Hitzaldia
25Urtarrila
2006
25 |
Hitzaldia

JOSU JON IMAZ
Galeuscat-en biltzarra

Hitzaldia
Urtarrila 25 | 2006 |
Hitzaldia

GALEUSCAT, NAZIO ASKOTARIKO ESTATUAREN ALDEKO ALIANTZA POLITIKOA
Abertzale euskaldun, galiziar eta katalanen arteko adiskidetasuna eta lankidetzarako grina ez dira atzokoak. Eta esango nuke, alderdi politikoen gainetik edo, beharbada alderdi abertzale demokratikoetako hainbat buruzagik egindako lanari esker iraun duela gure hiru nazioetako herritar askoren artean, unean uneko koiunturen gainetik, elkartasun sentimendu sendoa, … ia betikoa bihurtu dena. Ez dago Euskal Herrian, Castelao edo Maciá izenak entzundakoan Galizako eta Catalunyako adiskide abertzaleak gogoan hartzen ez dituenik.
        Baina Galeúscat ez da bakarrik historia. Galeúscat oraina da eta batez ere, ERRONKA, ETORKIZUNA.
        Galeúscat memoria historikoa da, eta oraina. Zeren eta hautetsi nazionalista galiziar, kataluniar eta euskaldunen Biltzar honetan gauzatzen den errealitate abertzale eta bizitasun demokratikoa baita.
        Eta Galeúscat, batik bat, etorkizuna da. Europan EUSKAL NAZIOA, CATALUNYAKO NAZIOA eta GALIZIAKO NAZIOA eraikitzen jarraitzeko KONPROMISO PARTEKATUA delako. Etorkizuna da, beste estatu eredu bat erdiesteko eraginkortasun demokratikoaz lan egiteko ERRONKAri baiezkoa eman diolako –diogulako-. Zeren eta uste baitugu Nazio anitzeko Estatuaren aintzatespen juridiko-politikoa dela demokrazia sendotu eta sakontzeko abalik onena.
        Galeúscat, noski, etorkizuna da. Baina etorkizun hori, zati handi batean, geure eskuetan dago, gure irmotasun demokratikoaren eskuetan alegia. Eta, gure Adierazpen Politikoan azpimarratu dugunez:
·       Aniztasunaren aldeko proposamenak eskaintzen dizkiegu Europari eta munduari, uste baitugu elkarrekin bizi gaitezkeela, modu positibo eta kreatiboan.
·       Hiritarron sektorerik aktiboenekin zientzia, kultura, hezkuntza, lanbide eta enpresa arloetan elkarlanean jarduteko konpromisoa hartzen dugu, gure proposamenak eztabaidatu eta hedarazteko xedez.
 
Gure naziootako eszenatoki berriek eta erronka berriek garbi asko erakusten digute nazio anitzeko benetako estatua eraikitzeko helburuak gaurkotasun handiagoa duela, inoiz baino zentzu handiagoa duela eta hurrenez hurren hasi diren estatutu-erreformak bidezkotzen dituela.
        Egun, bidegurutzean gaude. Garai honek Galeúscaten inguruan konpromisoak hartzeko eta lanean jarduteko  eskatzen digu. Eta uste dugu estatu espainiarra aldi berean mehatxu eta aukera dela:      
·       Alde batetik, nazio izaera ukatzen digun erakunde politikoa da, gure nazio-eskubideak alde batera uzten dituena. Ez du aniztasunean sinesten eta, praktikan, ez du pluralismoa –nazioaniztasuna– onartzen, nahiz eta inoizka erretorikaz adierazi, bere ikuspegi soilaren arabera.
·       Aldi berean, gure ekintza bateratuaren eremu politiko nagusia da Estatua.
 
Gaurko Biltzar honetako Adierazpen Politikoak ongi azaltzen duen bezala, Estatuko indar politiko nagusienen estrategia oso ezaguna dugu:
1.   Gure eskabide demokratikoak, bitxikeria edo gehiegikeriatzat hartzen dituzte, nazionalismo eta abertzaletasun “aseezinaren” irudia sustatuz.
2.   Espainiar gizarte mailan, guk ordezkatzen dugun abertzaletasunaren ospea murriztu nahian egiten den diskurtsoa ezaguna dugu: Euskadiko indarkeria, katalanen presio ekonomikoa edota Galizaren aurrerakuntzaren ezintasuna, Estatuak agintzen duen ereduaren eskutik ez baldin bada … Topiko hutsak, bai, baina Espainiako gizartean errotuta daudenak.
 
Hori horrela, GALEÚSCAT-en ekintza politiko bateratua sendotzeko, hiru  konpromiso lehenesten ditugu gaur:
1.   Nazio-askotarikotasuna balore demokratikotzat onesten dituzten alderdi politikoen arteko harremanak indartzea.
2.   Nazio-aniztasunaren alde, elkarrekin jardutea, egoerak eta aukerak ongi aztertu eta jarduera iraunkorrak abian jarriz.
3.   Elkarren arteko ezagutza eta lankidetza lortzeko antolatutako gizarte elkarteekin ditugun harremanak sakontzea eta, aldi berean, elkarte horien arteko harremanak bultzatzea.
4.   Diputatuen Kongresuko eta Senatuko politiken koordinazioan aurrera egitea.
 
        BNGk, CiUk eta EAJk elkarrekin sinatu duten GALEÚSCAT aliantza Nazio bakarra osatzen duen Estatuari dagokion ideiaren aurrean jartzen den alternatiba politiko bakarra da. Elkarrekin, Estatuko hirugarren indar politikoa osatzen dugu. Ideia horri gogor eutsiz, gure jarduketaren lehenespenak eta lanaren eraginkortasuna zintzo eta leialki hausnartzeko konpromisoa hartzen dugu, eta era berean, Galiza, Euskadi eta Catalunyan bizitza sozial eta politikoan presentzia handiago eduki ez ezik, Estatuko eta Europako politikan eragin handiagoa izateko konpromisoa ere hartzen dugu.
        Estatu espainiarraren historiak erakutsi digunez, Estatu hori osatzen duten nazioen aniztasunaren aintzatespenean ematen diren aurrerapausuak eta demokraziaren kalitatea areagotzea beti izan dira batera joan diren prozesuak.
        Gure naziootako eszenatoki berriek eta erronka berriek garbi asko erakusten digute nazio anitzeko benetako estatua eraikitzeko helburuak gaurkotasun handiagoa duela, inoiz baino zentzu handiagoa duela eta hurrenez hurren hasi diren estatutu-erreformak bidezkotzen dituela.
        Hainbestez, ildo horri jarraiki, 2006. urteak erabakiorra izan behar du, Espainian nazio anitzeko estatu eredua egituratu eta sustatzeko baterako konpromisoa are gehiago sendotze aldera; izan ere, gure asmoa ondokoa da: PPren eredu zentralistaren eta PSOEren eredu neoautonomistaren artean dagoen hirugarren bidea eskaintzea.
        Etorkizuna jorratzeko eta etorkizunean erabakiak hartzeko gogoa duen aliantza politikoa osatzen dugu. Gure helburuak lortuko ditugula sinesturik gaude, horretarako ezinbesteko gertatuko zaizkigun hiru eremu hauek jorratuz:
ü    CiU, BNG eta EAJren ekintza bateratua sendotzea.
ü    Gainerako alderdi politikoekiko elkarrizketa, eztabaida eta akordioa gauzatzea, alderdi ezberdinen interes legitimoen gainetik.
ü    GALEÚSCAT 2006 Jarduketa Egitaraua abian jartzea.
Egungoak baino garai latzagoetan GALEÚSCAT sortu eta hari eusteko gai izan ziren pertsona guztiei zor diegu. Funtsean, Galiza, Euskadi eta Catalunyako hiritarrei zor diegu.
 
Madril, 2006ko urtarrilak 25

PARTEKATU