Iritzia
11Martxoa
2008
11 |
Iritzia

Igandeko mezua

Iritzia
Martxoa 11 | 2008 |
Iritzia

Amatiño

Iritzia

Euskadi Irratia


Igandeko hausteskundeen emaitzek zer aztertu asko eskaintzen digute. Baina nik, hurrengo minutuan, puntu bat besterik ez dut nabarmenduko.
Izan ere, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak hurrengo lau urteetan Diputatuen Kongresuan izango dituzten hamazortzi ordezkarietatik, bederatzi Alderdi Sozialistarenak izango dira, sei Eusko Alderdi Yeltzalearenak eta hiru Alderdi Popularrenak. Eta Nafarroako emaitzak ezarriez gero, berriz, guztira Hegoaldean, Alderdi Sozialistak hamaika, Alderdi Popularrak bost eta abertzaleak zazpi.

Hau da, Ipar Irlanda gogoratuz zenbaitek horren gustuko duen terminologia erabiliez gero, unionistak hamasei eta nazionalistak zazpi. Hamasei – zazpi, beraz.

Hainbatek esango du mapa politiko hau ez dela egin daitekeen bakarra, jakineko momentu batean Espainiako hauteskunde orokorretako emaitzak besterik ez direla eta euskal biztanlegoa hori baino anitzagoa eta konplexuagoa dela.

Ba... bai. Nik ez diot euskal gizartea igandeko emaitzek adierazi baino anitzagoa eta konplexuagoa ez denik. Esangura dudan bakarra, hain zuzen, zera da: zenbait aldarrikapen abertzale egiterako orduan ez dagoela, inondik ere, igandean hauteskundeak irabazi zituztenen aniztasuna eta konplexutasuna ahazterik.

Alegia, beste modu batez esanda, euskal abertzaletasunak bere buruaz beste egin nahi baldin badu, ez duela igandeko emaitzen mezuari ez ikusi egin baino.

PARTEKATU