Iritzia
24Abendua
2007
24 |
Iritzia

Erabakitzeko etorkizuna

Iritzia
Abendua 24 | 2007 |
Iritzia

Orain urte bete ETAk iragarri gabe zuen su eten iraunkorraren haustura, hala ere Carlos Alonso Palate eta Diego Armando Estasio hil zituen atentatu lazgarri eta ikaragarri batean. Eguberrietako ospakizunetan, besteok bezala, murgildurik ziren bi lagunei bizia kendu zien. Aurten, ETAk meniaren haustura iragarri du, nahiz Batasunak berak treguan segitzeko publikoki eskatu izan; egun, espetxean da haien izenean eskaria egin zien Arnaldo Otegi. Ondoren, ETAk Raul Centeno eta Fernando Trapero, era lazgarrian, hil ditu, bi guardia zibil hauek ere urte berria amets izango zuten, bada. Familia hautsiak, samina, heriotza, horra hor ETAren uzta.
Indarkeriak iraganera itzultzen gaitu. Mehatxuak, estorsioa, indar politikoen ilegalizazioak, eragin politikopeko epaiak, presoen dispertsioa, beraien famili artekoen ezbeharrak eta heriotzak bisitetan. Elkarrizketaren ukazioa arazoen konponbide gisa. Gurpil eroan sartu gara berriro.

Nik ezin dut onartu, ez dut onartuko, irtenbiderik gabeko eta itxaropenik gabeko iraganerako buelta hori. Bakoitzak jakingo du nola helduko dion urte berriari. Hona hemen nire konpromezua, 2008ko abenduaren 24an bestelako etorkizuneko aukera izateko lan egitea. Indarkeriarik gabeko etorkizuna, non alderdi politikoek elkarrizketaren bidea zabaltzeko eta adostasunaren bidea jorratzeko mandatua izango duten, eta euskal gizartea bere geroaren jabe izango den. Guztion parte hartze demokratikoan oinarritutako etorkizuna. Erabakitzeko etorkizuna.

PARTEKATU