EUROPAR GAZTEAK<br>
Euskadiko bake prozesuaren aldeko agiria
17Abendua
2006
17 |
Hainbat agiri

EUROPAR GAZTEAK
Euskadiko bake prozesuaren aldeko agiria

EUROPAR GAZTEAK<br>
Euskadiko bake prozesuaren aldeko agiria
Abendua 17 | 2006 |
Hainbat agiri

Iragan 2006ko martxoaren 22an ETA erakundeak su-etena hasi zuen unetik euskal gizarteak bizi duen bake egoerak hitz bat du adierazgarri: itxaropena. Munduan zeharreko gazteok, gazte politika taldetako ordezkariok bereziki, euskal gazteriarekin bat egiten dugu itxaropen bizipen horrekin. Gainera, aurretik bizi izandako antzeko egoeretatik ikasita, nazioarteko eragileok egoerari eta prozesu anitzetako partehartzaileei gure babesa eta animoa eskaini nahi diegu. Horrexegatik jendaurreko adierazpen eta agerraldi hauek. 

Gure herrientzako nahi izan ditugun edota nahi ditugun autodeterminazio edo independentzia prozesuak ez dira onargarri gertatzen, inon eta inoiz, indarkeria gabeko egoerarik ez bada. Demokrazia askatasun giroko politikaren aurrebaldintza bada, bakea benetako demokrazia aurrebaldintza da era berean. Ildo honetatik, euskal gizartearen baitan zein euskal gizartearen gainean indarkeria ekimenik egin izan duen orori eskatu nahi diogu jarduera hauek bertan behera behin-betiko utz ditzala. ETAri bereziki, baina baita bestelako indarkeria eta jazarpen eragileri, ekinbide armatuak betiko albora ditzala eta politikaren aldeko apustu garbia egin dezala eskatu nahi diogu, beste behin ere. Euskal gizartearen iritziak norberak duenarekin bat egin edo ez, euskal herritarren ordezkari izan nahi duenak berauen erabakiak onartu behar lituzke. 

“Bake prozesua” deitzen ohi den horrek, ordea, badu ondoko beste prozesu baten beharra. Euskal gizarteak aspalditik bizi duen egoera orokorra politikaren ikuspuntutik gatazkatsua dela ukatu nahi duenak itsu eta gor izaten jarraitzeko erabakia har dezake. Guk, ordea, euskal gatazkaren izaera politikoa berretsi nahi dugu. Horrexegatik da beharrezko “politika normalkuntza prozesua” aurrekoarekin batera, baina aurrekotik ahalik eta bereizien. Batak bestearekin harreman estua badu ere (indarkeria gatazka politikoaren adierazpen mespretxagarria da), politika prozesuak ezin du indarkeria eragileren interferentziarik izan. 

Guzti hauek esanda, nazioarteko politika gazte erakundetako ordezkariok babes osoa adierazi nahi diegu euskal gizarteak bakea lor dezan lanean dihardutenei. Euskal gizarteak aspaldion bizi duen gatazkaren konponbideak giltzarriok izango dituela uste dugu: bake giroa, euskal herritarren nahiaren errespetua eta gizarte adiskidantza edo normalkuntza. Gizarte orok behar du konponbidera bideratuko dituen liderrak eta euskal gizarteak halakorik baduela uste dugu. 

Euskal gizarteari, beraz, animo eta itxaropen mezua; politika agintariei gizatasun eta arduraz jokatzeko eskabidea; indarkeria eragileei betiko bakerako berehalako urrats eskaria. 

Euzkadi, 2006ko abenduak 17

PARTEKATU