

 

Eta benetan defendatzen dugu. Hori posible egingo duten politikekin.

 

.- Eta hirugarrena, Europa gure laguna da Bakea eta Euskadirentzako normalkuntza politikoko etorkizuna defendatzeko.

 

Terrorismoa duen Europako Herrialde bakarra gara. % 10eko boto baliogabea duen Herrialde bakarra gara.

 

Eta Bakea eta normalkuntza nahi ditugu.

 

Eta Europan egon nahi dugu, lan egiteko handik ere Euskadirentzako oinarrizko eta funtsezko helburu horren alde.

 

Garapen ekonomikoa eta aurrerantz egitea. Aniztasunaren eta pluraltasunaren bultzada. Bakea eta normalkuntza.

 

Hauek dira euskal gizartearen lehentasunak, gureak, % 100ean defendatzen ditugunak.

 

Hauek dira Europan defendatuko ditugun Euskadirentzako lehentasunak.

 

Eta % 100ean guk bakarrik egingo dugu.

 

Eta nola egingo dugu? Europaren aldeko Koalizioarekin. Izaskun Bilbaoren lidergoarekin eta Izaskun Bilbaorentzako lidergoarekin.  

 

Koalizio horretan hurrengo alderdiak bilduko dira: Convergencia Democrática de Catalunya, Eusko Alderdi Jeltzalea, Unió Democrática de Catalunya, Coalición Canaria, Partido Andalucista, Bloc Nacionalista Valencià, Unió Mallorquina eta Unió Menorquina.

 

Nazio anitzeko, kultura anitzeko eta hizkuntza anitzeko estatua ordezkatzen duen hautagaitza. Horrengan sinesten dugu eta horren aldeko apustua egiten dugu.

 

Izaskun Bilbao prest dago, esperientzia du, eta hiru hizkuntza menderatzen ditu. Eta, batez ere, ilusioa du.

 

Europan Euskadiren alde jarduteko ilusioa du % 100ean.

 

Izaskun Eusko Legebiltzarreko presidente izan da.

 

Lan egiteko eta antolatzeko gaitasunak erakutsi ditu. Elkarrizketarako eta ekimenak bideratzeko gaitasuna.

 

Konpromisoa eta tolerantzia erakutsi ditu. Erakunde hau nola zuzendu eta nola kudeatu jakin du.

 

Eta, are garrantzitsuagoa dena, joan den martxoaren 1ean boto gehien eskuratu dituen legebiltzarkidea izan da.

 

Eta hori da gure helburua berriz ere. Izaskunengan konfiantza agertu zutenek, berriro ere konfiantza izan dezatela harengan.

 

Eta PSOEk PPren aurrean agertutako emateagatik iruzurtuta sentitu direnek ere Izaskun babes dezatela.

 

Eta abertzaleek, euskaldunek, nazionalistek... Euskadiren autogobernuan sinesten duten euskaldun guztiek ezin dute atzerantz egin PP-PSOE alderdien frentismoa hor egonagatik ere, eta Izaskun babes dezatela haiek ere.

 

Gure helburua Euskadi da eta badakigu Izaskunek % 100ean defendatuko duela.

 

Gaur gurekin da ere Josu Ortuondo, azken bi legegintzaldietan gure eurodiputatua. Bruselan eta Estrasburgon hamar urte egin eta gero, etxera itzuliko da lana ongi eginda utzita.

 

Hedabideetan aparteko emankizunik eskaini gabe, baina beti Europan euskaldunon interesak defendatuz. Hori dela eta, agerpen publiko hau aprobetxatu nahi dut Josuri eskerrak emateko Euzkadi Buru Batzarren, EiTBn, Bilboko Udalean eta azken urte hauetan Europako Parlamentuan izandako ibilbide politiko eraginkorragatik.

 

PARTEKATU