EAJk Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako batzar nagusietarako eta Legebiltzarrerako 200dik gora hautagai bildu ditu gaur Sabin Etxean. Lan jardunaldi honen helburu nagusia oinarrizko politikak bateratzea eta EAJk datorren maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan aurkeztuko duen oinarrizko programa egitea da.
Eztabaidatuko duten lan txostenak oinarrizko hiru printzipio ditu:
A. Foru eta udal erakundeak dira herritarren eta administrazioaren arteko lehenengo lotura. EAJren ustez, politika egiteko eta agintzeko modua asko aldatu da, eta onerako izan da, gainera: politika parte-hartzailea iraultza da; gure administrazio publikoan txertatu da, eta sistemaren parte izaten jarraituko du geroan ere. EAJko kideok lehenbailehen egokitu nahi dugu horretara. Gogoetaren eta autokritikaren bidez.
Parte-hartzea beharrezkoa da egoera politikoa konpontzearekin lotutako ekimenetan, baina baita gure herrialdeak aurrera jarraitzea posible egiten duten erabaki txikietan ere.
B. Foru eta udal administrazioak, kudeaketa administratiboaren ikuspegitik, asko aldatzen ari dira. Hori dela eta, herritarrak beren bizilekuetatik eta lantokietatik gertu irtenbide integralak eskatzen dituzten bezerotzat hartzen hasi dira, herritar administratutzat edo zergaduntzat jo beharrean.
EAJk tokian tokiko erakundeetan buruzagitza funtzioa bete nahi du, ziur baitago egitasmo nazional guztien sustraiek tokian toki, herrietan, jaio behar dutela. Herrietan eta hirietan daude, hain zuzen, gure alderdiari indarra ematen dioten ezaugarriak: gertutasuna, elkarlana eta buruzagitza.
C. EAJ, finean, herrietan sustraitutako alderdia da eta bere gain hartzen dituen eskumenetan zerbitzu publiko, liderra eta arduratsua eman nahi du. Hori guztia erabat garden egiten du.
Gardentasuna eta etika ditu oinarri, ez bakarrik EAJk zuzendutako erakundeetan; herritarrek gure esku utzitako lana oposizioan egin dugun erakundeetan ere gure eskakizun nagusietako bat izan da.
Ideia hauetatik abiatuta, oinarrizko programak EAJk 2007ko maiatzeko udal hauteskundeetan izango duen programaren puntu nagusiak bilduko ditugu, ondoko ataletan zatituta:
1. TOKIAN TOKIKO EUSKAL AGINTEA
1.1. Hiru maila instituzionalen arteko artikulazioa
1.2. EUDEL.
1.3. UDALBILTZA.
2. BAKEA ETA ELKARBIZITZA
2.1. Gure helburu nagusia, gure herriarentzako bakea.
2.2. Herriak bakearen eraikuntzan duen funtzioa eta normalizazio politikoa.
3. BIZI-KALITATEA, GIZARTE POLITIKAK ETA KULTUR ANIZTASUNA.
3.1. Bizi-kalitatea.
3.1.1. Herriak motor ekonomiko gisa.
3.1.2. Etxebizitza eskuratzeko ahalmena.
3.1.3. Mugikortasuna.
3.1.4. Segurtasun publikoa.
3.2. Gizarte politikak eta kultur aniztasuna.
3.2.1. Gizarte politikak: ausardia, eraginkortasuna eta koordinazioa.
3.2.2. Gazteak.
3.2.3. Gizarte eredu berri bat: emakumea.
3.3. Immigrazioa egiturazko fenomeno gisa.
3.3.1. Erregularizazioa gizarteratzeko aparteko bide gisa.
3.3.2. Gure erronka: kultura ezberdinetako jendearekiko elkarlana antolatzea.
3.3.3. Bozkatzeko eskubidea: parte-hartze politikoa integrazio tresna gisa.
4. IRAUNKORTASUNA ETA INGURUMENA.
4.1. Euskal herriak, iraunkortasun guneak.
4.2. Gure erronkak eta proposamenak.
5. NORTASUNA ETA KULTURA
5.1. Kultura: berezko nortasuna eta joera berriak.
5.2. Euskara: euskal gizartean elkarbizitza eta berdintasuna bultzatzeko balio sendoa.
Herritarren parte-hartzea
Koordinazio jardunaldi honen aurretik, hautagaien lantaldeek beren ekarpenak egin dituzte, bai herriaren ikuspegitik bai lurraldearenetik ere.
Eginbehardugu edo Hayquehacer webguneak (www.eginbehardugu.com; www.hayquehacer.com) arrakasta handia izan du, eta herritarren iritziak zuzenean jasotzeko bitarteko oso garrantzitsua izan da. Urtarrilean jarri genuen martxan, eta ordutik 33.000 bisita inguru izan ditu; horietatik 22.000 gazteleraz, eta 11.000 euskaraz. Webguneak 5.000 orri inguru zerbitzatzen ditu egunean.
Era berean, 15.000 biztanletik gorako herrietan, herritarren %1,13k erantzun diete inkesta honi (bederatzi galdera). Udal eta foru erakundeen kudeaketari buruzkoa da. Horrek esan nahi du, adibidez, Bilbon 4.000 herritarrek baino gehiagok hartu dutela parte, beren kabuz, proposatutako inkestan.