JUAN JOSE IBARRETXE <br>
“Gernika eta bakea
26Apirila
2007
26 |
Hainbat agiri

JUAN JOSE IBARRETXE
“Gernika eta bakea" aldarrikapena

JUAN JOSE IBARRETXE <br>
“Gernika eta bakea
Apirila 26 | 2007 |
Hainbat agiri

Populazio zibila bonbardatzea gerra baten logikaz kanpo badago ere, ez da arraroa, gerrak berak hautsi egiten dituelako mugak eusten dituen albo-horma, hau da, giza duintasunari zor zaion errespetua. Horrexegatik izan da sarri askotan populazio zibila gerra ekintzen biktima. Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena gogora dakargunean, derrigorrez ekarri behar baita gaur egungo gerretako biktimak eta bihar etziko biktimak zelan ekidin hausnartu beharra.
Egungo munduaren begibistara, XXI. mendeko gizakienera alegia, gero eta maltzurragoa gertatzen ari da gerra, zorionez. Itxaropenerako bidea hauxe. Gero eta onartezinagoa eta zama handiagokoa gertatzen zaio gerra-gileari. Gerra, edonolakoa izanik ere –nuklearra barru-, berez da txarra, gogoaren kontrakoa, ezegokia eta gure bizimoduarekin bat ez datorren gauza bat. Gerraren fenomenoa dakusagunean, aurka egiten diogu modu pragmatikoan, “bakea hobe dugu gerra baino”, eta fede onez, “gerra gauza txarra da”. Jarrera xinple hau, baina, ez da nahikoa egungo eta bihar etziko bonbardaketak ekiditeko, gerraren etika goretsi eta horrela babestu delako.

Esaera zaharra, “Bakea nahi lortu, gerrarako gertu”, aldatu beharra dugu eta berriari egin bidea: “Bakea nahi lortu, Bakea prestatu”. Bakea gauza dadin, jokabide pragmatikoa eta fede ona izateaz gain, etika goretsiz jantzi behar dugu bakea; “gerra noblea”-ren ideia mendez-mende zutik mantendu duen indar bereko etikaz jantzi behar. Bakea eskuratu nahi dugu, baina bakearekiko gure atxikipenak beharrezko du zutabe sendoa, gure kontzientziaren muinetan sustraitua. Horrela, bakearekiko konpromisoa hartu beharko dugu, proiektu etikoa izaki, gizakiak duen proiektu behinen eta funtsezkoena delako. Bere lehenengo bete-beharra.

Gizaki legez jokatu nahi badugu, bakearen lorpena izan behar dugu goiburu, pertsonaren nahirik behinentzat, beste edozein lorpenen gainetik. Jakin dakigu ahalmenez mugatuak garena, ez garena kapaz bakea osotasunean lortzeko, bakea atal txikiz eta justizia hondar ugariz gauzatutako izaki inperfektua delako. Baina badakigu baita, atalez osatua eta inperfektua den bakea, gerrarik gabeko eta bonbardaketarik gabeko bakea daitekeela. Gizaki bakoitza gara kontraesanean bizi den bake-zatietako bat. Bakea, justizia eta giza-duintasunarekiko konpromisoa pertsonaren nahirik goretsientzat harturik, egungo eta bihar etziko gerra eta biolentzia guztien aurkako hormarik sendoena eraikiko dugu.

Bakearen egitasmo etikoak eskutik dakar joko-lagun bat: elkarrizketarako eta diplomaziarako bideak jorratzeko ezinbesteko konpromisoa. Ez dago benetako elkarrizketarik sufrimendua, justizia-eza eta gizarteko desoreka guztien aurrean enpatiarik eta egin-nahirik izan ezean, pobrezia, gosetea eta garapen-ezari aurre egiteko gogoa izan ezean. Horrek, konpromisoa eskatzen du pertsonaren duintasunarekin, giza-eskubideekin eta pluralismoarekin; ezberdina errespetatzea eta bakoitzak bestea den bezalakoa onartzea dakar. Elkarrizketa landuz, gizakiak duen ontasunari men egiten diogu eta gizakiaren dohatasunak emaitzak izan ditzan bide ematen.

Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena betetzen denean, bakearen etika goretsiz gero, ezinbestekoa da lan zehatzari ekitea, Euskadin eta munduko bazter guztietan bakea gauza dadin konpromisoa hartzea. Gertaera tamalgarri hura, egungo justizia-ezaz beteriko bonbardaketak islatzen dituen ispilu dugu eta baita adibide, lurrean egunotan indarrean dauden 30 gerra horiekiko gure jarrera txepelaz hausnarketa egiteko beta ematen diguna. Gerra bat bakarra dagoen bitartean, gizakiak asignatura bat gainditzeke izango du, berea duen egitasmorik garrantzitsu, egiazko eta lehentasunezkoena garatzeke: bakearen egitasmo etikoa.


Gernikan, 2007ko Apirilaren 26an

PARTEKATU