ABB<br>
Euskal Herriko kultur ondarearen kultur proiektu integratu eta integratzaile
08Otsaila
2007
08 |
Hainbat agiri

ABB
Euskal Herriko kultur ondarearen kultur proiektu integratu eta integratzaile

ABB<br>
Euskal Herriko kultur ondarearen kultur proiektu integratu eta integratzaile
Otsaila 08 | 2007 |
Hainbat agiri

Euskal Herriaren historia oparoa da; mendeetan zehar eraiki da, historiaurretik gaur arte. Ondare historiko artistikoa edo kultur ondarea, adierazpen zabalago gisa, “Euskal Herriaren nortasunaren adierazgarririk nagusiena da eta Herri honek mundu osoko kondairan zehar eman dionaren erakusgarririk garrantzitsuena. Kultur ondare horren jabea Euskal Herria da”, Euskal Herriko Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 legean esaten den moduan.
Lege honek kultur ondarea osatzen duten elementuak zehaztu eta sailkatu egiten ditu. Higigarriei eta higiezinei dagokienez, monumentu gisa eta monumentu-multzo gisa sailkatzen ditu. Eta kultur espazio gisa, tokiak, jarduerak, sorkuntzak, sinismenak, ohituak edo iraganeko gertakizunak baldin badira, eta Euskal Herriaren kulturaren eta bizimoduaren garrantzizko formei lotuta badaude.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak Foru Aldundiak eta Udalak Kultur ondarearen arloan dituzten eskuduntzak arautzen ditu lege honek. Euskadiko Autonomia Estatutuak, Autonomia Erkidegoaren Konpetentzia esklusibotzat hartzen ditu kultura, historia ondarea eta artxiboak, liburutegiak eta museoak, estatuaren menpe daudenak izan ezik.

EAJ-PNVk batu nahi du, proiektu integratu eta integratzaile batean, Euskal Herrian dagoen ondare guztia. Kultur ondarea ezagutzeko eta babesteko, ulertzeko eta era egokian azaltzeko gai garen neurrian, Euskal Herriaren nortasuna gordeko dugu, gaur eta etorkizunean.

EAJ-PNVk egitasmo global bat planteatzen du euskal kultur ondarearen inguruan bi konpetentzia-mailatan. Lehenengo maila batek Herri osoa hartzen du barne, eta bigarren maila batek, lurralde bakoitzean garatu beharreko ekintzak bereganatzen ditu. Bigarren maila hori Araban zehazten da, gizarte arabarrari inbertsio-proposamen bat aurkezteko, Araban ondarearen inguruko ekintza guztiak, ikertzeko, koordinatzeko eta hedatzeko azpiegituren eta ekipamenduen arloan hain zuzen.

EKINTZARAKO PROPOSAMENA EUSKADI MAILAN

Eusko Jaurlaritzak, horretako, eskuduna den aldetik, euskal kultur ondarea defendatu, zaindu, zabaldu eta sustatzeko, alde batetik; eta, bestetik, zeregin horiek garatu nahian, administrazio eta erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan aritzeko ditu.

Legeak era ezin hobean zehazten ditu erakunde bakoitzaren ekintza-eremuak; eta horrek mugatzen du, nolabait, egun dauden baliabide guztiei, osotasun baten parte gisa, batasuna emateko aukera. “Osotasun” hori Euskal Herriaren historia da; gaur

egun, sakabanaturik ezagutzen da, lurraldearen arabera eta hedatzen duten akademikoen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoak zentro bat behar du, Euskadin dauden baliabide guztiak koordinatzeko. Baliabidetzat honako hauek hartzen dira: katalogatuta dauden edo kataloga daitezkeen ondasun higigarri edo higiezin guztiak; ustezko arkeologia-gune eta arkeologia-aztarnategi guztiak; aztarnategi paleontologiko guztiak; artxibo eta liburutegi publiko eta pribatu guztiak; museo eta bilduma publiko eta pribatu guztiak; eta, azkenik, gure Herriaren berezko kultur espazio guztiak.

Horrelako zentro bat sortzea ezinbestekoa da gure Herriaren Historia azaltzeko. Gure Herria ezagutzeko zentro handi bat izan behar du, baliabide guztien koherentzia bermatzeko.

KULTUR ONDAREA EZAGUTZEKO EUSKAL ZENTRO baten helburua, euskal kultur ondareari batasun historikoa ematea izango da, gaiaren ikuspuntutik zein kokapenaren aldetik, egitasmo global batek markatutako zuzentarau amankomunen bidez. Ezagutzen den ondareari eta aurkikuntza berriei koherentzia historikoa emateaz gain, zentroak baliabide guztiak koordinatuko ditu, haietako bakoitza balioesteko helburuz.

Zentroak sarean egingo du lana, foru eta udal erakundeekin eta erakunde pribatu eta partikularrekin, gure ondarearen ezagutza eremu guztietan biltzeko. Ideia eta proiektu berriak bultzatzeaz gain, aurkikuntza guztiak katalizatuko ditu, dagokien tokian kokatuko baititu. Lurralde eta toki mailako gainerako ekintza guztiak proiektutako dituen zentroa izango da.

Ikus-entzunezkoak eta informazioaren teknologia berriak euskarri izango ditu, gure altxorrak zabaltzeko. Horretarako, dokumentuen datu-oinarri handi bat sortuko du, artxiboak eta liburutegiak sorburutzat hartuz. Eta horren helburua, euskal herriari buruzko ezagutza handitzea izango da, Euskal Herriaren osotasunean hain zuzen.

Euskal kultur ondarea sustatuko du eta, horretarako, gertaera historiko ezberdinen inguruko jarduerak antolatuko ditu. Erakusketak, hitzaldiak, mintegiak eta proiekzioak ohikoak egongo dira zentroaren programaketaren barruan.

Proiektua gauzatu eta eratzeko, bolumen handiko eraikin bat proposatzen da, jarduera guztiak bertan burutzeko eta Euskal Herrian Kultura eta Turismoaren erreferentzia izateko bokazioarekin. Abiapuntua izango da, Kultur ibilbideen bitartez, gure Herria ezagutzeko. Ez ditu baliogabetuko, inolaz ere ez, toki-erakundeen ekimenak; aitzitik, Zentro honetan aliatu bat aurkituko dute, beraien ekimenak ezagutu arazteko.



Gaur aurkezten dugun proiektua, Euskal Herriaren turismorako aktibo bat izatea nahi dugu, euskal kultur ondareari buruzko ezagutza osoa bertan bilduko baita. Horrexegatik, zentroaren eraikina bolumen handikoa izango da, eta diseinu adierazgarria edukiko du. Kokatzeko, Gasteizko gune zabal bat proposatzen dugu, Erdi Aroko Hirigunea / Unibertsitatea ardatzean, historiaren eta ezagutzaren artean hain zuzen.

Ekintza honen paraleloan, apustu argia egin behar da sektore akademikoari zuzendutako kulturune bat sortzeko, kultur ondarea berreskuratzeko, aztertzeko eta zaharberritzeko helburua duten metodologia ezberdinak hobetu nahian. Teknika ezberdinak hobeto ezagutu ezkero, eta teknika horiek era egokian garatzen badira, egon daitezkeen aurkikuntzak eta egun dagoen ondarea biderkatuko ditu; horrela, ondare-aberastasun handiagoa izango du gure Herriak eta gure gizartea aberatsagoa izango da Kulturaren aldetik.

Horretarako KULTUR ONDAREARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIEN EUSKAL ZENTRO bat sortzea proposatzen du EAJ-PNVk, entitate publiko eta pribatu guztiei zerbitzua emateko. Zentro horretan sektoreko eragile guztien esperientziak eta EHUren menpe dauden eragileenak bateratuko lirateke. Euskadi aitzindari izan daiteke berrikuntzaren alorrean, eta ondarearen azterketan, erreferente gisa proiekta daiteke, kultur ondareari aplikatutako teknologiak garatuz.
Bi zentro integratu hauen kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren menpe egongo da. Herri-administrazioen eta entitate publikoen eta pribatuen koordinazio ezin hobea lortu nahian, erakunde bat sortzea proposatu da: sozietatea, fundazioa edo partzuergoa izan daiteke, hain zuzen.

EKINTZARAKO PROPOSAMENA ARABAKO MAILAN

Lurralde Historiko bakoitzak bere politika propioa garatzen du kultur ondarearen alorrean; gauzak horrela, Foru Aldundi bakoitzak bere ondarerako erabiltzen dituen errekurtsoak eta baliabideak anitzak dira.

Bere aldetik, Udalak eskudunak dira beraien udal barrutian kokatutako ondare historikoaren kultur balioa goraipatzeko eta ezagutu arazteko. Halaber, premiazkoa izatekotan, arriskuan egon daitezkeen ondare historikoaren ondasunak zaintzeko behar diren kautelazko neurriak hartzen dituzte. Horren inguruan Udal bakoitzak har ditzakeen ebazpenak askotarikoak dira, Udalek ez baitute irizpide bateraturik.

Arabako eta Euskal Herriko historia hobeto ezagutzeko egitasmo global integratu eta integratzaile baten azpian biltzeko xedez, EAJ-PNVk bi ekintza zehatz proposatzen ditu gure Lurralderako: hain zuzen ere, ONDARE HISTORIKO ARTISTIKOAREN KUDEAKETARAKO SOZIETATE ARABARRA, eta ARKEOLOGIA IKERKUNTZAK KOORDINATZEKO BATZORDEA.

Eskuduntza duten herri-administrazioek, eta katalogatutako ondasun higigarrien eta higiezinen jabeak diren erakunde publiko eta pribatuek osatuko dute Ondare Historiko Artistikoaren kudeaketarako Sozietate Arabarra, Arabako kultur ondarearekin zerikusia duten jarduera guztiak koordinatzeko eta kudeatzeko.

Bere eginkizuna, Arabako kultur ondare osoa balioestea izango da. Horretarako, jarraibideak definituko dira baliabide guztien kontserbazio, zaharberritze eta hedapenaren arloan, eta Kultur Ondarea Ezagutzeko Euskal Zentroarekiko lankidetza hestuari dagokionez. Egun dagoen ondarea eta egon daitezkeen aurkikuntza berriak era egokian tratatzen direla begiratuko du. Arabako ondare osoa era zuzenean aztertzeko eta katalogatzeko prozesu egokiak definituko ditu. Halaber, ondarea ahalik eta erarik egokienean zabalduko du, ikusle-entzule guzti-guztiei heldu arazteko moduan.

Proposatzen den kudeaketarako sozietatea ahaleginduko da bere helburuak betetzeko behar dituen baliabideak definitzen eta bideratzen. Baliabide horien helmuga, aurretik islatuta egongo da baliabide bakoitzari dagokion plan estrategikoan. Eta aipatutako plan horiek, adostasunaren ikuspuntutik egingo dira, ikerkuntzaren sektoreko eragile publiko eta pribatuen partaidetzarekin.

Kudeaketarako sozietatearen zereginen artean, beharrezkoa da zeharkako ekintzak burutzea, zerikusia duten entitate guztiek beraien ekintza-protokoloak izan ditzaten, bere ondarearen inguruko jardueretan (hain zuzen, honako hauek dira erlazionaturiko arloak: lan publikoak eta garraioak, toki-erakundeak, ingurumena, mendiak, hirigintza, nekazaritza, topografia, ingeniarien eta arkitektuen elkargo ofizialak, kultura e.a.).

Arabak badu mila arkeologia-baliabide baino gehiago. La Hoya, Iruña-Veleia, Santa Maria Katedrala, Gesaltza Añana, Armentiako basilika bezalako arkeologia-indusketek eta bertan lortu diren garrantzizko aurkikuntzek, modu ezin hobean islatzen dute gure lurraldeak historian zehar izan duen dimentsioa.

Arkeologiari dagokionez, gaur egun diharduten erakunde publikoen eta pribatuen mapa guztiz sakabanaturik dago; arlo horren inguruko azterketak jatorriaren arabera zentratzen dituzte. Enpresa batzuk esku hartzen dute sustatzaile publikoen edo pribatuen eskariz, eraikuntza-proiektu baten aurrean. Beste batzuk, ordea, aztarnategi zehatzetan hartzen dute parte, ezagutza zabaltzeko. Kasuistika askotarikoa da.

EAJ-PNVren proposamena, Arkeologia Ikerkuntzak Koordinatzeko Batzorde bat sortzea da, etorkizunean garatu beharreko azterketak eta lanak helbide berean, plangintza eztabaidatu, adostu eta bultzatu baten markoan egin daitezen.

Batzorde Koordinatzaile hau ardatza izango da, Kultur ondarearekin zerikusia duen ikerkuntza osoa adarkatzeko. Lehen urratsa ikerkuntzaren sektoreak edo eremuak definitzea izango da; argi izan behar da arkeologia sektore edo eremu horietarako bat


dela, eta etnografian, artxiboetan, zaharberritzetan… aurrera pausuak egin behar direla.

EAJ-PNV gisa, erakundeak zuzendu nahi dituen alderdi politikoa garen aldetik, gure eginbeharra egitura antolatzea da, kultur ondarea belaunaldi batetik bestera baldintzarik onenetan pasatzen dela bermatzeko. Egitasmo batean interes guztiak bateratzea lortzen dugun heinean, denok onesten ditugun zuzentarau amankomunak bermatu ahal izango

PARTEKATU